Ostalaritzaren sektoreko kontratuei buruzko ohiko galderak

Data horretatik aurrera, kontratu finko eten bat edo lanaldi partzialeko kontratu mugagabe bat egin ahalko izango da, jarduera urtarokoa, ohikoa eta iraunkorra den kontuan hartuta.

Asteburu puntualak edo ekitaldi bereziren bat bada, kontrataziorako aukerarik egokiena ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko aldi baterako kontratua litzateke, gehienez ere 6 hilabeterako.

Lan-erreformaren ondoren, orokortu egingo da modalitate finko etenaren edo lanaldi partzialeko kontratu mugagabearen ziozko kontratazioak egiteko beharra. Hala ere, ez bada behar iraunkor bat, baizik eta aldi baterakoa, ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko iraupen mugatuko kontratu bat egin liteke.

Ezin dira kontratuak kateatu. 32/2021 ELDren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, lan-kontratua mugagabetzat jotzen da. Ondorioz, asteburuetan soilik lan egiten duten ostalaritzako langileek kontratu finko eten bat edo lanaldi partzialeko kontratu mugagabe bat izan lezakete.

Aldi baterako behar bat bada, irtenbidea ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko iraupen mugatuko kontratu bat izan ahalko da. Kasu horretan, inguruabarra aurreikusi ezin bada, iraupena 6 hilabetekoa izango da, eta urtebetera luzatu ahal izango da, sektoreko hitzarmen bidez. Inguruabarra aurreikusteko modukoa bada, iraupena urte bakoitzean ondoz ondokoak ez diren 90 egunekoa izango da.

Langilea aldi baterako bi kontratu edo gehiagoren bidez kontratatzen bada 18 hilabetez 24 hilabeteko epean, langile mugagabetzat joko da.

Ez, ezin da halakorik egin. Kontratuan amaiera-data zehazten ez bada, legean iruzurra dagoela ulertuko da, eta, beraz, kontratazioa mugagabetzat joko da. Behin-behinekotasuna justifikatzen duen arrazoia egiaztatzeko, beharrezkoa izango da kontratuan xehetasun guztiekin jasotzea aldi baterako kontratua egiteko arrazoia, arrazoi hori justifikatzen duten inguruabar zehatzak, eta arrazoiaren eta kontraturako aurreikusitako denboraren arteko lotura.