Nola eskatu Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera?
Euskal Autonomia Erkidegoan Bizitzeko Gutxieneko Dirusarrera eskatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan egin dezakezu. Eskaera hori online egin dezakezu, edo bestela edo aurrez aurre bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan ere egin ahal izango duzu eskaera.
- Informazio gehiago: 945 16 06 00




