2021-2022 diru-laguntzen deialdia. Enplegu-zentroen jarduerak garatzeko laguntza

[enplegu-zentroak]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2021-2022 ekitaldian enplegu-zentroen jarduerak garatzeko eta laguntzak gauzatzeko eman ditzakeen oinarri arautzaile espezifikoak ezartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.892.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.892.000,00 eurokoak dira, horietatik 756.800,00 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2021eko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 1.135.200,00 euro 2022ko konpromisozko kreditukoak.

Prozedura bakarrean norgehiagoka beteko da.

Komisio ebaluatzailea:

  • Eskaeren analisia.
  • Konpontzeen Eskakizuna.
  • Behin-behineko ebazpen-proposamena.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean behin-behineko proposamen argitalpena, 10 egun balioduneko epea izanda egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko.
  • Alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

Lanbide-ko Zuzendari Nagusia: Behin betiko erabakia, Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean eta geroago EHAAn argitaratuko dena.

Diruz lagundu beharreko zerbitzua emateko aldia urtebetekoa izango da, dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, ebazpen horretan bertan adierazten den data zehatzetik kontatzen hasita.

Ordainketa-modua:

Bi zatitan ordainduko da dirulaguntza:

  • Lehenengo ordainketa, 2021eko ekitaldian, emandako dirulaguntzaren % 40, ebazpena argitaratu ondoren eta Lanbideren sistemarako sarbidea eman ondoren, erakunde onuradunak jardueraren hasieraren jakinarazpena aurkeztu ostean.

Ordaindutakoa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, banku-abala aurkeztu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako moduan (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen dituena), eta Lanbidek emango dituen ereduaren eta jarraibideen arabera.

Nolanahi ere, ez da eskatuko inolako bermerik eratzeko, dirulaguntzaren onuraduna toki-erakunde bat bada, edo horrelako entitateen mendeko erakundeak badira.

  • Bigarren ordainketa 2022. urtean egingo da, eta gainerako % 60 edo justifikazioaren ondorioz ordaindu beharrekoa izango den zenbatekoa ordainduko da. Horretarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dira diruz lagundutako ekintzak amaitu ondorengo bi hilabetetan:
    • Emandako zerbitzuak, haien iraupena eta erabiltzaileei ezarritako enplegu-politika aktiboetako ekintzak zehatz-mehatz azaltzeko memoria (gehienez ere 20 orrialde).
    • Alde batetik, diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langile orientatzaile dinamizatzaileen nominen eta RED sistematik lortutako Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (KLA, kotizazioen likidazio-agiria, eta LIZ, langileen izenen zerrenda) kopiak, eta, bestetik, nominak eta dagozkien kotizazioak ordaindu izanaren banku-egiaztagiriak.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Betekizunak

  • Lokalen eta ekipamenduen egitura egokia izatea

  • 9.2. artikuluan balora daitekeen esperientzia egiaztatzea

  • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu direla jakinaraztea, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batetik

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek entitate onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren bat eman eta hori itzultzeko edo zigortzeko prozeduran ez egotea

  • Ez dago penalki edo administratiboki zigortuta sexu-bereizkeriagatik, eta ez du debekurik Euskadiko administrazio publikoetako laguntza eta diru-laguntza deialdietara aurkezteko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera

  • Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditu.

  • Deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela, eskatzen duen diru-laguntza eman diezaioten

  • Eskabidean aurkeztutako dokumentuak eta datuak egiazkoak direla

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Kodea

1015705

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Erakunde eskatzaile bakoitzak enplegu-zentroaren jarduera zein lurralde-eremutan egingo duen adierazi beharko du eskabidean.

Deialdi honetako 5. artikuluko 2. zenbakian adierazitako erakundeek baino ezingo dute «erakundeak – zailtasun bereziak» motako eremuetarako enplegu-zentroetarako dirulaguntzen eskabidea aurkeztu.

  • Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

  • Lau hilabete. eskaera-aurkezpen epea hasten denetik.
  • Epe hori igaro eta erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk