Landa- eta hiri-inguruneetako emakumeei laguntzeko programari buruzko ohiko galderak

Landa- eta hiri-inguruneetako emakume langabeei arreta pertsonalizatua emateko proiektuak egitea eta gauzatzea, honako hauek batuz: lan-orientazioa, aholkularitza, informazioa, prestakuntza, zeharkako gaitasunak eta trebetasunak eskuratzea. Proiektuen bidez, gainera, lortu nahi da emakume horiek beren enplegagarritasuna eta lan duina lortzeko aukerak areagotuko dituen kualifikazioa eskuratzea.

 

2021/6483. 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 262. zk.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2021006483

 

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 17an hasi eta 2023ko irailaren 29an amaituko da.

Eskabideak modu elektronikoan aurkeztuko dira, LanF aplikazioa erabiliz. Hemen eska daiteke aplikaziorako sarbidea: https://www.lanbide.euskadi.eus/prestakuntza/-/informazioa/erakundeen-erregistroa/.

  • Proiektuaren izena
  • Proiektua koordinatuko duten pertsonak eta horien harremanetarako datuak
  • Artatu behar diren partaideen kopurua eta laneratzeari lotutako helburuak
  • Jarduteko xede den 5.000 biztanletik beherako udalerria edo jarduteko xede diren udalerriak. Azken aukera horretan, udalerrien gutxienez % 35ek 5.000 biztanle baino gutxiago izan behar dituzte.
  • Kostua guztira; ondo bereizita zenbat den gaitasun eta enplegu berdeetarako eta zenbat gaitasun eta enplegu digitaletarako
  • Eskatzen diren ekintzak (prestakuntzari, orientazio eta aholkularitzari, zeharkako gaitasunak eskuratzeko eta ahalduntzeko tailerrei, eta laguntzeari lotutako ekintzak)
  • Helburu operatiboak eta emaitzakoak. Adierazleak.

* Gehiago jakin nahi izanez gero, irakurri deialdiaren 6.3 artikulua eta sartu esteka honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/mru/web01-tramite/eu/

Erakunde bakoitzak eskabide bakarra aurkez dezake, eta bertan jaso behar ditu deialdi honen helburuei erantzuteko egin nahi diren jarduera guztiak. Proiektuaren xede diren emakumeen gutxieneko kopurua 8 da.

Lanbidek hori gertatu dela jakinaraziko luke, eta hamar egun balioduneko epea emango lioke erakundeari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hutsunea edo akatsa konpondu dezan edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkez ditzan.

Dirulaguntzak emateko prozedura lehiarik gabekoa izango da, helburua delako beste proposamen batzuekin alderatzeko baloraziorik behar ez duten jarduera zehatzak finantzatzea. Eskabideak aurkezteko hurrenkeran emango dira onarpen-ebazpenak.

Lanbideren Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak.

Onuradunak izan daitezke:

  • Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa.
  • EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako entitateak.
  • Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko prestakuntza-entitateak.
  • Irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoak, EAEn diruz lagundutako jarduera burutzeko baliabide egokiak dituztenak eta langabetuei beren enplegagarritasun-profilaren araberako laguntza emateko ekintzetan –besteren edo norberaren konturako laneratze prozesuetan– esperientzia dutela egiaztatzen dutenak.
  • Proiektuak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo dirulaguntza esleitu ondoren baliabide horiek erabiltzeko konpromisoa hartzea.
  • Instalazioak eta baliabideak norberarenak edo besteren titulartasunekoak izan daitezke, baina Euskal Autonomia Erkidegoan eskuragarri egon beharko dute.
  • Jardueren gauzatzea ezin da azpikontratatu. Prestakuntza-ekintzetan, dena den, irakasleak (pertsonak) kontratatzea ez da azpikontrataziotzat hartuko.

Eskabidea egin baino lehen, entitateek egiaztatuta eta/edo inskribatuta egon beharko dute eman nahi dituzten prestakuntza-espezialitateetan.

 

  • Orientazio-ekintzak egiteko, erakundeek Lanbideren sistema informatikoarekin konektatuta egon beharko dute, eta, beraz, Interneteko sarbidea, tableta grafikoko periferikoa (WACOM gailua) eta kokapen bakoitzeko harremanetarako telefono-linea finkoa izan beharko dituzte.
  • Orientazioko ekintzen arduradunak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa 1.715 eurokoa izango da ibilbide pertsonalizatuetan, «arreta» jaso duen partaide bakoitzeko.
  • Lehenbizi «arreta» jaso behar izan duen eta gero «laneratu» den partaide bakoitzeko beste 2.500 euro jaso ahal izango dira, edo 6.000 euroraino, norberaren konturako ekintzailetza-jarduera bat hasten bada.
  • Ibilbideak gauzatzearen ondorioz, partaideen % 20k gutxienez laneratzeko ezarritako helburua gaindituko balute ere, dirulaguntzaren zenbatekoari ez dio eragingo gainditze horrek.

