Lan-Eskaintzak
Gure webeko "Enplegua" atalean ikusiko dituzu argitara emateko moduko eskaintza guztiak.
Bi eskaintza-mota daude: ohiko eskaintzak, eta kudeaketa bereziko eskaintzak, hots, pizgarrien programaren batekin lotuta daudenak.
Ohiko eskaintzen funtzionamendua honako hau da:
- Eskaintza guztiak datu-baseko curriculum guztiekin erkatzen dira, eta hortik ateratzen dira enpresak eskatzen dituen baldintzak % 100ean betetzen dituzten hautagaiak (baina horretarako, eskaintzen den lanpostuaren baldintzak bat etorri behar dira elkarrizketan adierazi zenituen lanari, lantokiari, kontratu-baldintzei eta abarri lotutako lehentasunekin). Horrela, enpresak eskabidean adierazitako gehieneko hautagai kopurua ateratzen da. Kasu honetan, hautagaiak antolatzean beste alderdi batzuk ere hartuko dira kontuan: hautagaiaren bizilekua lantokitik hurbil dagoen, enpresak ezarri dituen baldintza bereziak (horrela adierazi bada), eta osagarri moduan, langabetua den, hedapenekoa ez den azken hautagaitzaren antzinatasuna, eta inskripzio-data. LANBIDE ateratzen den hautagaiarekin harremanetan jarriko da hainbat bide erabiliz (sms mezu bidez, telefonoz, gutunez) eta hautapen-prozesuan parte hartzeko prest dagoen galdetuko dio. Erantzuna baiezkoa bada, haren CV bidaliko da enpresara.
- Aurreko paragrafoan azaldutako bilaketa automatikoa egitean, eskaintza webean ere jartzen da, bai eta SPEEren Enpleguaren Atari Bakarrean ere.
Kudeaketa bereziko eskaintzen funtzionamendua honako hau da:
- Programa bakoitzaren baldintzen arabera, hautagaitza-mota erabakiko du Lanbidek: parekatze automatikoa, hedapena edo izendapen nominal edo zuzena pertsonari dagokion bulego erreferentetik.
Webean kontsulta dezakezu: "Nire Lanbidenet" atalean sartu Bak, BakQ edo Zihurtagirir elektronikoa erabiliz. Identifikazio elektronikorako baliabiderik ez baduzu, Lanbideren erabiltzailea eta gakoa erabili ahal izango dituzu erabiltzailea eta pasahitza, gero, "Nire lana / Hautagaitzak" atalean sartu.
Lanbideren web-orrian agertzen diren lan-eskaintzak ikusteko, lan-eskatzaile moduan egon behar da inskribatuta edozein enplegu-zerbitzu publikotan.
Beste autonomia-erkidego batean inskribatuta bazaude, "Eman izena" botoiaren azpian eskaintzaren xehetasunean aurkituko duzun inprimakia erabiliz eman dezakezu izena.
Alertei esker, webgunean argitaratu diren eta ezarritako bilaketa-irizpideetara egokitzen diren eskaintza berriak jasoko dituzu mezu elektronikoen bidez. Gogoratu, alerta bat jaso ahal izateko Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratuta egon behar duzula eta "Nire Lanbidenet" atalean sartzeko pasahitza eduki behar duzula.
Alerta bat sortzeko, bilaketa bat egin behar duzu, lana bilatzeko orriko iragazki bat erabiliz, gutxienez. Emaitzen zerrenda agertzen denean, "Alerta bat sortu" aukera sakatu behar duzu.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta ez bazaude, RSS zerbitzua erabili dezakezu. Horretarako, bilaketa bat egin behar duzu lana bilatzeko orriko gutxienez iragazki bat erabiliz eta, emaitzen zerrenda agertu ostean, «Harpidetu bilaketa honetara RSS bidez» izeneko estekan klik egin.
Bai, lana hobetzeko aukera izan dezakezu beste lanpostu baten bidez.
Alde batetik, Lanbidek ziurtatu behar du hautagaitzek benetan betetzen dituztela enpresa jakin batek bere eskaintzan eskatzen dituen nahitaezko baldintza guztiak; ez du hautagaitzarik bidaliko baldintzetako bat betetzen ez badu. Kasu horretan, zure hautagaitza Lanbideren Kudeaketan "Ez ditu baldintzak betetzen" moduan agertuko da.
Lanbidek hautagaitza bidali ostean, enpresak hartu duen azken erabakiaren arabera emaitza desberdinak izan daitezke. Emaitza "Ez da hautatu" bada: enpresak ez du hautagaitza aukeratu eskainitako lanposturako, egokitzat jo duen ala ez alde batera utzita.
Ohiko eskaintzetan, bai. Eskaintza berezietan (pizgarrien programaren batekin lotuta daudenetan), soilik argitaratzen dira enpresak beharrezko jotzen dituenak.
Bai, Europako lan-zerbitzuen EURES sarearen bidez.
Sareak informazioa eta aholkularitza ematen ditu lan-eskaintzei buruz, eta Europako Esparru Ekonomikoan eta Suitzan zirkulazio askearen printzipioaz baliatu nahi duten langileentzako eta enpresetarako lanei buruz.
Europako beste herrialderen batean lan egin nahi baduzu eta Europako nazionalitatea baduzu, lan-eskaintzak eta informazioa dituzu Lanbideren EURES zerbitzuan.
Lan-eskaintzak kontsulta ditzakezu, baina herrialde bakoitzak lan-baimena lortzeko baldintza zehatzak eskatuko dizkizu. Europako Batzordeak webgune bat jarri du zure esku, Europako nazionalitatea ez duten pertsonentzat: Immigration.
Eskaintza bakoitzean zehaztutakoez gain, hizkuntzak jakin behar dira beti. Kasu gehienetan, komeni da joan nahi den herrialdeko hizkuntza jakitea. Batzuetan, herrialde jakin batzuetan, nahikoa da ingeles-maila altua izatea.
Informazio pertsonalizatua lortzeko, Europan lan egiteko baldintzak bete behar dira lehenbizi; gero, EURESeko aholkulariekin harremanetan jarri behar zara, ahal dela posta elektronikoaren bidez, zuzenean zure kontsulta egiteko eta/edo aurrez aurreko edo telefono bidezko hitzordua hartzeko.
- Araban: Nieves Saiz-Calderón
- Gipuzkoan: Violeta Morcillo
- Bizkaian: Nagore Alberdi
Bai. EURES sareak laguntza ekonomikoa emateko programak ditu: Your First EURES Job 35 urtetik beherakoentzat eta Reactivate 35 urtetik gorakoentzat. Mugikortasunerako EURES laguntzak
"Nire Lanbidenet"-ean sartu Bak, BakQ edo Zihurtagiri elektronikoa erabiliz. Identifikazio elektronikorako baliabiderik ez baduzu, Lanbideren erabiltzailea eta gakoa erabili ahal izango dituzu; "Nire eskaera / Berritzea" eta "Nire curriculuma" ataletan "CV zabaldu" aukera sakatu eta zure curriculuma EURES sarean zabaltzeko baimena eman ahal izango duzun espaziora sartuko zara.
Baina hori erabili baino lehen, atzerrian lan egin nahi duzula adierazi behar duzu lanerako prest agertzeko atalean ("Nire curriculuma" ataletik egin dezakezu).
EURES sareari buruzko informazio gehiago duzu esteka honetan: https://www.lanbide.euskadi.eus/enplegua/-/informazioa/europan-lanegitea-eures-sarea/