Lehen Aukera - Ohiko galderak

Laguntza-deialdi bat da 30 urtetik beherako gazte langabeak euskal enpresetan praktiketan eta/edo kontratu mugagabearen bidez kontratatzeko; horretarako, ez dute lan-esperientziarik izan behar beren tituluaren arloan, edo esperientzia gutxi izan behar dute.

Hauek dira urrats nagusiak; ordena honetan:

  1. Hautagaia aukeratzea.
  2. Pertsona kontratatzea.
  3. Lehen Aukera diru-laguntzaren eskabide-eredua (II. eranskina) bide telematiko hutsez aurkeztea, deialdian ezarritako epeetan.

Bi bide daude:

  • Enpresak zuzenean, baldin eta prestakuntza-aldi bat amaitu bada honako formula honen arabera:
    1. Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko prestakuntza duala (erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloak).
    2. Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programaren bateko bekak, Lanbide Heziketako titulazio bat lortzeko edo unibertsitatetik lan-arlora trantsizioa egiteko.

    Bietan, prestakuntza dualak edo bekek 2020-2021 ikasturtean zehar izan behar dute, eta 2020tik aurrera lortu behar dute titulazioa.

    a) edo b) formularekin bada ere, kontratatu aurretik, enpresak ikasketak amaitu dituen prestakuntza-zentroari jakinarazi behar dio kontratatzeko asmoa duela. Prestakuntza-zentroak Lanbideren erakunde laguntzailea izan behar du trantsizio-prozesua kudeatzeko eta haren jarraipena egiteko, eta kontratatutako langileak Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon behar du.

    a) formularen pean, prestakuntza duala egin duten pertsonen kasuan, prestakuntza Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko denean, kontratuak mugagabea edo gutxienez 12 hilabeteko praktikaldikoa izan behar du.

    b) formularen pean, kontratuaren iraupena mugagabea edo gutxienez 6 hilabeteko praktikaldikoa izan daiteke.
    • "Lehen Aukera eskaintza kudeatzeko eskabidea" (IV. eranskina) Lanbideren bulegoan edo Lehen Aukera eskaintza kudeatzeko erakunde laguntzailean aurkeztuta.

      Bertan, aurkeztutako eskaintzarekin bat datozen hautagaiak hautatuko dira eta, egin ondoren, posta elektronikoz jakinaraziko dira horien curriculum vitaea, enpresak horien artean nor kontratatu erabaki dezan. Posta elektroniko hori jaso ondoren egin behar da kontratazioa.

      Kontratuak mugagabeak edo 6 edo 12 hilabeteko iraupena duten praktikaldikoak izan behar dira, eta ez da beharrezkoa Gazte Bermea Sisteman inskribatuta egotea.

    Zenbaketa horretan ez dira kontuan hartzen prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuen esperientzia, ezta egindako praktikak edo prestakuntza-bekak ere.

    Bai, baina bakarrik diru-laguntza jaso ez den beste enpresa batek kontratatu behar du, eta lan-kontratu mugagabe baten bitartez.

    Ez, ordea, honako kasu hauetan: probaldia ez gainditzea, lana borondatez uztea, bidezko deklaratutako kaleratzea edo kontratatutako pertsonaren heriotza edo baliaezintasuna. Egoera hori 7 eguneko epean jakinarazi behar da, diru-laguntzaren zenbatekoa lan egindako benetako aldiari egokitzeko.

    Arrazoia aipatutakoez bestelakoa bada, jasotako zenbatekoa gehi dagozkion berandutze-interesak itzuli beharko dira.

    Kontratu mugagabeen kasuan, eskatzen den gutxieneko iraupena 24 hilabetekoa izango da. Kontratua epe hori baino lehen amaitzen bada, amaitzeko arrazoiaren araberakoa izango da. Hala bada, aurreko galderaren lehen paragrafoan jasotako kasu batengatik, diru-laguntza epe errealera egokituko litzateke; bestela, jasotakoa itzultzeko espedientea irekiko litzateke.

    Bai, baldin eta deialdiaren baldintzak eta epeak betetzen badira, eta kontratazio bakoitzeko eskabide bat betez (adibidez, 3 kontratazio 3 eskabide aurkeztu behar dira).

    • Lizentziei, ingeniaritza- edo arkitektura-tituluei eta masterrei (Bolonia plana) 01 taldea esleituko zaie.
    • Diplomei, ingeniaritza edo arkitektura teknikoei eta graduei (Bolonia plana) 02 taldea esleituko zaie.
    • Goi-mailako prestakuntza-zikloei (LH II) 03, 05 edo 08 taldea esleituko zaie.
    • Erdi-mailako prestakuntza-zikloei (LH I), oinarrizko lanbide-heziketari eta profesionaltasun-ziurtagiriei 07 edo 09 taldea esleituko zaie.

    "Minimis" araubidearen mende daude edozein administrazio publikok (estatukoa, autonomikoa edo tokikoa) emandako laguntza guztiak, deialdian hala jasota badago.

    Deialdi honetako laguntzak ez dira bateragarriak kontratazio-mota honen harira emandako beste ezein dirulaguntzarekin.

    Deialdian jasotako urteko gutxieneko soldata gordina eta diru-laguntzaren zenbatekoa lanaldi osokoa da. Lanaldi partzialekoa bada, lanaldiaren ehunekoaren arabera hainbanatuko dira. Ezin da diruz lagundu % 70etik beherako lanaldi partziala.

    Bide zuzenetik formalizatutako kontratuak, etortzen badira aurreko prestakuntza duala batetik, mugagabeak zein praktiketakoak izan daitezke, eta 12 hilabetekoak, gutxienez.

    Gainerako kontratuetarako, mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko praktiketakoak izan daitezke.

    (ikusi ere 3.1. erantzuna)

    Lanbideren webgunean, "Laguntzak eta Diru-laguntzak" atalean, Diru-laguntza motan hautatu “Enplegua”, Egoeran "Aurkezteko epea zabalik" eta Texto librean idatzi ”Lehen Aukera”.