Entitate bakoitzak eskatzen duen zenbatekoa ezingo da deialdiko zuzkidura osoaren % 20 baino handiagoa izan.

Erakunde bakoitzak proiektu bakarrerako eskabidea aurkez dezake, eta bertan jaso behar ditu deialdi honen helburuei erantzuteko egin nahi diren jarduera guztiak.

  • Udalerri bakar batean egiten diren proiektuetan, biztanleen kopurua ezin izango da 5.000 baino handiagoa izan.
  • Udalerri bat baino gehiagotan egiten diren proiektuetan, lurralde-eremuan, udalerrien % 35, gutxienez, 5.000 biztanletik beherakoa izango dira.
  • Nolanahi ere, proiektu bakoitzeko partaideen % 35 gutxienez emakume langabetuak izan behar dira, Lanbiden inskribatuta daudenak eta 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnak.

Eskabideetan, gutxienez 8 emakume langabetu agertuko dira partaide moduan.

Partaide bakoitzarentzat proiektu zehatz bat prestatzea da. Hots, proiektu pertsonala eta integratua da bakoitza, parte hartzen duten emakumeei orientazioa, aholkuak eta beren profilera egokitutako prestakuntza-ekintzak eskaintzeko prestatzen dena.

Gutxienez hiru hauek: enplegagarritasunaren diagnostikoa eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatua; kualifikazio eta birkualifikazio profesionaleko prestakuntza-ekintzak; eta enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzen hasteko laguntza-ekintzak.

Lan-orientazioko ekintzak; laneratzera eta gizarteratzera bideratutako zeharkako gaitasunak eskuratzeko eta ahalduntzeko tailerrak; eta programa garatzen den lurraldeko lan-merkatuaren prospekzioa.

Gehienez 6 hilabete iraun beharko dute.

  • Partaideen % 35ek banakako ibilbidea jarraituko dute, gaitasun eta enplegu berdeak lortzea helburu.
  • Partaideen % 35ek banakako ibilbidea jarraituko dute, gaitasun eta enplegu digitalak lortzea helburu.
  • Deialdi honen 3.7 artikuluan zehazten dira ibilbideen beste eremu batzuk, hala nola iraupen luzeko zainketak, ekintzailetza eta gizarte-ekonomia edo tokiko landa-garapena eta garapen jasangarria helburu dutena.

Proiektuko partaideen gutxienez % 20k laneratzea lortu behar dute, beren kontura edo besteren kontura. Deialdi honen ondorioetarako, laneratzea lortzen dutenak «laneratu diren partaideak» izango dira.

 

  • Banakako ibilbidearen arabera lortzen duen lan-jarduerako kotizazio-aldia. Gutxienez 90 egun kotizatu behar izan dira. Egun horiek segidakoak ez badira, kontratazioaren lehen aldia edo norberaren konturako alta hasten den egunetik 5 hilabeteko epearen barruan zenbatuko dira.
  • Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, gutxienez lanaldi erdikoa izan beharko da; eta lanaldi bakoitza lanaldi osoan kotizatu den egunaren % 75 zenbatuko da.

 

Partaide guztiek egin beharko dute oinarrizko gaitasun digitalei lotuta dauden hiru espezialitate hauetakoren bat: FCOI08-Ekintzailetzarako oinarrizko gaitasun digitalak - Hastapenak, FCOI06-Oinarrizko gaitasun digitalak - Hastapenak eta FCOI07-Enplegurako oinarrizko gaitasun digitalak.

Proiektu bakoitzeko partaideen % 35 gutxienez emakume langabetuak izan behar dira, baldintza hauek betetzen dituztenak: Lanbiden inskribatuta egotea, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizitzea eta lanbide-prestakuntza eskuratu edo eguneratu beharra izatea.

Deialdi honen ondorioetarako, lanbide-prestakuntza eskuratu behar dela ulertuko da, partaideak ez badu lan-sektore konkretu batean lanbide batean jardutea ahalbidetzen dion profesionaltasun-ziurtagiririk, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulurik, erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketako titulurik edo unibertsitateko titulaziorik.

