Nire Lanbideneten eskainiko zerbitzuak
Webguneko “Nire Lanbidenet” atalean aurkituko duzu enplegua bilatzeko prozesurako behar duzun informazio pertsonalizatu guztia. Sartu barruan; identifikatu zaitez zure IFZ eta pasahitza sartuta, eta, orduan, honako zerbitzu hauek izango dituzu erabilgarri:
- Nire eskaera. Kontsultatu edo aldatu zure administrazio egoera (alta, baja edo etete-egoera).
- Eskaera berritu. Berritu zure eskaera, eta kontsultatu hurrena noiz berrituko den.
- Eskaera aldatu. Aldatu zure lan eskaera
- Nire DBE. Kontsultatu prestazioa jasotzen ari diren DSBEren jasotzaileei egindako ordainketak
- Jakinarazpenak. Lanbideko zerbitzuek (Laneratzea, Prestakuntza, DSBE, eta abar) bidalitako mezu pertsonalizatuak dira. Zenbait jakinarazpenek aukera emango dizu erantzuteko hautagaitza, ikastaro edo orientazioko lantegiei
- Hautagaitzen egoera. Hautagaitzat zauzkaten enplegu-eskaintzak zein egoeratan dauden ikusteko.
- Nire ikastaroak. Aurreinskripzioen eta amaituta dauden ikastaroen zerrenda.
- Aldatu harremanetarako datuak. (Jakinarazpenetarako helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa).
- Jasotako zerbitzuak. Lanbidek emandako zerbitzuen zerrenda (orientazioa, prestakuntza, eta abar).
- Ziurtagiriak. Lanbiden izena eman duzula eta DSBEren hartzaile zarela frogatzeko ziurtagiriak eskatzeko.
- Alertak. Zure interesekoak diren lan-eskaintzak edo prestakuntza-ikastaroen eskaintzak helbide elektronikoan jasotzeko sortutako alertetan mantentze-lanak egiteko.
- Autoaurkezpena. Testu bat idatzi ahal izango duzu zeure burua aurkezteko, eta testu hori erantsiko da enpresetara bidaltzen den CVan.