Kontratuak

Oharra: Atal honetan argitaratutako informazioan eragina izan dezake Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak (COVID-19) hartutako salbuespenezko neurriak. Kontuan hartu.

Ez, enpresek kontratazio-jakinarazpenak erregistratzen dituzte Lanbiden. Jakinarazpen horietan kontratuko datu garrantzitsuenak barne hartzen dira, baina ez dira kontratuak.

Gure bulegoetan informatikoki erregistratu diren kontratuko datu horien kopia bat eman diezazukete.

Enpresek ez dituzte kontratuak erregistratzen; kontratazio-jakinarazpenak erregistratzen dituzte eta bertan kontratuaren datu garrantzitsuenak agertzen dira eta ez da beti langilearen sinadura agertzen. Hala ere, kontratuaren kopia, enpresak langileari halabeharrez eman behar diona, bi aldeek sinatuta egon behar du.

Enpresarien betebeharra da egiten dituzten lan-kontratuen edo horien luzapenen edukiaren berri ematea Enplegu Zerbitzu Publikoei, eta, horretarako, hamar egun balioduneko epea dute, kontratuak edo luzapenak hitzartu eta biharamunetik hasita..

Beti, honako kasu hauetan izan ezik: ahozko kontratuak (mugagabetzat jotzen dira) eta 4 astetik beherako iraupena duten lanaldi osoko behin-behineko kontratuak (datuen laburpen bat bidaltzen da).