Deialdi honen ondorioetarako, lanbide-prestakuntza eguneratu behar dela ulertuko da, profesionaltasun-ziurtagiri bat, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulu bat, erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketako titulu bat edo unibertsitateko titulazio bat izan arren, titulu horiek 5 urte lehenago lortu badira, eta partaidearen lan-bizitzaren agirian ez badago ikasketa horiei zuzenean lotuta dagoen kontraturik, aurreko urtean.

 

Erakunde onuradunak, aurrez izena eman duten hautagaien artean.

  • 2022 eta 2023. urteetan.

Bere enplegagarritasuna eta enplegua lortzeko aukerak hobetzeko ibilbide pertsonalizatua amaitzen duen emakumea hartuko da arreta jaso duen partaide moduan. Ibilbide hori aldez aurreko diagnostiko baten bidez zehaztuko da, eta, gutxienez, honako hauek izango ditu: lanbide-prestakuntza eskuratzeko eta eguneratzeko prestakuntza-ekintzak, eta laguntzeko jarduerak, deialdi honen 3.5 artikuluan zehazten denaren arabera. Partaideak egiten duen prestakuntza-ekintzetako bat nahitaez izan behar da oinarrizko gaitasun digitalen prestakuntza-espezialitateei lotutakoa.

 

Arreta jaso ostean lan-merkatuan sartzea lortu duen emakumea hartuko da laneratzen den partaide moduan, enplegagarritasun-diagnostikoa eta enplegua lortzeko ibilbidea dituen egunetik aurrera.

  • Banakako ibilbidearen arabera lortzen duen lan-jarduerako kotizazio-aldia. Gutxienez 90 egun kotizatu behar izan dira. Egun horiek segidakoak ez badira, kontratazioaren lehen aldia edo norberaren konturako alta hasten den egunetik 5 hilabeteko epearen barruan zenbatuko dira.
  • Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, gutxienez lanaldi erdikoa izan beharko da; eta lanaldi bakoitza lanaldi osoan kotizatu den egunaren % 75 zenbatuko da. Hau da, kotizazio-aldi osoa edo kotizazio-aldi guztiak lanaldi partzialekoak badira, kotizatutako gutxieneko egunak 120 izango dira.

 

  • Hori funtsezkoa delako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko eta deialdiaren zenbatekoa zehazteko. Proiektu bakoitzean partaideen % 20 gutxienez laneratu diren partaideak izan behar dira.
  • Partaidearen laneratze-mailaren arabera, dirulaguntzaren zenbatekoa aldatu ahal izango da, baina zenbatekoa laneratu den partaidearen arabera zehazterakoan, soilik hartuko da kontuan emakume partaide guztien % 20.

Dirulaguntzak emateko prozedura lehiarik gabekoa izango da. Dirulaguntzak onartzeko ebazpenak eskabideak aurkezteko hurrenkeran emango dira, harik eta esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu arte.

Bi hilabete, eskabidea Lanbideren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta erakunde interesdunari berariazko ebazpenik jakinarazi ez bazaio, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi dela ulertuko da.

Ebazpenean, dirulaguntza emateko proiektua identifikatuko da, eta aurreikusitako helburuak (arreta eman eta laneratu behar diren partaideei dagokienez, eta gaitasun eta enplegu berde eta digitalei dagokienez), proiektuaren kokapen geografikoa eta dirulaguntzaren zenbateko zehatza jasoko dira.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Bai, Lanbideren web-orrian, zerbitzuen eskaintza eginez.

  • Bai, LanF aplikaziotik, jarduerak hasi baino lehen eta behar diren berme guztiekin.
  • Hautagaiek profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzetan edo espezialitate-katalogoko espezialitateei buruzko beste ekintza batzuetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten egiaztatu beharko da.

Jardueren hasiera, aldaketak eta amaiera jakinarazi beharko zaizkio, gertatzen diren momentuan bertan eta bertaratzea kontrolatzen denean.

Soilik ezinbesteko kasuetan. Izan ere, kasu horiek justifikatu beharko dira eta Lanbidek onartu beharko ditu

Baimenduta egon behar dute, eta prestatzaileen fitxategian sartuta.

Proiektuaren gauzatzea ezin da azpikontratatu. Erakunde onuradunek gauzatu beharko dute zuzenean. Prestakuntza-ekintzetan, dena den, irakasleak (pertsonak) kontratatzea ez da azpikontrataziotzat hartuko.

