Lanbide aplikazioaren pribatutasun-politika - LanApp

1.    Sarrera

Pribatutasun-politika honetan zehazten da Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak (aurrerantzean, Lanbide) garatutako aplikazioak nola erabiltzen eta babesten dituen guri ematen dizkiguzun edo gailuaren bidez beste modu batean lortzen ditugun zure datu pertsonalak. 

Lanbide zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta haren helburua da enplegu-eskubidea erabat garatzen laguntzea eta langileen enplegagarritasuna modu eraginkorrean bermatzen lagunduko duen lan-merkatu bat eratzea, bai eta gizarte- eta lurralde-kohesioa sustatzea ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan agintzen zaizkion enplegu-politikak kudeatuz.

2.    Datuen babesari buruzko informazioa

Aplikazio honen bidez biltzen diren datu pertsonalak araudi honen arabera tratatuko dira:

a.    Tratamenduaren arduraduna

LANBIDE, Euskal Enplegu Zerbitzua

José Atxotegi kalea, 1

PK: 01009

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Herritarrentzako arreta-telefonoa: 945 160 600

Erakundeentzako eta enpresentzako arreta-telefonoa: 945 160 601

b.   Datuak Babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba

Telefonoa: 945 018 680

Webgunea: www.euskadi.eus/proteccion-datos

c.    Datuen tratamendua

Oro har, jakinarazten da Lanbidek datu pertsonalak tratatzeko helburua dela online plataforma kudeatzea eta haren bidez eskaintzen diren zerbitzuak ematea. Datu pertsonal horiek tratatzeko legitimazio-oinarria Lanbideri esleitutako botere publikoen erabilera da, besteak beste, Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legeak emandakoena (DBEOren 6.1.e art.).   

Lanbidek egiten dituen datu pertsonalen tratamenduei buruzko informazio zehatza Lanbideren Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta dezakezu.

d.   Datuen babesaren arloko eskubideak

Interesdunek Lanbideren aurrean erabil ditzakete sarbide-, zuzenketa-, aurkaratze-, ezabatze-, tratamendua mugatzeko, eramangarritasun- eta banakako erabakien xede ez izateko eskubideak, datuen babesaren arloko eskubideak erabiltzeko prozeduraren bidez.

Halaber, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, edo aurretiazko erreklamazioa egin Euskadiko Autonomia Erkidegoko Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean.

3.    Zer datu pertsonal erabiltzen ditugun

Erabiltzaileek aplikazio honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak errespetu osoz tratatuko dira, datu pertsonalen babesaren arloan aplikatu beharreko araudia betez: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

Datu pertsonalak biltzen diren unean, aplikatu beharreko araudiak eskatzen duen datuen babesari buruzko informazioa emango da. Kontrakoa adierazi ezean, zure datuen tratamenduaren arduraduna Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua da. Lanbiderekin harremanetan jar zaitezke gaituta dauden arreta-kanaletako edozeinen bidez.

Tratatzen ditugun datu pertsonalak erabiltzailearen erregistro-inprimakian eta berak sortutako profilean bildu dira. 

Tratatzen diren datu pertsonalen kategoriak hauek dira: identifikazio-datuak, ezaugarri pertsonalei buruzko datuak, datu akademikoak eta profesionalak, eta enpleguari eta lanbide-ibilbideari buruzko datuak.

Bildutako datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legezko betebeharrik badago izan ezik. Era berean, ez da aurreikusten datuak Europar Batasunetik edo Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko herrialdeetara nazioartean transferitzea.

 

4.    Aplikazioaren erabilera

Pribatutasun-politika honek deskribatzen du nola tratatzen ditugun aplikazioa beren izenean erabiltzen duten pertsonen datu pertsonalak (aurrerantzean, erabiltzaileak). Aplikazioa herritarrei ohiko izapideak mugikorretik modu arinago, erosoago eta irisgarriagoan egiten laguntzeko diseinatuta dago, Lanbideren bulego batera joan beharrik gabe.

Aplikazioaren funtzionalitate guztiak erabili ahal izateko, ezinbestekoa da erabiltzailea erregistratzea eta sarbide-datuak ematea; une oro, gutxienez, pasahitza aldatu ahal izango du, eta bere profilaren kontrol osoa izango du. Izartxoz markatutako datuak beharrezkoak dira erabiltzaileek Zerbitzuaz baliatu ahal izateko; beraz, datu horiek ematen ez badira, ezin izango da Zerbitzua erabili. Ildo horretan, erabiltzailea aplikazioan erregistratu ondoren, bere datuak profilean osatu ahal izango ditu.

Azkenik, nabigazio-ohiturei buruzko informazioa lortzen dugu cookien bidez, gure Cookie-politikan zehazten den bezala.

 

 

Azken aldaketako data: