Laguntza-deialdi bat egin da langabezian urtebete edo denbora gutxiago daramaten 50 urtetik gorako langileak kontratatzeko. Zer jakin nahi duzu? hauek dira galderarik ohikoenak:

Bi ezaugarri hauek betetzen dituzten langileak kontratatzeko EAEko lantegietan: 50 urte edo gehiago edukitzea, eta langabezian urtebete edo gutxiago eramatea.

Kontratuek, gutxienez, 6 hilabetekoak izan behar dute. Kontratua aldi baterako baldin bada, dirulaguntza gehienez ere 6 hilabeterako izango da; eta, mugagabea bada, 12 hilabeterako.

Kontratuek ezaugarri hauek bete behar dituzte: izan daitezke mugagabeak, edo aldi baterakoak baina gutxienez 6 hilabetekoak; denbora-tarte honetan sinatu eta hasi behar dira: deialdia argitaratu eta biharamunetik, eskariak aurkezteko epea amaitzen den bitartean; eta deialdian ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

Eskaria aurkezteko epea 2024ko urriaren 18an amaituko da.

Kontratua sinatzeko eta indarrean jartzeko epea 2023ko azaroaren 16an hasi zen, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean, eta, amaitu, 2024ko urriaren 18an amaituko da. Kontratuak bi data horien artean sinatuta eta hasita egon beharko dira. 

Kontratuak izan daitezke mugagabeak, edo aldi baterakoak baina gutxienez 6 hilabeterako; Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan jarduteko izan behar dute; 2023ko azaroaren 16tik 2024ko urriaren 18ra bitartean sinatuta eta hasita egon behar dute; idatziz egin behar dira, lan-legeriak ezarritako edozein kontratu-modalitatetan, deialdian zehaztu diren salbuespenekin; eta, lanaldi partzialekoak baldin badira, lanaldiak ezin du % 70etik beherakoa izan.

Betetzen den lanpostua, beti, kontratatzen den langilearen profil profesionalaren araberakoa izan behar da, alegia, haren ikasketa, prestakuntza edo lan-esperientziarako egokia. Kontratuan ondo zehazturik utzi beharko da: zer lanpostutarako den; kontratatzen den langileak zer prestakuntza edo kualifikazio profesional eduki behar duen; hitzartutako lanaldia, kontratuaren iraupena (hasiera-data eta amaiera-data, amaiera-datarik baldin badago); eta ordainsari gordina. Kontratua mugagabea baldin bada, ordainsari gordina urteko zenbatekoa izango da; eta, aldi baterako bada, hilabetekoa; eurotan beti; eta ordainsari gordinean zer kontzeptu sartzen diren ere zehazturik ekarri behar du,  bakoitzaren zenbatekoak eta guzti (eurotan).

Deialdiak ez du esaten gutxienez zenbat denbora eraman behar duen egoera horretan; gauza bat bakarrik zehazten du: ezin duela 365 egun baino gehiago eraman langabezian.

Bi moduak dira zilegi. Hautaketa-prozesua Lanbideko eskaintza bidez egiten bada, kontratuaren jakinarazpenean enpresak eskaintzaren erreferentzia ere adierazi beharko du.

Deialditik kanpo geratzen dira ikas-ekinezko heziketa-kontratuak, aldizkako kontratu finkoak, eta aldi baterako laneko enpresek langileekin enpresa erabiltzaile bati lagatzeko egindako kontratuak.

Ez. Deialdiak berariaz uzten ditu laguntzatik kanpo pertsona horien kontratazioak; bai eta, haiekiko, ezkontza-harremana, izatezko bikote-harremana edo bizikidetza-harremana dutenen kontratazioak; haien ondorengoenak; edo haiekiko bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna dutenenak ere.

Baldin eta, bakar-bakarrik, beste lan-harreman hori aldi baterakoa izan bada eta, amaitu zenetik, hiru hilabete baino gehiago igaro badira.

Ez. Laguntza hau bateraezina da administrazio honek edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu eta xede beragatik emandako beste edozein motatako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera lortzearekin.

Ez. Berariaz erabaki da ezetz; dirulaguntza ez da horretarako.

Ez. Dirulaguntza jaso ahal izateko, kontratua 2023ko azaroaren 16tik 2024ko urriaren 18ra bitartean sinatu eta abiarazi behar da, eta deialdiko baldintza guztiak bete behar ditu. Beraz, kontratua lehenago sinatu eta hasi bada, luzatu edo mugagabe bihurtu arren, ez du betetzen deialdian ezarritakoa.

Guztiak zenbatzen dira; izan ere, alta-egoeran batez beste zenbat langile dauzkazuen jakiteko txostenak -eskariarekin eta gainerako dokumentazioarekin batera txosten horiek ere aurkeztu behar baitira- enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak dira.

Laguntza-deialdiak ordainsari-taula ere badakar: hor dituzue gutxieneko ordainsari gordinak. Urtebeteko eta lanaldi osoko ordainsariak adierazten dira, aplikatzekoa den araudiaren arabera lanpostuaren profilak zer titulazio edo ikasketa eskatzen duen aintzat hartuta, langileak horixe eduki behar baitu.

Nola kalkulatu kontratu eta lanpostu jakin bati gutxienez zer ordainsari gordin dagokion? Gauza hauek kontuan hartuta: lanpostuaren profila eta lanpostua betetzeko behar den lanbide-kualifikazioa; kontratuaren iraupena; eta lanaldiaren ehunekoa (kontratuan itundua).  

Nolanahi ere, gutxieneko ordainsari gordinak dira, eta laguntza-deialdirako balio dute, baina beste araudi aplikagarriren batean ordainsari handiagoa baldin badago erabakita, kontuan hartu beharko duzu.

Jo dezagun begiratu duzula araudi aplikagarrian, eta, lanpostu horretarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskatzen dela, edo ez dela ikasketarik behar; bada, halakoetan, urteko gutxieneko ordainsari gordina ezin izango da, inola ere ez, une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa. 

Langabezian den beharginak Lanbideren txosten bat eskuratu ahal izango du bitarteko telematikoen bidez, Nire Lanbidenet erabiliz, edo enplegu-bulegoetara joanez, egiaztatzen duena kontratua hasi aurreko egunean langabezian eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta eta alta emanda zegoela eta egoera horretan egon dela data horren aurreko 365 egunetan gehienez ere.

Enpresak Lanbideri jakinarazi behar dio langile horren baja, eta dagokion dokumentazioa aurkeztu.

Kontuan hartuko dira: oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak. Berariaz at utzi dira soldataz kanpoko beste ordainsari eta osagarriak.

Horrek esan nahi du kontratazioak langilearen profil profesionalera egokituta egon behar duela, eta hark, aldi berean, beharrezko kualifikazio profesionala izan behar duela, alegia, aplikatu beharreko araudiaren arabera lanpostuak eskatzen duena.