168/2019 Dekretua. MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Enplegu egonkorra sustatzeko diru laguntza dago.
Kontratazioak egiteagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa, lanaldi osorako, 4.000 eurokoa da.
Enpresa laguntzaileak lan-enklabeko pertsona bat kontratatzen duen kasuetarako, kontratatutako pertsona desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituena baldin bada, dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.
Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, aurreko apartatuetan xedatutako dirulaguntza hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko da, proportzionalki.
Kontratatutako pertsona emakumea bada, dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 handituko da.
Lanpostua egokitzea edo arkitektura-oztopoak kentzea edo babes pertsonalerako baliabideak jartzea, 1.000,00 eurora arte.
Biak Lanbidek kudeatutakoak eta Gizarte Segurantzak berak kudeatutako kuota-hobari bat, lurralde bakoitzari dagozkion zerga-onurez gain.
Bai, baina enplegu-sustapeneko aldi baterako kontratua izan behar da (430 eta 530 ereduak)
Kontratatu behar den pertsona langabe gisa izena emanda egon behar da, gutxienez, kontratuaren hasiera-datan.
Ez, lanaldi partzialeko edo aldizkako lan finkoko kontratua izan daiteke. Diru-laguntza ohiko lanaldiaren aldean adostutako lanaldiaren portzentajearen araberakoa izango da.
% 33koa edo hortik gorakoa.