Prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzak
Diruz lagundu ahal izango da deialdiaren egun berean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko diren espezialitate programagarriei buruzko prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzak gauzatzea. Espezialitate horiek Prestakuntza Espezialitateen Katalogo Nazionaleko espezialitateak izango dira, edota enplegurako garrantzi berezia dutenak eta berariaz Euskal Autonomia Erkidegokoak direnak.





