SAP ziurtagiria lortzeko prestakuntza

Lan-eskari handiena eta ordainsaririk onena duen lanbideetako batean presta zaitez

Aspasia Taldeak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Lanbiderekin lankidetzan, prestakuntza-proiektu bat garatuko du Euskal Autonomia Erkidegoan 100 SAP aholkulari prestatzeko. Horrela, bi ikastaro espezializatu eskainiko dira SAP aditu bihurtzeko eta % 100ean diruz lagunduta. Prestakuntzari esker, gainera, ikasleek finantzen kudeaketarekin eta materialen eta erosketen kudeaketarekin lotutako ezagutzak eskuratu ahal izango dituzte.

Prestakuntzak 650 inguru ordukoak dira. Aspasia Taldeak bi prestakuntza-modalitate eskaintzen ditu SAP aditu bihurtzeko: SAP S/4Hana Finanzas eta SAP S/4HANA Logística. Bi ikastaroek modalitate mistoa izango dute: prestakuntzaren % 50 aurrez aurre egingo da, eta beste % 50a online.

Zer da SAP?


SAP negozio-prozesuak kudeatzeko softwarearen munduko liderra da. Denbora errealean datuak prozesatzeko, informazioa partekatzeko eta enpresen prozesuak digitalizatzeko aukera ematen du, arloetan hala nola logistikan, ekoizpenean edo zerbitzuen kudeaketan. Milaka enpresak erabiltzen dute beren baliabideak planifikatzeko eta kontrolatzeko, eta, horregatik, SAP ezagutzea funtsezkoa da administrazio- eta kudeaketa-lanpostu askotan.

Jasotzaileak

Prestakuntza hau Lanbiden izena emanda dauden pertsona langabeei zuzenduta dago, baita Enpresen Administrazioan, Teknologian, Informatikan edo antzeko arloetan graduatu berriei ere. Halaber, Administrazioarekin eta/edo Finantzekin lotutako Erdi edo Goi Mailako Heziketa duten pertsonek parte har dezakete, bai eta SAPen esperientzia duten erabiltzaileek ere. Era berean, arlo honetako oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonek lan-merkatu berritzaile eta hazkor honetara hurbiltzeko eta beren karrera profesionala sendotzeko aukera dute.

Dealdiak

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu webgunea.