2024rako laguntzen deialdia, urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak euskal autonomia erkidegoko lantokietan kontratatzeko

[DEM50]

Deskribapena


Xedea

50 urte edo gehiago dituzten eta langabezian urtebetez edo denbora gutxiagoz dauden langabeak laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntza-programa baten bidez.

Deialdi honen ondorioetarako, langabezian urtebetez edo denbora gutxiagoz dagoen pertsonatzat joko da baldintza hauek betetzen dituena: kontratua hasi aurreko egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta eta lan-eskatzaile gisa alta emanda egotea eta egoera horretan gehienez ere data horren aurreko 365 egunetan irautea.

Laguntzak 2023ko azaroaren 16tik aurrera sinatutako eta hasitako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie, betiere deialdian ezarritako baldintza eta betekizunetara egokitzen badira.

Aurrekontuko zuzkidura

2.200.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako, 2.200.000 euroko baliabide ekonomikoak bideratu dira; haietatik 1.485.000 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak dira, eta 715.000 euro, berriz, 2025erako konpromiso-kreditukoak.

Deialdi honen babesean, diruz lagundu ahal izango dira EAEko lantokietako lanpostuetan aritzeko formalizatzen diren kontratu mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko aldi baterako lan-kontratuak, baldin eta lan-harremana hasi aurreko egunean langabezian urtebetez (365 egun) edo denbora gutxiagoz dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzen badira.

Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira ikas-ekinezko heziketa-kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek langileekin enpresa erabiltzaile bati lagatzeko egindako kontratuak.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)4.250 €14.150 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)3.670 €12.150 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak2.800 €9.350 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez2.270 €7.560 €

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 55 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15 gehiago, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: emakumea izatea edo 55 urte edo gehiago izatea; 7.2 artikulua)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia4.885 €16.270 €
Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII)4.220 €13.975 €
Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad3.220 €10.755 €
Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios2.610 €8.695 €

Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat bukatu badu 2022., 2023. edo 2024. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren babesean; formalizatzen den kontratua mugagabea bada, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 gehiago, baldin eta kontratatutako pertsonak 2022an, 2023an edo 2024an kontratatzeko konpromisoa dakarren ikastaro bat bukatu badu eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketakKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)15.565 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)13.365 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak10.285 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez8.315 €

Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 gehiago, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 apartatuetan xedatutako baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketakKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)16.980 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)14.580 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak11.220 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez9.070 €

Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, lanaldiaren proportzioan doituko dira zenbatekoak.

Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordina, zeina lanaldi osoari baitagokio, ezingo da izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:

Titulazio akademikoa eta egindako ikasketakUrteko gutxieneko soldata-ordainsari gordina (aparteko pagak barne)
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)28.300 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)24.300 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak18.700 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez15.120 €

Deialdian eskatzen den gutxieneko soldata-ordainsari gordina zehazteko, oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak baino ez dira kontuan hartuko, eta berariaz geratuko dira zenbaketatik kanpo soldataz kanpoko bestelako ordainsari eta osagarriak.

Kontratazioek enplegua sortu beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantillaren batezbestekoan, eta dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.

Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi objektiboengatik edo langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik bidegabekotzat jo ez diren kaleratzeengatik azkendutako kontratuak, ezta hasieran hitzartutako lan-denbora langilearen borondatez murriztu duten kontratuak ere.

Ez dira diruz lagunduko:

  • Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren, zuzendaritza-karguetan ari direnen edo enpresen administrazio-organoetako kide direnen ezkontideari, izatezko bikoteari edo bizikideari edo bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten ondorengoei eta gainerako senideei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere, ez eta enpresetako administrazio-organoetako kideen beren kontratazioak ere.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu izan direnak.
  • Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
  • Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratuak.
  • Dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan enpresa berarekin aldi baterako edo iraupen mugatuko lan-harremana izan duten pertsonak kontratatzea.

Deialdi honetan urtebetez edo denbora laburragoan langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeagatik xedatutako laguntzek «minimis» araua bete beharko dute; arau hori Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarri da, zeina Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa baita (EBAO, L352, 2013ko abenduaren 24koa). Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskaleko edozein alditan.

Aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan zehaztutako "enpresa bakarraren" definizioarekin bat etorriz aplikatuko da muga hori.

Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntzaren eskatzaileak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen erregelamendu horretan ezarritako gehieneko muga.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdi honetako baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak enpresa edo erakunde onuradunak justifikatu ostean, gainerako % 50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da, 2024ko ekitaldiko ordainketa-kredituaren edo 2025eko konpromiso-kredituaren kargura, kontratuaren iraupenaren eta justifikazioaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Deialdi honetan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak edo erakundeak -haien forma juridikoa edozein dela ere-, honako hauek izan ezik: administrazio publikoak, organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateak.

Eskakizunak:

  • Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

  • Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administratiborik, honako arrazoi hauengatik ezarritakoak barne:
    -Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
    -Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuko 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  • Egiaztatzea dirulaguntzaren xede den kontratazioak enpresaren EAEko lantokietako langile kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela (aurreko 6 hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta).
    Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, ez dira aintzat hartuko arrazoi objektiboengatik edo kaleratzeagatik azkendutako kontratuak, bidegabekotzat jo ez badira, langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik, ezta langileak hasiera batean hitzartutako lan-denbora borondatez murriztu duen kontratuak ere.

  • Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua adierazita.

  • Ez egotea sartuta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzeko dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan, edo, hala badagokio, jakinaraztea badagoela dirulaguntza edo laguntza bat dela eta itzulketa- edo zehapen-prozedura batean sartuta, hura zein den adierazita.

  • Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeretako batean ere, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira.

  • Edozein administraziok edo entek (publikoa zein pribatua) helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu izana jakinaraztea.

  • 2021,2022, 2023 eta 2024ko ekitaldietan minimis erregimeneko laguntzarik lortu den jakinaraztea.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitate ez dena, egiaztatzea bete egiten direla Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 3 bis apartatuan aurreikusitako baldintzetan. Hori egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra: 945 160 601

Posta elektronikoa: enpresa.zerbitzuak@lanbide.eus

Enpresentzako zerbitzua: 945 181309/ 945 181357

Kodea

1234601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak betetzen ez baditu deialdiko betekizunak, edo osatu gabe badago edo akatsak baditu, hamar eguneko epean okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko agiriak aurkez ditzan eskatuko zaio interesdunari. Halaber, adieraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela; horretarako, aurretiaz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak ebazpena emango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eskaerak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren esanbidezko ebazpen bidez onartu edo, hala badagokio, ukatuko dira.

  • Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
    Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Kontratuek bete beharreko baldintzak


Kontratatuko diren pertsonek bete beharreko baldintzak


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk