Prestakuntzaren kudaeta. Ohiko galderak

Kontaktu:

Gurekin harremanetan jarri aurretik irakurri orri hau.

LAN-F aplikazio berriaren inguruaren funtzionamenduari buruzko kontsultak egiteko edo izandako arazoak jakinarazteko,mesedez jarri harremanetan Lanbideren Enpresa eta Erakundeentzako Arreta Zerbitzuarekin 945 160 601

Erakundearen edo zentroaren legezko ordezkaria bazara eta sarbide-gakoak jaso ez badituzu, mesedez jarri harremanetan Lanbideren Enplegurako Prestakuntza Sailarekin:

E-mail: areadeformacion@lanbide.eus

Teléfono: 945 181 314

  • Enpresek, zeinahi delarik ere beren izaera juridikoa, kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egitea eska dezakete.
  • EAEn kokatuta dauden eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpekoak ez diren prestakuntza-erakunde publikoek zein pribatuek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari atxikitako EAEko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan inskribatuta eta/edo egiaztatuta egon behar dute.
  • Enpresa horiek egunean izan behar dituzte beti Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak.
  • EAEko Prestakuntza Zentro eta Erakundeen Erregistroan egoteko eta Profesionaltasun Ziurtagiri bat edo gehiago emateko egiaztapena izateko, honako esteka honetara jo behar duzu:

  • EAEko Prestakuntza Zentro eta Erakundeen Erregistroan inskribatu nahi baduzu Katalogoko edo Katalogoz kanpoko espezialitateak emateko (profesionaltasun-ziurtagiriez bestelakoak), 30/2015 Legeak ezartzen duen Erantzukizunpeko Adierazpena bete behar duzu, estekan honetan:



    Erakundeak, behin Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztuta, habilitazioa dauka prestakuntza-jarduera aurrera eramateko. Nolanahi ere, gainbegiratu egingo da gero baldintzak betetzen direla. Katalogoz kanpoko espezialitateen kasuan, erakundeek eskatu egin behar dute EAEko Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan sartzeko. Hala egiten ez badute, espezialitate horretan baja emango zaie, inskribatu eta sei hilabetera.

Eskabidea bete, erantsi beharrezkoa den dokumentazioa, eta erregistratu eskabidea Lanbiden

Esteka honetara jo behar duzu

Eskabidea bete, erantsi beharrezkoa den dokumentazioa, eta erregistratu eskabidea Lanbiden

Esteka honetara jo behar duzu

Eskabidea bete, erantsi beharrezkoa den dokumentazioa, eta erregistratu eskabidea Lanbiden

Honako esteka honetan duzu informazioa zehatza, eskabidea eta dokumentazioa:

  • Instalazioek, ekipamenduek eta irakasleek egiaztapen/inskripzioari dagokionez bete behar dituzten baldintzak errespetatzea eta Lanbideri edozein aldaketaren berri ematea, betiere, Ziurtagiri/Espezialitatearen gutxieneko baldintzak errespetatuta.
  • Une oro laguntza ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egin behar dituen kalitate-kontroletan eta -ikuskapenetan
  • Prestakuntzaren kudeaketaren jarraibideetan zehazten diren epeak eta prozesuak betetzea.
  • Une oro eskatzen zaien dokumentazioa ematea eta ikasleen ikaskuntzaren jarraipena egiteko beharrezkoak diren gestioak egitea.
  • Une oro laguntza ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egin behar dituen kalitate-kontroletan eta -ikuskapenetan
  • Prestakuntza baimendutako moduan ematea.
  • Prozedurak une oro eskatzen duen dokumentazioa betetzea.
  • Ikasleak ebaluatzea, gastuen adierazpena egitea eta egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko.

Funts pribatuen bidez Profesionaltasun Ziurtagiriei dagokien prestakuntza-ekintza eman nahi duten erakundeek aurrez egiaztatuta egon behar dute Profesionaltasun Ziurtagiri hori emateko, eta Lanbideri baimena eskatu behar diote, jarraibideetan zehazten den epean eta moduan.

