Kontratuak
Ez, Lanbidek ezin du lan-kontratu baten kopia bat eman. Izan ere, enpresek kontratuen jakinarazpenak egiten dituzte, eta jakinarazpen horietan, kontratuen datu nagusiak jasotzen dira, baina, berez, ez dira kontratuak izaten.
Lanbidek kontratuko datu horien kopia bat eman dezake, hori bai, informatikoki erregistratuta geratu baitira. Kopia hori lortzeko, hitzordua eskatu behar duzu zure posta-kodearen arabera dagokizun Lanbideren bulegoan.
Enpresek ez dituzte kontratuak erregistratzen; kontratazio-jakinarazpenak erregistratzen dituzte eta bertan kontratuaren datu garrantzitsuenak agertzen dira eta ez da beti langilearen sinadura agertzen. Hala ere, kontratuaren kopia, enpresak langileari halabeharrez eman behar diona, bi aldeek sinatuta egon behar du.
Enpresarien betebeharra da egiten dituzten lan-kontratuen edo horien luzapenen edukiaren berri ematea Enplegu Zerbitzu Publikoei, eta, horretarako, hamar egun balioduneko epea dute, kontratuak edo luzapenak hitzartu eta biharamunetik hasita..
Beti, honako kasu hauetan izan ezik: ahozko kontratuak (mugagabetzat jotzen dira) eta 4 astetik beherako iraupena duten lanaldi osoko behin-behineko kontratuak (datuen laburpen bat bidaltzen da).