Ohiko galderak

DSBEa familia bakoitzaren diru-sarreren osagarri bat da. Prestazioaren zenbatekoa hileko diru-sarreren eta bizikidetza-unitateari dagokion gehieneko errenta bermatuaren araberakoa izango da.
Zure bizikidetza-unitatea osatzen ez duten pertsonekin etxebizitza partekatzen baduzu, haiek DSBEaren onuradun izan edo ez, zure DSBEa % 15eko indize zuzentzailearekin murriztuko da.

  • Gehieneko Errenta Bermatua

oinarrizko kopurua + banakako osagarriak + bizikidetza-unitatearen ezaugarriengatiko osagarriak

Oinarrizko zenbatekoa urtero finkatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean. 2025ean 568,85 eurokoa izango da.

Oinarrizko zenbatekoari honako osagarri hauek gehituko zaizkio:

Banakako osagarriak. Bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko kalkulatzen da:

  • Oinarrizko zenbatekoaren % 50 titularrarentzat eta heldua den bigarren pertsonarentzat.
  • Oinarrizko zenbatekoaren % 30 gainerako onuradunentzat.

Bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarriak:

  • Oinarrizko zenbatekoaren % 25, honako hauetarako:
  • Guraso bakarreko bizikidetza-unitateak
  • Gizakien salerosketaren, genero-indarkeriaren, sexu-esplotazioaren edo etxeko indarkeriaren biktimek osatutako bizikidetza-unitateak.
  • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen edo mendekotasun-kalifikazioa duen pertsona batek edo batzuek osatutako bizikidetza-unitateak, arrazoi horrengatik pentsiorik jasotzen ez dutenak.
  • Oinarrizko zenbatekoaren % 40 pentsiodunek osatutako bizikidetza-unitateentzat.

Bi osagarriak batera aplikatu ahal izango dira, salbu eta pentsioduna desgaitasuna aitortua duen pertsona bada; kasu horretan, bi osagarrien ehunekoa % 40 baino ez da izango.

  • Diru-sarrera konputagarriak
    Zenbatekoa eguneratzeko prozedurak (ZEP) DSBEa kalkulatzeko hilabetea baino lehen lortutako hiruhilekoko diru-sarrerak zenbatzen ditu. Adibidez:

 

DSBEa hilabete hauetan kalkulatzen bada

Hilabete hauetako diru-sarrerak eta errentak hartzen dira kontuan


Kalkulutik ateratzen den zenbatekoa hilabete hauetarako DSBEa izango da

Urtarrila

Iraila

Urtarrila

Urria

Otsaila

Azaroa

Martxoa

Otsaila

Urria

Otsaila

Azaroa

Martxoa

Abendua

Apirila

 

Gehieneko errenta bermatuaren hileko zenbatekoa - 2025 

Pertsona kopurua 

Zenbatekoa 

 

1 pertsona  

853,28 € 

 

2 pertsona  (biak helduak) 

1.137,71 € 

 

2 pertsona (1 heldu , adingabeko 1)* 

1.166,15 € 

 

3 pertsona (hirurak helduak) 

1.308,37 € 

 

3 pertsona (2 heldu, adingabeko 1) 

1.308,37 € 

 

3 pertsona (1 heldu , 2 adingabeko)* 

1.336,81 € 

 

4 pertsona (laurak helduak) 

1.479,03 € 

 

4 pertsona (2 heldu, 2 adingabeko) 

1.479,03 € 

 

4 pertsona (1 heldu , 3 adingabeko)* 

1.507,47 € 

 

5 pertsona (2 heldu, 3 adingabeko) 

1.649,69 € 

 

5 pertsona (1 heldu , 4 adingabeko)* 

1.678,13 € 

 

*Zenbatekoak, zaintza eta jagoletza esklusiboa duen gurasoari dagokion gurasobakartasunaren osagarria kontuan hartuta kalkulatuak. 

Pertsona kopurua 

Zenbatekoa 

1 pertsona  (pentsioduna) 

1.080,82 € 

2 pertsona  (pentsiodunak) 

1.365,25 € 

3 pertsona  (pentsiodunak) 

1.535,91 €

 

 

 

 

 

Ondarea zenbatzean, jabetza- edo gozamen-titulua duten ondasun higigarri eta higiezin guztiak sartuko dira, bai eta horien erabilera eta gozamena ahalbidetzen duen beste edozein ondasun ere.
Ez dira ondare gisa hartzen ohiko bizileku den etxebizitza edo bizitokia eta lan-jarduerarako erabilitako higiezina, salbu eta jabetzako etxebizitzak aparteko balioa badu.
Bizikidetza-unitatearen gehieneko ondarea ezin da izan bizikidetza-unitateari urtebetez legokiokeen bermatutako gehieneko errentaren zenbatekoa halako bost edo handiagoa.

DBEa hilabete bakoitzeko 10aren inguruan kobratzen da. Hau da, DSBEa hilabete igarotakoan kobratuko da.

Bizilekuz aldatzen denetik, pertsonak 15 egun natural ditu Lanbideri jakinarazteko. Hasiera batean, elkarreragingarritasunarekin errolda ikusiko da, eta ez zaio eskatuko. Hala badagokio, dagokiona ere aurkeztu beharko du, hala nola etxebizitzaren errentamendu-kontratua, logelaren errentamendu-kontratua, etab.

Etxebizitza hobetzeari buruzko gaietarako bada, Osakidetzan jaso gabeko gastu medikoek ez dute DSBEa aldatuko. Gainerako saldoa izanez gero, ondare gisa zenbatuko da.

Azpierrentamenduak ondarearen ustiapenetik eratorritako etekintzat hartzen dira, eta, horrela, diru-sarrera gisa hartuko dira kontuan dagokion DSBEaren zenbatekoa kalkulatzerakoan.

Erroldan etxean bizi diren pertsonak agertu behar dira, alde egin badute eta errolda aldatu ez badute, etxebizitza horretan bizi diren pertsonek baja eska dezakete.

Kotizaziopeko pentsioen edo kotizazio gabeko pentsioen ondoriozko diru-sarrerak konputagarriak dira, horretaz gain, 5.2.a artikuluan jasotako pentsioek pentsiodun egiten zaituzte eta, beraz, beste bizikidetza-unitate mota bat eratzeko eskubidea ematen dute.

48.1.g) artikuluaren arabera, borondatezko bajak azkentzea dakar, arrazoi justifikaturik ezean.

Guraso bakarreko unitatearen sorospena desagertu egin da lege berrian, eta guraso bakarreko osagarria jarri da haren ordez. Orain guraso bakarrekiko osagarria jasotzen ez baduzu, zaintza partekatua duzulako da.