  • Instalazioek, ekipamenduek eta irakasleek egiaztapenari dagokionez bete behar dituzten baldintzak errespetatzea eta Lanbideri edozein aldaketaren berri ematea, betiere, Ziurtagiri/Espezialitatearen gutxieneko baldintzak errespetatuta.
  • Une oro laguntza ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egin behar dituen kalitate-kontroletan eta -ikuskapenetan.
  • Lanbideri bidaltzea jarraipen- eta ebaluazio-dokumentazioa, prozeduran zehar eskatutakoa.
  • Lanbideri laguntzea prestakuntza-ekintzaren jarraipenean

Ez betetzea zer motatakoa den eta noiz egin den kontuan hartuta, zehapenak desberdinak izan daitezke: zentro/erakundeen erregistroan baja ematea; diru-laguntza ezeztatzea edo ikasleek egindako prestakuntza ez egiaztatzea,... Adierazitako epean aurkezten ez baduzu informazio eta dokumentazio guztia, diru-laguntza eskaeran eta prestakuntza-ekintzan atzera egin duzula ulertuko da.

Ez betetze horiek arrazoi justifikaturik gabe gertatzen badira, eta parte-hartzaileengan eragina badute, erregistratu egingo da zentroaren ez betetzea, eta eragin negatiboa izan dezake horrek gerora aurkez daitezkeen eskabideak balioesterakoan.

Lanbideko zuzendari nagusiak esleitzen ditu diru-laguntzak.

Horretarako berariaz izendatutako Ebaluazio Batzordeak, deialdiaren oinarrietan ezartzen diren irizpideak betez, eskabideak balioesten ditu, eta, hala badagokio, esleipen-proposamen bat egiten du, balioespen horretan oinarrituta

Dagokion deialdian ezartzen direnak.

LANF aplikazioaren bidez kontsulta dezakezu informazio hori

LANF aplikazioaren bidez kontsulta dezakezu informazio hori

Prestakuntza-ekintza baten hasierako komunikazioak parte hartuko duten prestatzaileak jaso behar ditu. Oraindik ere Irakasleen Fitxategian sartu gabe egonez gero, dokumentu hauek igo behar dira aplikaziora:

  1. Profesionaltasun Ziurtagiriak eskatzen duen titulu akademikoa, eskaneatuta.
  2. Irakaskuntza-gaikuntzaren egiaztagiriak: Metodologia ikastaroa (diploma eskaneatua) edo 600 orduko irakasle-esperientziaren egiaztapena (enpresa-ziurtagiriak), betiere, legeak ezartzen dituen kasuetan izan ezik (Psikologiako edo Pedagogiako Lizentzia, Irakasle Ikasketen Gradua edo horien baliokideak).
  3. Dagokion arloko lan-esperientzia egiaztatzen duen dokumentazioa, Profesionaltasun Ziurtagiriak eskatzen duena (enpresa ziurtagiriak)

PDF moduan eskaneatuta igoko da aplikaziora dokumentazioa.

Profesionaltasun Ziurtagiri bat lortzera bideratuta ez dauden espezialitateen kasuan, irakasleek espezialitate horren prestakuntza programak eskatutako betebeharrak konplitzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa igoko da.

Erakundearen legezko ordezkariari bidaliko zaizkio sarbide-gakoak, posta elektronikoz.

Erakundearen legezko ordezkariak eta zentroetako arduradunek aplikazioaren sarbide-gakoa eman ahal izango diete prestakuntza-jarduerak egingo dituzten pertsonei, «Erregistroko Datuak» ataleko «Erabiltzaileak» erlaitzaren bitartez

2016ko deialdiko eta hortik aurrerako deialdietako ekintza guztietarako, LAN-F aplikazioa erabiliko da

2016a baino lehenagoko deialdietako ekintzak hasiera eman zaien aplikazio informatiko berberetan amaitu behar dira.

Erantzukizun Zibila eta istripuak hartzen ditu polizak, bai ikastaroan zehar, bai "in itinere".