Zer da Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera?

BGDS kotizazio gabeko hileroko prestazio ekonomikoa da, eta gutxieneko diru-sarrerak bermatzen dizkie halakorik ez dutenei.

Prestazioa bakarrik bizi diren edo bizikidetza-unitate batean dauden eta oinarrizko premiak asetzeko oinarrizko baliabide ekonomikorik ez duten pertsonen pobrezia-arriskua eta gizarte-bazterkeria prebenitzera bideratuta dago. Eskubide subjektiboa da, eskaera aurkezten den egunetik aurrera sortzen dena, eta egoera ekonomiko ahulean daudenei gutxieneko diru-sarrerak bermatzen dizkiena.

Halaber, BGDSren onuradunek haurrentzako laguntza-osagarria jasotzeko eskubidea izango dute, bizikidetza-unitateko kide adingabe bakoitzeko, dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1ean betetako adinaren arabera, eta tarte batzuen arabera.

Gainera, etxean adingabeak dituzten errenta baxuko beste familiek ere laguntza hau jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta BGDS emateko beharrezko baldintza guztiak betetzen badituzte, salbu eta kalteberatasun ekonomikoaren baldintza, bermatutako errentaren zenbatekoa gainditzeagatik, eta errentaren eta ondare garbiaren atalaseak ez badira, hurrenez hurren, %300etik eta %150etik gorakoak.