Txanda-kontratuak egiteko laguntzak 2022

[Txanda]

Deskribapena


Xedea

Txanda-kontratuak egiteko laguntzak erregulatzea da deialdi honen helburua. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuen Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan daude aipatuta kontratu horiek.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 € (600.000 € - 2022 / 400.000 € - 2023)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, txanda-kontratuak egiten dituztenak (lanaldi osokoak eta mugagabeak, edo mugatuak mugagabe izateko konpromisoarekin), 2021eko urriaren 19tik aurrera hasiak, Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako lantokietan aritzeko.

Txandakaria kontratatzeak 8.400 euroko diru-laguntza izango du; emakumezkoa bada, eta % 10 handiagoa izango da txanda-hartzailea emakumea bada.

Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko honako hauek:

  • Enpresaburuaren ezkontidea kontratatzea, edo haren aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne.
  • Sozietate, elkarte edo korporazio gisa sortutako erakundeetako bazkideak kontratatzea, edo haien aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne, edo erakunde horietako gobernu-organoetako eta zuzendaritzetako kideen ahaideak kontratatzea.
  • 4. artikuluan aipatzen den kontratazio gehigarria. Hala ere, indarrean dagoen araudian aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango ditu, hala badagokio.

Deialdi honetan adierazitako laguntzak minimis arauari lotuko zaizkio; Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduan dago xedatuta arau hori, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari minimis laguntzetan emandako zenbateko osoa ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan 2020,2021 eta 2022ko ekitaldi fiskalen barruan.

Eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie laguntzak deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituztenei, harik eta aurrekontu-zuzkidura amaitu arte. Kreditua zabaltzen ez bada, behin aurrekontua amaituz gero, gainerako eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Ordainketa-modua:

Eskabidea onartzean % 60 ordainduko da, eta gainerako % 40a Emakida-ebazpena ematen denetik 12 hilabetera, enpresak egiaztatu ondoren langile finkoei eutsi diela Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan. Horretarako, Gizarte Segurantzaren "Altako Langileen Txostena" aurkeztu behar du (RED sistematik hartua) enpresak, eta Lanbidek egiaztatu egingo du kontratatutako langileak enpresan segitzen duela.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Betekizunak

  • Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzea.

  • Enpresaren identifikazio fiskaleko txartela

  • Pertsona fisikoa bada, organo eskudunaren ziurtagiria, EJZren epigrafea adierazita.

  • Deialdiko 3.1 artikuluko salbuespenen barruan ez egotea (administrazio publikoak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainontzeko entitateak).

  • Ez egotea deialdiaren 5. artikuluko eragozpenik.

  • Ez egotea itzulpen- edo zigor-prozeduren eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzaren bat dela eta.

  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zigor administratibo edo penalik jaso ez izana, eta haiek eskuratzeko legezko debekurik jaso ez izana, horren barne daudelarik emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen araberako edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren araberako sexu-diskriminazioengatik gertatutakoak.

  • Enpresa eskatzaileak enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den (hasieratik mugagabea, edo mugatua, amaitutakoan edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoarekin). Langileen Legezko Ordezkaritzarik ez badago, langileei jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den.

  • Diru-laguntzen onuradun izateko, ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko egoeren eraginpean

  • Berreskurapen-agindu baten mende ez egotea, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

  • Diruz lagundutako kontratazioak hasitako unean EAEko lantokietan dauden langile finkoei eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hilabeteetan. Betiere, enpresak langile finkoen lanpostuen % 65i eutsi behar dio.

  • Epaitegiek bidegabekotzat edo ezdeustzat jotako lan-kontratuen amaierak jakinaraztea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.

  • Azken ekitaldi fiskaletan minimisen araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 600 (Informazio orokorra)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160601 (Informazio orokorra)

Besteak:

Lan Aktibazio Zuzendaritza

ayudas.relevo@lanbide.eus

Telefonoa: 945 18 13 48

Kodea

0136408

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntzen eskabideak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da deialdi hau argitaratu baino lehen hasitako kontratuetan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta egun berean edo deialdia EHAAn argitaratu ondoren hasitako kontratuetan  hiru hilabetekoa, txanda-kontratua hasi den egunetik . Nolanahi ere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2022eko urriaren 17a izango da.

  • Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu Egoitza Elektronikoan botoiaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete bitartean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk