COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzak

Deialdi honen 1. artikuluan adierazten den bezala, laguntza hori eskatu ahal izango dute Covid-19 ondorioz ERTE batek eragindako pertsona guztiek.

Hau da, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. artikuluan (Covid-19rekin lotutako aldi baterako ezinbesteko kasua) eta 23. artikuluan (COVID-19rekin lotutako arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak eta ekoizpenekoak) oinarritutakoak (BOE, 2020/03/18).

Eskatzaileek kontribuzio-prestazio baten titularrak izan behar dute (2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldian), kontratua eteteagatik edo lanaldia murrizteagatik, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan oinarrituta.

Bai, dagozkion eremuetan AIZ zenbakia, jatorrizko herrialdea eta izen-abizenak adierazi beharko dituzu.

Hauek dira eskatutako baldintzak: zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea ere.

DSBE prestazio bat da; horregatik, kontzeptu horrengatik izan ditzakeen zorrek ez dute eragozten deialdi honen xede den ERTEren osagarriaren onuradun izatea.

Bai. Aldi baterako ezintasunagatik lanaldia eten edo murriztu aurretik eskatzaileak enpresa batean baino gehiagotan lan egiten bazuen, horien guztien kotizazio-oinarrien baturak (kontingentzia arruntengatik) ezin izango du gainditu 20.000 euro gordin urteko kopuruetan.

Bai, beste eskaera bat bidali behar duzu, informazioa eguneratuta edo zuzenduta.

Azken aldaketako data: