Nire Lanbidenet

Gure webgunearen atal pribatua da. Bertan, informazio pertsonalizatua eskura dezakezu eta hainbat gestio egin dezakezu. Sartzeko, erabiltzailea (identifikazio zenbakia LANBIDEn: NAN, AIZ, ...) eta gakoa behar dituzu.

"Nire Lanbidenet"-en sartzeko orrialdean "Eskatu edo berreskuratu pasahitza" aukera aurkituko duzu.

ERABILTZAILEA eta PASAHITZA idazteko eskatzen zaizun pantailara iristean, kontuan hartu:

  • ERABILTZAILEA: NAN zenbakia eta letra edo, hala badagokio, pertsona atzerritarraren identifikazio-zenbakia, gidoirik eta bereizgailurik gabe.
  • PASAHITZA: zenbakien eta letren hurrenkera eta ezaugarriak errespetatu, letra larriak batez ere.

Ez, Lanbiderako gako espezifiko bat behar duzu. Gako hori "Nire Lanbidenet"-en sartzeko orrialdean "Eskatu edo berreskuratu pasahitza" aukeran eska dezakezu.

"Nire Lanbidenet"-en, "Nire datu pertsonalak" atalean, "Pasahitza aldatu" aukera aurkituko duzu.

Zehazten diren jarraibideak jarraituz  sar dezakezu zure gako berria.

"Nire Lanbidenet"-en sartzeko orrialdean "Eskatu edo berreskuratu pasahitza" aukera aurkituko duzu.

Eskaera berritzea, oro har, 3 hilean behin egin beharreko prozedura da.

"Nire Lanbidenet"-en zure gako pertsonalarekin sartu eta "Eskaera berritzea" dioen botoi berde bat ikusiko duzu. Zalantzarik baduzu, eman beharreko urratsak azaltzen dituen bideo-tutorial bat dago.

Berritu nahi ote duzun galderari erantzun eta gero, berritu duzula baieztatzen dizun pantaila bat agertzen da eta DARDE dokumentua (Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentua) edo DARSE (zerbitzu-eskatzaileari alta emateko eta hura berritzeko agiria) inprimatzeko aukera ematen dizu, berriro berritzeko data gogoratzeko.

Web orriaren bidez eska dezakezu izen-ematea. Ondoren, tramitatzen denean, pasahitza bidaliko dizugu "Nire Lanbidenet"en sartzeko eta zurekin harremanetan jarriko gara zure eskaria betetzeko eta horretarako hitzordua emanez. Gogoratu eskaera osatzeko hitzordura curriculumean islatu nahi duzun informazio akademiko edo profesional guztiaren jatorrizko akreditazioa eramatea.

Ezin da alta eman Internet bidez Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarren kasuan, bizitzeko baimenik ez badute. Kasu horietan, bulegora joan behar da "informazio orokorrerako" hitzorduarekin.

Izena emanda bazeunden eta baja hartu baduzu, alta eman dezakezu zure egoera administratiboa aldatuz.

Interesatzen zaizun lan-eskaintza bat aurkitzen baduzu, gainean "sakatu" eta Erabiltzailea eta Gakoa sartuz gero izena emango duzu. Zure hautagaitza aintzat hartzeko, eskaintzan adierazten diren baldintza guztiak bete beharko dituzu.

Alertei esker, gure webgunean argitaratutako eskaintza berrien e-mailak jaso ditzakezu, ezarritako bilaketa-irizpideekin bat datozenak.
Alerta bat sortzeko, bi gauza behar dituzu: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistraturik egon, eta "Nire Lanbidenet"-era sartzeko gakoa eduki.
Bilaketa bat egin, lana aurkitzeko orrialdeko filtroak erabiliz. Gutxienez, filtro horietako bat erabili behar duzu.
Behin emaitzen zerrenda lortuz gero, egin klik "Alerta bat sortzea" izeneko estekan.

Jarraian, zure Erabiltzailea eta pasahitza sartuz gero pantaila bat agertuko zaizu: bertan, izen bat jarri behar diozu zure alertari, eta hura grabatu.
Sortu dituzun alerta guztiak ikusi ahalko duzu "Nire Lanbidenet"-en, "Nire lana / Enplegu alertak" atalean. "Erakutsi emaitzak" sakatzen baduzu, hor dituzu zure alertetako baldintzak betetzen dituzten eskaintza eta ikastaro guztiak. Alertarik ezabatu nahi? Alertaren izenean klik eginda ezabatu dezakezu.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda ez bazaude, bilaketa bat egin, lana aurkitzeko orrialdeko filtroak erabiliz (gutxienez, filtro bat) eta, behin emaitzen zerrenda lortuz gero, egin klik "Egin RSS bidezko bilaketa honen harpidetza" izeneko estekan.


Jarraian, aukera ezazu zer eskaintza-motaren harpidetza egin nahi duzun. Ez bazaude Lanbiden izena emanda, harpidetza Europako Eskaintzetan, prentsan edo publikoetan baino ezin dituzu egin.

Bai, "Nire Lanbidenet"-en, "Nire lana / Hautagaitzak" atala zabaldu eta bertan zure hautagaitzen egoera kontsultatu ahalko duzu.

Eskatzailea baino ezin da sartu, Lanbideko bere gakoarekin.

Zure datu pertsonalak eguneratzeko, "Nire Lanbidenet" atalean sartu behar duzu, erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz, eta, barruan zaudela, "Nire datu pertsonalak" aukeraren bidez, "Harremanetarako datuak aldatu" aukeran sartu behar duzu.

Bai, Lanbidek zure eskaera online berrikusteko eta aldatzeko aukera jarri du. Horretarako, Nire Lanbidenet atalean sartu behar duzu, erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz, eta, barruan zaudela, «Nire datu pertsonalak» aukeraren bidez, «Eskaera / Berrikusi» aukeran sartu behar duzu.

Horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, esteka hau kontsulta dezakezu: https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/eskaera-aldatuberrikusi/

Langabezian zaudela egiaztatzeko, bi dokumentu behar dituzu: Lanbideren agiri bat (inskripzio-aldien ziurtagiria), eta Gizarte Segurantzaren beste agiri bat (lan-bizitzaren txostena).

Lanbideren inskripzio-aldien ziurtagiria eskuratzeko, sartu Nire Lanbidenet gunean, jarri zure erabiltzailea eta pasahitza, joan Nire dokumentuak eta ziurtagiriak atalera, eta horren barruan, Inskripzio-aldien ziurtagiria eskuratu dezakezu; ziurtagiri horren bidez, langabezia-egoeran zauden edo egon zaren aldietan enplegu-eskatzailea izan zarela egiaztatzen da.

Ziurtagiri horrek ez du bereizten inskripzio-aldiak langabetu moduan edo enplegua hobetu bitartean (landun moduan) egin diren. Beraz, horrekin batera, Gizarte Segurantzaren lan-bizitzaren txostena izan behar da, lan-jardueraren aldiak jasotzen dituena.

Zure gakoa ez baduzu edo gogoratzen ez baduzu, "Nire Lanbidenet" gunean sartzeko pantailako "Eskatu edo berreskuratu pasahitza" aukeraren bidez eska dezakezu.