Prestakuntza

Enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea bultzatzeko ikastaroak, eta beste zenbait prestakuntza-ekintza. Prestakuntza jakin bat jasotzeko ekintzak (lanbide bat irakasten dute), zeharkakoak edo, bestela, oinarrizko gaitasun batzuk ematen dituztenak dira.

Prestakuntza-ekintza batzuk bereziki langabeei zuzenduta daude, eta beste batzuk, berriz, bereziki landunei.

Guztiak Lanbideren web orrian, http://www.lanbide.euskadi.eus, Prestakuntzaren atalean daude

Ez, borondatezkoa da.

Izan ezik:

  • Edozein prestazio edo laguntza jasotzen duten pertsonen kasuan; izan ere, kobratzen duten bitartean nahitaez Lanbiden altan egon behar dute, eta enplegurako prestasun osoa izan behar dute.
  • eta langabeak barne hartzen dituzten prestakuntza-ekintzetan aurrez izena eman nahi dutenentzat.

Bi egoera horietan, nahitaezkoa da Lanbiden izena emanda egotea ikastaroetan izena emateko.

Urte osoan zehar jakinarazten da ikastaroen programazioa. Informazio guztia Lanbideren web orrian, www.lanbide.euskadi.eus, Prestakuntzaren atalean jartzen da.

Ikastaroaren datuen orrialdean bertan izena aman ahal duzu, eskumako aldean "Aurreiskripzioa" botoiari sakatzen. Zure erreferentziazko Lanbideren enplegu bulegoan ere bai.

Ikastaroak ebaluazio positiboarekin amaitzean, Lanbiden ofizialki erregistratutako Diploma bat jasoko duzu.

Gero, Gaitasun Ziurtagiria duten ikastaroetan, Kualifikazioen gaitasun unitatea/k egiaztatzeko eskaera edo Profesionaltasun Ziurtagiriaren eskaera egin ahalko du Lanbideren weborrialdean agertzen diren ereduak erabiltzen.

Lanbideren prestakuntza-zentro laguntzaileetan eta hainbat zentro aitortutan (LHko institutuak, ikasketa-zentroak, akademiak, enpresa-erakundeak eta sindikatuak, eta abar).

Lanbidek ez du jasotzen bereak ez diren beste ikastaro batzuetarako eskaerarik, nahiz eta Lanbideren web orrian argitaratuta egon. Ikastaroa eskaintzen duen zentroarekin harremanetan jarri behar duzu.

Ez, nahiz eta zenbait ikastarok aldez aurretik izena emateko data espezifikoak dituzten.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar da. Gainera, ikastaro bakoitzak aldez aurretiko hainbat baldintza ditu, besteak beste prestakuntza, adina, langabezian egotea edo ez egotea, antzinatasuna langabetu gisa, eta abar.

Ez, dagokizun Lanbideren enplegu bulegoan edo Lanbideren web orrian egin behar duzu aurretiko izen-ematea.

Ikastaroak dohainik dira, baita ikastaroa garatzeko beharrezkoa den materiala ere.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eskatzaile gisa izena emanda egon behar da eta prestakuntza-ekintza bakoitzaren baldintzak bete behar dira. Gainditu egin beharko dira ikastaro bakoitzeko proba eta hautaketa-elkarrizketa ere. Profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko ikastaroen kasuan, profesionaltasun-ziurtagiria  ekintza horretan ematen diren prestakuntza-moduluekin osatzen duten pertsonek izango dute lehentasuna.

Langile landunei zuzendurikoetan parte har dezakezu. Langabetuei zuzendurikoetan parte har dezakezu ohiko lanaldiaren heren bat baino gutxiago lan egiten baduzu, eta berresten baduzu, erantzukizunpeko Adierazpen bidez.

Ikastaro bat egitean zure CVa Lanbideren enplegu bulegoetan eguneratzea komeni da. Horretarako, ikastaroa ebaluazio positiboarekin gainditu dela ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da.

  • Langabezian dauden langileei zuzendutako deialdietan: Bakarrik onartuko dira langile langabetuak edo heren bat baino gutxiagoko jardunaldi batekin lan egiten ari direnak
  • Lanean dauden langileei zuzendutako deialdietan: Gehienez ere Ikasleen %30 egongo dira langabezian

Ez dago inolako bekarik edo laguntzarik ikastaroetara joateko.

Prestakuntza Praktikoaren Modulua Enpresan derrigorrezkoa da Profesionaltasunaren Ziurtagiria ematen den ikastaro guztietan.

Modulu hori ezinbestekoa da Ziurtagiriaren egiaztapena lortzeko.

Profesionaltasunaren Ziurtagiria ematen ez den ikastaroetan, ikastaroari buruz webean argitaratutako informazioan zehaztuko da ondoren enpresetan praktikak egingo diren ala ez.