Prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzen deialdia

Maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duenak, 21. artikuluan arautzen du, enplegurako prestakuntza-ekimenen artean, enpresek langileentzat programatutako prestakuntza, eta aurreikusten du, hobari-sistemaren bidez finantzatutako prestakuntzaren osagarri eta ordezko gisa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak laguntzak emateko deialdia egin ahal izango duela, EAEko enpresek ekintzak gara ditzaten. 

Deialdi horien helburua da EAEko enpresek langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko programatutako prestakuntza-ekintzak (prestakuntza-ekintza estrategikoak) garatzeko diru-laguntzen oinarriak ezartzea ekitaldi bakoitzerako.

Ikastaro guztiak erabat doan dira eta baldintza bakarra Lanbiden izena emanda egotea da (langabezian bazaude) eta egin nahi duzun ikastarorako baldintzak betetzea.

Eskabidea izapidetzeko, bertaratzeak kudeatzeko eta justifikazio ekonomikoa egiteko, sakatu hurrengo esteka: