Txanda-kontraturako laguntzen ohiko galderak 2021

  • Lanaldi osoko txanda-kontratuak, 2020ko urriaren 17tik aurrera hasiak, EAEn errotutako lantokientzat.
  • Kontratuaren iraupena: mugagabeak edo iraupen mugatutakoak; kontratua amaitzean edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoa dute.
  • Urteko ordainsari gordinak 14.000 eurokoa izan behar du, gutxienez.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa: 8.400 €. Kopuru horrek ehuneko 10a handituko du txanda hartzen duen pertsona emakumea baldin bada.
  • Ordaintzeko era:
    • % 60, eskabidea onartzean.
    • %40, laguntza emateko ebazpena eman zenetik 12 hilabetera, txanda-kontratazioaren jarraitutasuna eta plantilla finkoaren mantentzea egiaztatu ondoren. Horretarako, enpresak Gizarte Segurantzaren "Altako Langileen Txostena" (ALT) aurkeztu behar du (RED sistematik hartua), eta txosten horretan jasota egongo dira EAEn dituen lantokietako kotizazioen kontu-kodeak. Erreferentzia-data gaindituz gero, dagokion lan-bizitzaren txostena bidali beharko dute.
      Adib.: emakida-ebazpenaren data: 2021/06/15
      ILT txostena, 2022/06/15ekoa, edo hala badagokio
      Lan-bizitzaren txostena, 2022/06/15 data azaltzen dena.

Aldez aurretik enpresan aktibo dagoen ala ez:

1. Aldez aurretik aktibo ez badago, hauek dira baldintzak:

a) 30 urte baino gutxiago  izatea  edo 45 baino gehiago.

b) Langabezian egotea, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta eta  alta emanda egotea kontratua hasi aurreko egunean.

2. Aldez aurretik aktibo badago, hauek dira baldintzak:

2.1. 30 urte baino gutxiago izatea edo 45 baino gehiago eta baldintza hauek betetzea::

a) iraupen mugatutako kontratu bat edukitzea enpresarekin

b) enpresak kontratu gehigarri bat egin behar du 30 urte baino gutxiago edo 45 urte baino gehiago duen pertsona batekin eta 1.b) ataleko baldintza betetzen duena edo 30 urtetik beherakoa, praktiketan edo prestakuntzarako eta ikaskuntzarako, edo 1543/2011 Errege Dekretuan araututako lanez kanpoko praktikaldi bat egiten duena. Kontratu gehigarri hori kontratua edo lanekoak ez diren praktikak amaitzean formalizatu ahal izango da, edo, nolanahi ere, kontratua amaitu eta hurrengo egunean.

2.2. 30 urte baino gutxiago baditu, txandakari izan daiteke baldintza hauek betez:

a) enpresa berean praktika-kontratu bat edo prestakuntza- eta ikastun-kontratu bat itunduta bada,  edo 1543/2011 Errege Dekretuan araututa dauden.

b) eta errelebista izatea kontratu horren edo lanekoak ez diren praktikaldien indarraldiaren barruan, edo amaitu eta hurrengo egunean.

Bai. Adin-baldintzak ez dira aplikatuko, eta txanda-hartzailearen kontratua diruz lagundu ahal izango da langile bat enpresatik kontratatzen denean, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:

  1. Enpresan aldez aurreko akordio bat egon behar da, txanda-kontratuak enpresan jardunean dauden langileekin betetzeko prozedurari buruzkoa. Kontratu horiek enpresan gertatzen diren erretiro partzialen ondoriozkoak izan behar dira.
  2. Enpresak kontratu gehigarri bat egin behar du, gutxienez 3 hilabetekoa, eta, edozein kasutan, errelebo-hartzaileak aurreko kontratua amaitzeko falta duen denboraren baliokidea, baldin eta aldi hori 3 hilabetetik gorakoa bada.

Segun eta noiz hasi den txanda-kontratua: 

  • Deialdi hau argitaratu baino lehen hasi bada: aurkezteko epea hiru hilekoa da, deialdia argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.
  • Deialdi hau argitaratu den egunean bertan edo ondoren hasi bada: aurkezteko epea hiru hilekoa da, txanda-kontratuaren hasiera-datatik aurrera.

Edonola ere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2021ko urriaren 18a izango da.

  • Txanda-kontratua aldi baterako bada, amaigabe bihurtzeahura amaitzean edo lehenago, eta Lanbideri horren berri ematea.
  • Langilearen egonkortasuna bermatzea. Txanda-hartzailearen kontratua amaituz gero, txandakari izateko baldintzak betetzen dituen beste langile bat hartzea aldi berean.
  • Diruz lagundutako kontratazioak hastean, EAEko lantokietako langile finkoen enplegu-mailari eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hilabeteetan.

Ondorio hauetarako, justifikatutzat hartuko dira kontratu-amaiera hauek: lan-kontratuak azkentzea erretiroengatik, bidezko deklaratutako kaleratzeengatik, dimisioagatik, heriotzagatik, langileen ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik, edo probaldian zeharreko ebazpenagatik.

Aldiz, ez dira justifikatutzat hartuko epaitegiek bidegabekotzat edo deuseztzat joak.

Betiere, langile finkoen gutxienez % 65i eutsi behar zaio.