Baldintzak betetzen diren egiaztatzeaz eta emaitzak ebaluatzeaz gainera, Lanbidek jarraipena eta kontrola egingo ditu. Halaber, prestakuntza-ekintzetara bi bisita egiten saiatuko da: bata hasieran eta bestea amaieran.

  • Orientazio-ekintzetan, banakako ekintzetarako muga 1,5 ordukoa da pertsonako eta eguneko, eta taldekako ekintzetarako, 4 ordukoa eguneko. Nolanahi ere, pertsona bakoitzari (banaka eta taldeka) gehienez 20 orduko arreta eman ahal izango zaio guztira.
  • Prestakuntza-ekintzetan, 8 orduko muga ezarri da eguneko eta 40 ordukoa asteko. Prestakuntza praktikoari ere ezarri zaizkio gehieneko muga horiek.
  • Zeharkako gaitasunak eskuratzeko eta ahalduntzeko tailerretan eta laguntzeko ekintzetan, onartutako eskabidean aurreikusitako denbora izango da, betiere partaide bakoitzaren beharretara egokituta.

Ekintzaren egutegia eta programa, espezialitatearen edukiak jasoko dituen eskuliburua (editatua edo euskarri informatikoan), mahaigaineko beharrezko materiala, babes-elementuak (beharrezkoak direnean) eta ikasleen Eskubideen eta Betebeharren dokumentua. Azken hori sinatu egin beharko dute.

  • Erakunde onuradunak eguneroko bertaratze-partea egin beharko du, eta prestatzaileak eta partaideek sinatu beharko dute.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriari dagokionez, modulu bakoitzean egingo da eguneroko bertaratze-partea.

Kanpoan uzteko arrazoiak dira: justifikatu gabeko hiru hutsegitetik gora egitea hilean, prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25etik gorako hutsegiteak pilatzea (justifikatuta egon zein ez), eta prestakuntza ez aprobetxatzea edo behar ez bezalako portaera ez izatea.

  • Prestakuntza-zentroak Lanbideri jakinaraziko dio partaidea kanpoan uzteko arrazoietako bat gertatu dela. Horretarako, ezarrita dauden bideak eta ereduak erabiliko ditu (deialdiaren 11. artikulua).
  • Izan ere, partaidea prestakuntza-ekintzaren batetik kanporatzen bada edo ekintzan baja ematen bazaio, ibilbideko partaideen taldetik kanpo utziko da.

 

  • Bai, baina partaide berriek prestakuntza-mota horretarako ezarrita dauden baldintzak bete behar izango dituzte.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearekin lotutako prestakuntza-ekintzetan, ordezkapena lehenengo bost eskola-egunetan egin beharko da.
  • Gainerako prestakuntza-ekintzetan, ordezkapena egin ahal izateko prestakuntza-ekintzaren % 25 emanda egon behar izango da gehienez.
  • Izan ere, partaidea prestakuntza-ekintzaren batetik kanporatzen bada edo ekintzan baja ematen bazaio, ibilbideko partaideen taldetik kanpo utziko da.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta ez dauden prestakuntzak ezingo dira 200 ordutik gorakoak izan, eta prestakuntza-ekintza amaitu eta 2 hilabete igaro baino lehen hasi beharko dira.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta dauden prestakuntzetan, praktikaren iraupena eta edukiak bat etorriko dira dagokion prestakuntza-moduluan ezarritakoarekin. Akordio gehigarri baten bidez, praktika luzatu ahal izango da, baina bi praktikak gehituta ezin izango da inoiz gainditu 200 orduko muga.

Bertaratze-ziurtagiria edo diploma. Horretarako, alabaina, ezinbestekoa izango da partaideak prestakuntza gainditu izana, ebaluazio positiboarekin. Ziurtagirian, gutxienez, honako hauek adieraziko dira: ekintzaren izena, edukiak, irakasteko modalitatea, datak eta jasotako ordu guztiak.

Lanbidek prestakuntza-ekintza guztien kalitatea ebaluatuko du, sistema mistoari jarraituz: batetik, ikasleek telematikoki betetako galde-sortatik lortutako emaitzak (erakundeak galde-sortak bete daitezen bultzatuko du); eta, bestetik, Lanbideko teknikariak emandako puntuazioa. (Deialdiaren 12. artikulua).

 

Aldez aurretik eskatzen bada, bi zatitan ordainduko da. Lehen ordainketa (proiektuari dagokion dirulaguntza osoaren % 60), lehen jarduera hasi dela jakinarazi ostean. Bigarren ordainketa (dirulaguntzaren gainerako zatia), diruz lagundutako jarduera guztiak amaitu eta justifikatu ostean. Erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan agertu behar du.

Erakunde onuradunak bi hilabeteko epea du, jarduerak amaitu direnetik zenbatzen hasita, jardueren amaiera eta egindako gastuak justifikatzeko. Horretarako, jarduketa-memoria bat eta memoria ekonomiko bat aurkeztuko ditu, deialdiaren 14. artikuluan ezarritakoa betez.

Erakundeek finantzaketa horren jatorria aipatuko dute, eta ikusgarritasuna emango diote; izan ere, honako hauek jasoko dituzte: Lanbideren irudi grafikoa; Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren logotipoa; Europar Batasunaren ikurra; eta finantzaketaren gaineko adierazpen egokia, «Finantzatzailea: Europar Batasuna – NextGeneration EU» jarrita (hemen eskura daiteke:https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual). Ikusgarritasun hori, bereziki, lokaletan, material didaktikoetan edo jardueren eta ekintzen sustapenean egingo da.

Bai. Programaren erakunde onuradunek enpresei jakinaraziko diete programaren ondorioz egindako kontratuen jakinarazpenean, Contrat@ aplikazioaren bidez egindakoan, «Landa- eta hiri-inguruneetako emakumeen enplegu programa. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa» jarri behar dutela, horretarako sortu den eredua erabiliz.

Emakume langabeentzat, baina lehentasuna izango dute 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnak. Proiektu bakoitzean partaideen % 35 izango dira gutxienez.

 

  • Partaideek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzetan edo espezialitate-katalogoko espezialitateei buruzko beste ekintza batzuetan parte hartzeko baldintza zehatzak bete beharko dituzte.

 

Interesdunek, interesik badute, ibilbideetan izena eman ahal izango dute, bestela, Lanbideren aholkularitza- edo orientazio-zerbitzuek proposatu ahal izango dituzte. Baina partaideen azken hautaketa erakunde onuradunak egingo du.

Ibilbideak, eta horien barruko ekintzak, doakoak dira partaideentzat.

Partaideek Eusko Jaurlaritzak sinatutako istripu- eta erantzukizun zibileko poliza bidez dituzte estalita prestakuntza-ekintza batean parte hartzeak eta ekintza horietarako joan-etorriak ekarri ditzaketen arriskuak.

Ikastaroaren egutegia eta programa, espezialitatearen edukiak jasoko dituen eskuliburua (editatua edo euskarri informatikoan), mahaigaineko beharrezko materiala, babes-elementuak (beharrezkoak direnean) eta ikasleen Eskubideen eta Betebeharren dokumentua. Azken hori sinatu egin beharko dute.

Partaideek prestakuntza-ekintzetara joan beharko dute, eta haiei etekina atera beharko diete. Izan ere, eguneroko bertaratze-partea sinatu beharko dute.

Ez, honako kasu hauetan izan ezik: prestakuntza-ekintzaren ordutegiarekin bateraezina den enplegua aurkitzen bada, edo behar bezala justifikatutako familia-egoera larria gertatzen bada.

Kanpoan uzteko arrazoiak dira: justifikatu gabeko hiru hutsegitetik gora egitea hilean, prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25etik gorako hutsegiteak pilatzea (justifikatuta egon zein ez), eta prestakuntza ez aprobetxatzea edo behar ez bezalako portaera ez izatea.

 

Kasu bakoitzean ezarritakoaren arabera. Gainera, partaideek prestakuntza-ekintzaren kalitatea ebaluatzeko galde-sorta telematikoa bete beharko dute.

Bertaratze-ziurtagiria edo diploma. Horretarako, alabaina, ezinbestekoa izango da partaideak prestakuntza gainditu izana, ebaluazio positiboarekin. Ziurtagirian honako hauek adieraziko dira: ekintzaren izena, edukiak, irakasteko modalitatea, datak eta jasotako ordu guztiak.

  • 1. lerroan, dirulaguntzak emateko prozedura lehiarik gabekoa izango da, helburua beste proposamen batzuekin alderatzeko baloraziorik behar ez duten jarduera zehatzak finantzatzea baita. Eskabideak aurkezteko hurrenkeran emango dira onarpen-ebazpenak. Kontuan hartuko da, beti, aurrekontu-kredituaren % 50 konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko dela.
  • 2, B eta C lerroetan, prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitzari banakako balorazioa egingo zaio, eta hortik, gainditzen duten eskabideen lehentasun-hurrenkera bat aterako da. Ez dira finantzatuko balorazioan 15 puntu baino gutxiago lortzen dituzten prestakuntza-ekintzak. Hala ere, A.2. eta C lerroetan, aurrekontu-kredituaren % 50 konpetentzia eta enplegu berdeetara bideratutako ekintzetarako soilik gordeko da.

 

2., B eta C jarduera-lerroetan, bi irizpide-multzo handitan biltzen dira: prestakuntzaren kalitatearen eta inpaktuaren adierazleak (gehienez 46 puntu) eta prestakuntza-jardueren ondoriozko kudeaketa-emaitzen adierazleak (gehienez 25 puntu). Deialdiaren 14. artikuluak eta I. eta II. eranskinak adierazle horien kapituluak zehazten dituzte, baita horietako bakoitzari emandako balioa ere.

  • Pertsona landun eta/edo langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdian emandako prestakuntza-ekintzak (irizpide bakoitzak zehazten duenaren arabera).
  • Bi irizpide horietan ez dira kontuan hartuko honako hauen emaitzak: kontratatzeko konpromisoa duten eta diruz lagundu daitezkeen lerroak, proiektu bereziak edo beste deialdi batzuk.

2., B eta C lerroetan, behin-behineko lehen ebazpen bat Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da. Erakunde interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko edo eskaeran atzera egiteko.

2., B eta C jarduera-lerroetan, behin betiko ebazpenak diru-laguntza emateko prestakuntza-ekintzak eta horien zenbatekoa jasoko ditu, baita ukatzen direnak eta ukatzeko arrazoiak ere. Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da.

  • 2., B eta C jarduera-lerroetan, erakunde onuradunek 5 egun balioduneko epea izango dute prestakuntza-plan osoaren balioa duen dirulaguntza onartzeko, modu telematikoan, LanF aplikazioan.
  • Epe hori igaro eta dirulaguntza onartzen ez badute, dirulaguntzari uko egiten diotela ulertuko da.
  • 1. jarduera-lerroari dagokionez (enpresak, enpresa-elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak), epea hiru hilabetekoa da, eskaera Lanbideko erregistroan sartzen den egunetik aurrera; epe hori igarotakoan erakunde interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, dirulaguntzaren eskaera ezetsi dela ulertuko da.
  • 2., B eta C jarduera-lerroei dagokienez (prestakuntza-erakundeak), epea hiru hilabetekoa da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsitzat jo ahal izango da.
  • 1 jarduera-lerroari dagokionez, ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
  • 2., B eta C jarduera-lerroei dagokienez, behin betiko ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Prestakuntza-erakunde onuradunek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek Lanbideren web-orriaren bidez zabalduko dituzte beren planak, dagokion zerbitzu-eskaintzaren bidez.
  • Enpresen eta enpresa-elkarteen prestakuntza-planak enpresa eskatzaileetako langileei zuzenduko zaizkie.
  • Enpresek edo enpresak ordezkatzen edo biltzen dituzten elkarteek sustatutako jardueretan, proiektu horietan enpresa horien langileek parte hartuko dute.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta prestakuntza-erakundeek, beren jardun-lerroen barruan, prestakuntza-ekintzak hasi baino behar beste denbora lehenago egingo dute hautaketa-prozesua LanF aplikazioan, betiere deialdi honen 20.5 artikuluan adierazitako lehentasunen arabera.
  • Hautagaiek prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten egiaztatu beharko da.
  • Aipatutako konpetentzia-unitatea eman beharreko prestakuntza-espezialitatearekin egiaztatuta ez duten pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzaile bakoitzak baldintza horri buruzko erantzukizunpeko adierazpena sinatuko du.

Jardueren hasiera, edozein aldaketa eta amaiera gertatzen diren unean jakinarazi behar dira, baita asistentzia-kontroletan ere.

 

Ezinbesteko kasuetan bakarrik, Lanbidek justifikatuta eta onartuta.

Bai, prestatzaileen fitxategian sartu eta baimendu beharko dira.

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza ematen duen enpresarekin edo zentroarekin lankidetzan, prestakuntza-ekintzen jarraipena eta kontrola egingo du, betekizunak eta formalitateak egiaztatzeaz gain, prestakuntzaren emaitzak ebaluatuko ditu, eta kalitatea bermatzen lagunduko du.
  • Bisitak egingo zaizkio prestakuntza-erakunde edo -enpresa bakoitzari, onetsitako prestakuntza-ekintzen % 30eko laginketa eginez. Gehienez ere bost ekintza bisitatuko dira erakunde bakoitzean, kopuru horrek % 30 gainditzen badu.

Ekintzaren egutegia eta programa, espezialitatearen edukiak jasoko dituen eskuliburua (editatua edo euskarri informatikoan), mahaigaineko beharrezko materiala, babes-elementuak (beharrezkoak direnean) eta ikasleen Eskubideen eta Betebeharren dokumentua. Azken hori sinatu egin beharko dute.

Erakunde onuradunak eguneroko bertaratze-partea egin beharko du, eta prestatzaileak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute.

Kanpoan uzteko arrazoiak dira: justifikatu gabeko hiru hutsegitetik gora egitea hilean, prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25etik gorako hutsegiteak pilatzea (justifikatuta egon zein ez), eta prestakuntza ez aprobetxatzea edo behar ez bezalako portaera ez izatea.

  • Prestakuntza-zentroak Lanbideri jakinaraziko dio parte-hartzailea kanpoan uzteko arrazoietako bat gertatu dela. Horretarako, ezarrita dauden bideak eta ereduak erabiliko ditu (deialdiaren 22. artikulua).
  • Izan ere, parte-hartzeila prestakuntza-ekintzaren batetik kanporatzen bada edo ekintzan baja ematen bazaio, parte-hartzaileen taldetik kanpo utziko da.

Bai, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25era iritsi ez bada eta ikasle berriek baldintzak betetzen badituzte.

  • Prestakuntza-ekintza bakoitzean ezartzen direnak. Gainera, parte-hartzaileek prestakuntza-ekintzaren kalitatea ebaluatzeko galdetegi telematikoa bete beharko dute.
  • Bestalde, Lanbidek prestakuntza-ekintza guztien kalitatea ebaluatuko du, sistema misto bati jarraituz: batetik, ikasleek telematikoki betetako galdetegietatik lortutako emaitzak (erakundeak hori betetzen lagunduko du); eta, bestetik, Lanbideko teknikariak emandako puntuazioa. (Deialdiaren 25. artikulua).
  • Asistentzia-ziurtagiria edo diploma, prestakuntza gainditu bada eta ebaluazioa positiboa izan bada, zeinean datu hauek adieraziko baitira gutxienez: prestakuntza-ekintzaren izena, dagokion konpetentzia-unitatearen gaineko erreferentzia, prestakuntza-edukiak, zer modalitatetan eman den, zer egunetan hasi eta amaitu den, eta ikasleak guztira jaso dituen prestakuntza-orduak.
  • Prestakuntza-ekintza ematen duen erakundeak edo enpresak lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak egiaztatzeko prozedurarekin lotutako informazioa emango die parte-hartzaileei, prestakuntza gainditu duten pertsonek prestakuntza-ekintzari dagokion konpetentzia-unitatea egiaztatzeko eskaera aurkeztu ahal izan dezaten.
  • Aldez aurretik eskatzen bada, bi zatitan ordainduko da.
  • Lehen ordainketa (proiektuari dagokion dirulaguntza osoaren % 60), lehen jarduera hasi dela jakinarazi ostean.
  • Bigarren ordainketa (dirulaguntzaren gainerako zatia), diruz lagundutako jarduera guztiak amaitu eta justifikatu ostean. Erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan agertu behar du.

Dirulaguntza jasotzen duen erakundeak prestakuntza-ekintza bakoitza justifikatzeko memoria ekonomikoa aurkeztu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, LanF aplikazio telematikoaren bitartez, prestakuntza-ekintza amaitzean prestakuntza-erakundeak ikasleei buruz egingo duen azken ebaluazioa Lanbidek baliozkotu eta 10 eguneko epean, gehienez ere. Memoria horretan deialdi honen 27.3 artikuluan adierazitakoa erantsiko da.

  • Bai: dirulaguntza hauek jasotzen dituzten erakundeek finantzaketa horren jatorriaren berri eman beharko dute jarduketen publizitatean, eta ikusteko moduan egiten dela bermatu beharko dute. Hala dagokionean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logoaren identifikazio grafikoaz gainera, Europar Batasunaren ikurra eta finantzaketa-adierazpen egoki bat txertatuko dute, non hau adierazi behar baita: «Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatuta». Helbide honetan eskuratu ahal dira elementu horiek: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual
  • Era berean, diruz lagundutako jarduketari buruzko edozein hedabidetan egin beharreko erreferentzia guztietan adierazi beharko da Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak finantzatu duela.
  • Ikusgarri egite hori, bereziki, prestakuntza gauzatzen den lokaletan, sortutako material didaktiko guztietan eta bestelako materialetan, eta prestakuntza-ekintzak eta horien emaitzak sustatzen direnean egingo da; hartara, informazio koherente, eraginkor eta proportzionatua emango zaie hartzaile askori, komunikabideak eta publikoa barne.
  • Enpresen eta enpresa-elkarteen proiektuetako ekintzetan enpresa edo elkarte horiek ordezkatzen dituzten enpresen langileek parte hartu ahal izango dute.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeen proiektuetako ekintzetan eta prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoen planetan parte hartu ahal izango dute enplegu-eskatzaile gisa izena emandako langabeek eta, lehentasunik gabe, lanean ari diren langileek; nolanahi ere, azken horiek ezin izango dute gainditu ekintza bakoitzeko parte-hartzaile guztien % 30.
  • Langabea izatea prestakuntzaren hasierako lan-egoeraren araberakoa izango da.
  • Langabetzat hartzen dira kontratu partzialarekin lan egiten duten langileen lanaldia lanaldi osoaren herena baino txikiagoa dutenak.
  • C jarduera-lerroan, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
  • Eman beharreko jarduera eta ekintzei dagokien konpetentzia-unitatea egiaztatuta ez duten pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute, eta, horregatik, parte-hartzaile bakoitzak erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko du.
  • C jarduera-lerroan, 5.000 biztanletik beherako udalerriko egoiliarra izatea.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta prestakuntza-erakundeek sustatutako prestakuntza-ekintzetan, beren interesagatik edo Lanbideren aholkularitza- edo orientazio-zerbitzuek aginduta, interesdunek ekintzetan aurrez izena eman ahal izango dute. Parte-hartzaileen azken hautaketa hori gauzatzeko ardura duen erakundeak egingo du, deialdi honetako 20. artikuluko 5. paragrafoan adierazitako lehentasunei jarraituz.

Prestakuntza-ekintzak doakoak dira ikasleentzat.

Parte-hartzaileek estalita dute ikastaroetara joateak eta ikastaroetara joateak eragindako arriskua, istripu- eta erantzukizun zibileko poliza bidez.

Ikastaroaren egutegia eta programa, espezialitatearen edukiak (editatua edo euskarri informatikoan), mahaigaineko beharrezko materiala, babes-elementuak (beharrezkoa denean) eta ikasleen Eskubideen eta Betebeharren dokumentua (sinatu egin beharko dute) jasotzen dituen eskuliburua.

Parte-hartzaileek prestakuntza-ekintzetara joan beharko dute, eta haiei etekina atera beharko diete. Izan ere, eguneroko bertaratze-partea sinatu beharko dute.

Ez, honako kasu hauetan izan ezik: prestakuntza-ekintzaren ordutegiarekin bateraezina den enplegua aurkitzen bada, edo behar bezala justifikatutako familia-egoera larria gertatzen bada.

Kanpoan uzteko arrazoiak dira: justifikatu gabeko hiru hutsegitetik gora egitea hilean, prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25etik gorako hutsegiteak pilatzea (justifikatuta egon zein ez), eta prestakuntza ez aprobetxatzea edo behar ez bezalako portaera ez izatea.

Kasu bakoitzean ezartzen direnak. Horrez gain, parte-hartzaileek prestakuntza-ekintzaren kalitatea ebaluatzeko galdetegi telematikoa bete beharko dute.

  • Asistentzia-ziurtagiria edo diploma, prestakuntza gainditu bada eta ebaluazioa positiboa izan bada, zeinean datu hauek adieraziko baitira gutxienez: prestakuntza-ekintzaren izena, dagokion konpetentzia-unitatearen gaineko erreferentzia, prestakuntza-edukiak, zer modalitatetan eman den, zer egunetan hasi eta amaitu den, eta ikasleak guztira jaso dituen prestakuntza-orduak.
  • Prestakuntza-ekintza ematen duen erakundeak edo enpresak lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak egiaztatzeko prozedurarekin lotutako informazioa emango die parte-hartzaileei, prestakuntza gainditu duten pertsonek prestakuntza-ekintzari dagokion konpetentzia-unitatea egiaztatzeko eskaera aurkeztu ahal izan dezaten.