Atzerritartasun
Bai, prestakuntza eta orientazioko zerbitzuak erabil ditzakezu, baina horrek ez zaitu enplegu-eskatzaile bihurtzen.
Lehen aldiz izena emateko, honako hau aurkeztu behar da:
- Nortasun Agiri Ofizial bat (NANa, AIZ edo pasaportea, eta abar).
- Erroldatze Ziurtagiria, helbidea Nortasun Agirian agertzen denarekin bat ez badator.
- EBko herrialde batekoak ez diren atzerritarren kasuan: indarrean dagoen administrazio-baimena, eta iraungita badago, berritze-eskaera.
- Lanbideko curriculumean barne hartu nahi den informazio akademikoaren edo profesionalaren ziurtagiri orijinalak.
Enplegu-eskaintzak kontsulta ditzakezu, baina herrialde bakoitzak baldintza espezifiko batzuk eskatuko dizkizu lan-baimena lortzeko. Europako Batzordeak nazionalitate europarra ez duten pertsonentzako web bat ireki du berriki: Immigration