Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan inskribatu eta egiaztatzeko eskaera

Deskribapena


Prestakuntza-erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan inskribatu eta egiaztatzeko eskaera egin, eta datuak Estatuko Prestakuntza Erakundeen Erregistrora bidali.

Honako aldaketa hauek egiteko eskaera egin:

  • Titulartasun juridikoaren aldaketa
  • Helbide-aldaketa
  • Inskribatutako edota egiaztatutako espezialitate-kopurua handitzea
  • Ikasle-kopurua handitzea

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Prestakuntza erakundeen inskripzioa eta egiaztapena: 1013301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan inskribatu eta egiaztatzeko eskaera eta eranskinak:

  • I. eranskina: eskatutako prestakuntza-espezialitateen zerrenda.
  • II. eranskina: higiezinak eta instalazioak identifikatzearen memoria.
  • III. eranskina: prestakuntza espezialitatea identifikatzea (eranskin hau bete egiaztatzeko edota inskribatzeko eskatzen den prestakuntza espezialitate bakoitzeko)
  • IV. eranskina: erantzukizunpeko adierazpena.

Eskaerari erantsiko zaion dokumentazioa:

  • Eratze-eskritura
  • Prestakuntza helburuetako bat bezala ageri den zentro/entitate berriaren estatutuak.
  • Legezko ordezkariaren egiaztapena eta NANa.
  • Identifikazio fiskaleko txartela.
  • Prestakuntza zentro bezala irekitzeko udal lizentzia, haren eskaera edo salbuespen-ziurtagiria.
  • JEZen altaren egiaztagiria prestakuntza epigrafe batean.
  • Prestakuntza emango deneko zentroaren eguneratutako planoak, elkargoko kide den teknikari batek sinatuak.
  • Higiezinaren jabetza, arrendamentu edo erabiltzeko eskubidearen dokumentua.
  • Irisgarritasun unibertsalaren baldintzak egiaztatzen dituen ziurtagiri teknikoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean argitaratutako irisgarritasun gidaren autoebaluazioaren ondorio dena.
  • Kalitate ziurtagiria edo ziurtagiria 36 hilabete pasatu aurretik lortuko dela ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena (IV. eranskina)

Teleprestakuntzan, gainera:

  • Plataformarako sarrera gakoak erantsita dituen prestakuntza egitasmoa.
  • Irakasleek plataformaren baldintzak betetzen dituztela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena (IV. eranskina)
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, baliabide telematikoak baliatuta eskaera iritsi ondoren

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk