Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
- Titularra: Jose Ignacio Bauelos Ibaez
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
5. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
Organikoki sailburuaren mende, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari honako hauek dagozkio, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain:
- Sailburuaren lan-programa planifikatzea eta haren segimendua egitea, eta sailaren arlo desberdinekin hura koordinatzea.
- Bere eskumeneko arloetan, bera izango da sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Bera izango da, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.
- Sailaren kanpo-jardueren eta ekitaldi publikoen protokoloa eta antolaketa koordinatzea, bai eta sailak sustatutako kongresu, mintegi, jardunaldi eta hitzaldiena ere.
- Solaskide izatea sailak Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta EAEko eta Estatuko gainerako organismo eta instituzioekin izaten dituen harremanetan, koordinaturik eta hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo eta sail batzuen eskumenak.
- Sailaren eskumeneko gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko. Horren haritik, saileko organoen eta Europar Batasuneko instituzioen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eskumeneko organoaren bitartez.
- Sailaren eta beste administrazio publiko batzuen arteko harremanak koordinatzea eta bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bidez.
- Sailaren komunikazio-politika koordinatzea eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, sailaren jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.
- Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea, eta sailaren jardun-arloen inguruko kexak eta iradokizunak jasotzea.
- Dokumentazio-zerbitzuak eta dokumentu-baseak kudeatzea, eta sailak egin beharreko argitalpenen gaineko jarraipena eta koordinazioa egitea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren gainean eskumena duen sailak dauzkan eskumenak.
- Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuragarri izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatu eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekiko koherentziaz.
KARGUAK
Jose Ignacio Bauelos Ibaez
(2024/06/27 - ) Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak