Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta berrikuntzako gizarteratze proiektu berezien garapenerako laguntzen 2025 urterako deialdia
[PS2025]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da proiektu bereziak finantzatzera bideratutako 2025. urterako laguntzak arautzea, gizarteratzeko eta laneratzeko edo langileen enplegagarritasuna hobetzeko jarduera integralak diren aldetik
Proiektu bereziak erakunde publiko edo pribatu batek edo batzuek bultzatutako proiektuak dira, eta esku-hartze, prestakuntza, orientazio eta enplegu mota desberdinak koordinatzen dituzte, edo proiektu berritzaileak edo esperimentaziokoak, aurrekoaz gain beste jarduera-mota bat barne har dezaketenak. Proiektu guztien helburua da parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta gaitasun pertsonal eta profesionalak bultzatzea edo indartzea, harik eta %40ko laneratzea lortu arte.
Proiektu bereziak erabat zuzentzen bazaie aitortutako desgaitasun intelektuala % 33tik gorakoa edo desgaitasun fisiko edo sentsoriala % 65etik gorakoa duten pertsonei, orduan lortu beharreko portzentajea % 20koa izango da.
Aurrekontuko zuzkidura
8.500.000 €Prestazio ekonomikoa
- Kolektibo kalteberentzako proiektu bereziak: 5.950.000€
- Berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu bereziak: 2.550.000€
Dirulaguntza nori eman erabakitzeko segidako lehiaketa prozedurari jarraituko zaio. Eskabideek deialdi honetako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan emango dira laguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, 2. artikuluan aurreikusitako funtsak amaitu arte.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen baten bidez, EHAAn argitaratuko da laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak agortu direla, eta, beraz, ukatu egingo dira ebazteke dauden eskabideak.
Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta banan-banan jakinaraziko da, bitarteko telematikoen bidez, LANF-ren bitartez.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:
a) Lehenengo ordainketa erakunde onuradunari emandako kopuru osoaren % 41,17 izango da, onuradunak proiektu bereziari lotutako jardueretako bat hasi ondoren.
b) Bigarren ordainketa gainerako kopurua izango da, proiektua osatzen duten ekintzak egin direla justifikatu ondoren.
Ordainketa aurreratuaren zenbatekoa 180.000,00 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintzan zenbateko aurreratua estaltzeko bermea eratu izanaren frogagiria aurkeztu beharko du Lanbiden, dagokion ordainketa egin aurretik.

Nori dago zuzenduta
Eskatzaileak
a) Kolektibo kalteberentzako proiektu bereziak:
- Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa.
- EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.
- EAEko sektore publikoko entitateak.
- EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.
- Prestakuntza-erakunde pribatu akreditatuak, irabazteko asmorik gabekoak, eta/edo dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan agertzen direnak.
- Hezkuntza Sailaren edo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko prestakuntza-entitateak.
- Diruz lagundutako jarduera EAEn egiteko bitarteko egokiak dituzten entitateak, zeinen merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan gutxienez irabazien % 70 entitatearen xede soziala lortzeko berrinbertitu badute.
b) Berrikuntza - eta esperimentazio-proiektu bereziak:
Aurreko puntuan aipatutako erakunde guztiak, baita prestakuntza-erakunde pribatu akreditatuak eta/edo dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan agertzen direnak ere.
Noizean behin eta proiektu bat zuzen garatzeko beharrezko baliabideak eta bitartekoak arrazionalizatzeko helburuarekin, erakundeen arteko lankidetza ahalbidetuko da, aldi baterako enpresa-elkarteen edo zuzenbide publikoko partzuergoen bitartez. Kolektibo kalteberentzako proiektu berezien kasuan aurreko a) apartatuan dauden erakundeen arteko lankidetza ahalbideratuko da, eta berrikuntza- eta esperimentazio- proiektu berezien kasuan, b) atalaren barruan dauden erakundeena.
Betekizunak
-
Laguntza eskatzen duten prestakuntza-proiektuak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo, prestakuntza-jarduera hasten den unean, dirulaguntza esleitu ondoren proiektu horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.

Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.

Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du.
-
Ez duela zehapen administratiboa edo penala jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin, honako hauek barne:
-Sexu-diskriminazioagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa egiteagatik.
-Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez

Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
-Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
-50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
-LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne

Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.

Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.

Elkartea izanez gero, ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.

Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.

Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatzen diren gainerako debekuetako baten eraginpean ez egotea.

Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitate ez dena, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.3.bis artikuluan aurreikusitako moduan ordainketa-epeekinn betetzea,
Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen dituztenak.

ORIENTAZIOKO EKINTZAK
-Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra edukitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.
-Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.
- *Automatikoki egiaztatuko du Organo kudeatzailea, orientatzaileei alta ematean
- *Unibertsitateko titulazioa eta lan-kontratuaren edo lan-bizitzaren kopia aurkeztea orientatzaileei alta emateko unean
-
ENPLEGU AUKERA-EKINTZAK
-Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin bitartekotza-zerbitzua emateko lankidetzan diharduten entitateek egin ahalko dituzte edta Lanbide ? Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzaileak izan ez arren, enplegu-agentzia gisa eratuta ez dauden entitate onuradunek ere enplegu-aukerak aztertzeko ekintza osagarriak egin ahal izango dituzte

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601 (Informazio orokorra)
Kodea
1050208Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), ), eta erakundearen legezko ordezkaria den pertsonaren sinadura izan beharko dute.
Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: https://www.lanbide.euskadi.eus/informazioa/erakundeen-erregistroa/weblan00-centrosformacion/eu/.
Eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bitartez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
- Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa
-
Laguntza eskatzen duten prestakuntza-proiektuak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo, prestakuntza-jarduera hasten den unean, dirulaguntza esleitu ondoren proiektu horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du.
-
Ez duela zehapen administratiboa edo penala jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin, honako hauek barne:
-Sexu-diskriminazioagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa egiteagatik.
-Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
-Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
-50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
-LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Elkartea izanez gero, ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatzen diren gainerako debekuetako baten eraginpean ez egotea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitate ez dena, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.3.bis artikuluan aurreikusitako moduan ordainketa-epeekinn betetzea,
Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen dituztenak.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
ORIENTAZIOKO EKINTZAK
-Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra edukitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.
-Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.
- *Automatikoki egiaztatuko du Organo kudeatzailea, orientatzaileei alta ematean
- *Unibertsitateko titulazioa eta lan-kontratuaren edo lan-bizitzaren kopia aurkeztea orientatzaileei alta emateko unean
-
ENPLEGU AUKERA-EKINTZAK
-Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin bitartekotza-zerbitzua emateko lankidetzan diharduten entitateek egin ahalko dituzte edta Lanbide ? Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzaileak izan ez arren, enplegu-agentzia gisa eratuta ez dauden entitate onuradunek ere enplegu-aukerak aztertzeko ekintza osagarriak egin ahal izango dituzte
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
3 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Erakundea erregistroan ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan agertzen diren banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua