COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzak

Laguntza hori eskatu ahal izango dute Covid-19 ondorioz ERTE batek eragindako pertsona guztiek, baldin eta urtean 20.000 euro edo gutxiagoko Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarria badute.

1. Laguntzen deialdian, eskatzaileek kontribuzio-prestazio baten titularrak izan behar dute (2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldian), kontratua eteteagatik edo lanaldia murrizteagatik, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan oinarrituta.

2. Laguntzen deialdian, eskatzaileek kontribuzio-prestazio baten titularrak izan behar dute (edo egoera horretara igarotzen badira 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 31ra bitartean), kontratua eteteagatik edo lanaldia murrizteagatik, Enpleguaren Aldeko Gizarte Neurrien irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren 1., 2. edo 3. artikuluen ondorioz edo ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren ondorioz luzatu edo baimendu diren aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez.

Bai, dagozkion eremuetan AIZ zenbakia, jatorrizko herrialdea eta izen-abizenak adierazi beharko dituzu.

Hauek dira eskatutako baldintzak: zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea ere.

DSBE prestazio bat da; horregatik, kontzeptu horrengatik izan ditzakeen zorrek ez dute eragozten deialdi honen xede den ERTEren osagarriaren onuradun izatea.

Bai. Aldi baterako ezintasunagatik lanaldia eten edo murriztu aurretik eskatzaileak enpresa batean baino gehiagotan lan egiten bazuen, horien guztien kotizazio-oinarrien baturak (kontingentzia arruntengatik) ezin izango du gainditu 20.000 euro gordin urteko kopuruetan.

Bai, beste eskaera bat bidali behar duzu, informazioa eguneratuta edo zuzenduta.

1. deialdiaren "Diruz lagundutako aldian jasotako ordainsariei buruzko erantzukizunpeko adierazpena” 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen aurkeztu behar da.

Izapidera laguntzaren fitxatik sar daiteke.

Bai, deialdiaren baldintzak betetzen badituzu, 2020ko urria, azaroa, abendua eta 2021eko urtarrilerako laguntza eska dezakezu.

Ez. Erantzukizun-adierazpenaren atal hori urrian, azaroan, 2020ko abenduan eta 2021eko urtarrilean ABEEEn (langabezia-prestazioa alde batera utzita) egoteagatik beste laguntza/diru-laguntza batzuk jasotzen dituzten pertsonek baino ez dute bete behar.

Kontutan hartuko da SEPEk egindako ebazpenean jasotzen dena, azken 180 egunetako kotizazioaren batez bestekoarekin bat datorrena. Hilero etortzen da, beraz, 12 aldiz biderkatu beharko litzateke urteko zenbaketa jasotzeko.

Azken aldaketako data: