Gazte Tituludunentzako enpresako pratikak

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin hitzarmenak egiten dituzten enpresetan egiten diren lanez kanpoko praktikak arautzen ditu, hain zuzen ere lan-esperientziarik ez dutela-eta enplegagarritasun-arazoak dituzten tituludun gazte langabeei zendutako praktikak.

Betekizunak

  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-bulegoetan inskribatuta dauden langabeak izan behar dute.
  • 18tik 25 urtera bitartekoak, biak barne. Gazteentzako Berme Sistemaren datu basean inskribatuta daudenek 30 urte baino gutxiago izan behar dute.
  • Unibertsitate-titulu ofiziala, lanbide-heziketako erdi- edo goi-mailako titulu ofiziala, arte- edo kirol-arloko goi-mailako titulua edo profesionaltasun-ziurtagiria dutenak
  • Ezin dute izan jarduera berean 3 hilabetetik gorako lan-harremanik edo bestelako lan-esperientziarik.
  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lanez kanpoko praktikak egiteko hitzarmena egiten duten enpresak edo enpresa taldeak.

Enpresaren betebeharra

  • Enpresak laguntza-beka bat ordainduko die praktikak egiten dituzten gazteei, horretan diharduten bitartean. Beka horien zenbatekoa, gutxienez, unean-unean indarrean dagoen hileko IPREMaren % 80 izango da.
  • Enpresak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatuko du praktiketan ari diren pertsona horiengatik, kotizazio-kontuko kode espezifiko batean. Ez da beharrezkoa izango langabeziagatik kotizatzea, ezta soldatak bermatzeko fondoan eta lanbide-heziketari dagokionez ere. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrari dagokion babesa izango dute, betiere langabeziagatiko babesa kanpo utzita.

Pertsona bekadunaren kontratazioa

Praktikak bukatzen dituztenean edo praktikak egiten ari diren bitartean kontrata ditzake enpresak gazte horiek, une horretan indarrean dagoen edozein kontratazio modalitateren arabera; eta praktikak kooperatibetan edo lan-sozietateetan egin dituztenak bazkide gisa sar daitezke.

Harremanetarako datuak

LAN-F, Lanbideko prestakuntza-aplikatiboa, erabiltzeko pasahitzarik ez duten enpresek, eskatu beharko dituzte posta-elektroniko bat bidaliz helbide hauetara:

Agiriak

Praktiken eskabideak, kudeaketa, jarraipena eta ziurtatzea LAN-F aplikazioaren bitartez kudeatuko dira. Aitzitik, hautagaien eskaera egin beharko da Lanbideko enplegu-bulegoetan, ondoan dagoen dokumentua osatuz: