Kontratu-motei buruzko ohiko galderak
Ezinbestean Contrat@ aplikazioaren bidez "Lan-kontratazioaren Internet bidezko komunikazioa", eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko azaroaren 5eko Aginduaren –Euskal Autonomia Erkidegoan lan-kontratuen edukia eta haien oinarrizko kopiak bitarteko elektronikoen bidez helarazteko prozedura egokitzen duenaren– 2. artikuluari jarraiki.
Ez, Lanbidek ezin du lan-kontratu baten kopia bat eman. Izan ere, enpresek kontratuen jakinarazpenak egiten dituzte, eta jakinarazpen horietan, kontratuen datu nagusiak jasotzen dira, baina, berez, ez dira kontratuak izaten.
Lanbidek kontratuko datu horien kopia bat eman dezake, hori bai, informatikoki erregistratuta geratu baitira. Kopia hori lortzeko, hitzordua eskatu behar duzu zure posta-kodearen arabera dagokizun Lanbideren bulegoan.
Lanbiden izena eman izana egiaztatzeko, Lanbidek kontratatuko den pertsonari emandako izen-emate aldien ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Kontratatuko den pertsonak modu telematikoan eskura dezake ziurtagiri hori "NireLanbidenet" gunearen bidez, edo bere enplegu-bulegoan hitzorduarekin joanda.
Langabetua dela egiaztatzeko, langabeak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian lan-bizitzaren agiria eskuratu beharko du.
Atzerritar horrek dagokion probintziako Gobernuaren Ordezkariordetzako Atzerritarren Bulegora joan beharko du, hori baita kudeaketa horretaz arduratzen den erakundea.
Ez, ordezkatzen den langilearen lanaldiaren ehuneko berarekin egin behar da bitarteko lan-kontratua.
Langabezian dagoen langile batekin, edo enpresaren batekin iraupen mugatuko lan-kontratua duen pertsona batekin.
Iraupena mugagabea izango da, edo, gutxienez, ordeztutako langileari kasu bakoitzean aplikatzekoa den erretiroko ohiko adinera iristeko falta zaion denborari dagokiona.
Erretiroa hartzeko adina betetzean, erretiro partziala hartu duen langileak enpresan jarraitzen badu, iraupen mugaturako egindako txanda-kontratua luzatu egin ahal izango da, bi alderdiak ados jarrita, urtebeteko aldietan.
Kontratua, nolanahi ere, urtea betetzen den aldia amaitzean iraungiko da, ordezkatutako langileak erretiro osoa hartzen duen urtean.
Erretiro partziala hartu duen langilearen lanaldi-murrizketa % 50etik gorakoa bada, txanda-kontratua lanaldi osokoa eta mugagabea izan beharko da.
Txanda-kontratua lanaldi osorako edo lanaldi partzialerako egin ahal izango da. Nolanahi ere, lanaldiaren iraupena ordeztutako langileak adostutako lanaldi-murrizketaren berdina izango da, gutxienez.
Erretiro partziala hartu duen langilearen lanaldi-murrizketa % 50etik gorakoa bada, txanda-hartzaileari lanaldi osoko eta iraupen mugagabeko kontratua egin beharko zaio.
Bai, txanda-kontratu baten lanaldia ordeztutako langileak duenaren berdina izan behar da gutxienez, eta luzeagoa ere izan daiteke.
Txanda-hartzailearen lan-ordutegiak ordeztutako langilearena osatu ahal izango du, eta harekin batera ere egin ahal izango da.
Ordezkatutako langileak arauzko adina bete aurretik behin betiko erretiroa hartzea erabakitzen badu, lanpostua uzteak ez du txanda-kontratua etengo eta sinatu zenaren baldintza beretan jarraituko du, betiere kontratu hori mugagabea bada.
Txanda-kontratua aldi baterako hitzartu bada, kontratu hori amaitu eta lanaldi osoko aldi baterako beste kontratu bat hitzartu beharko da, urtebeteko iraupenarekin, erretiratuak 65 urte bete arte.
Pertsona baten egoera partikularraren gaineko informazioa jasotzeko, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalera (GSIN) jo beharko da.