Nire Lanbideneten eskainiko zerbitzuak

Nire Lanbidenet gure webgunearen atal pribatua da. Bertan, informazio pertsonalizatua eskura dezakezu eta hainbat gestio egin dezakezu.


Nire eskaera / Berritzea. Kontsultatu zure eskaeraren datuak, aldatu zure egoera administratiboa eta berritu eskaera; zure profil profesionalaren publizitatea egiteko aukera ere eskaintzen dizugu; abisuak eta komunikazioak jasoko dituzu (Lanbideko zerbitzuek bidalitako mezu pertsonalizatuak); lan-eskaintzetarako, ikastaroetarako edo orientazio-tailerretarako prest zaudela erakutsi ahal izango duzu.

Nire datu pertsonalak. Zure datuak alda ditzakezu zure bulegora joan beharrik gabe.

Nire curriculuma. Eguneratuta eduki zure CVa, deskargatu eta argitaratu. Lana aurkitzeko aukera gehiago izango dituzu.

Nire lana. Kontsultatu zure eskaeran hautatutako lanbideekin lotutako enplegu-eskaintzak; kontsultatu zure hautagaitzen egoera (hautagaia zaren enplegu-eskaintzak); prestatu autoaurkezpen-testu bat, enpresei bidalitako CVari erantsiko zaiona; kudeatu lan-eskaintzak helbide elektronikoan jasotzeko sortutako alertak.

Nire prestakuntza. Lanbideren bidez egindako aurreinskripzioen eta ikastaroen zerrenda kontsultatu; erabili gure prestakuntza-aholkularitza zure helburu profesionalekin bat datorren prestakuntza ezagutzeko; kudeatu sortutako alertak, e-postan prestakuntza-eskaintzak jasotzeko.

Nire orientazioa. Kontsultatu Lanbidek emandako zerbitzuak (orientazioa, prestakuntza, etab.)

Nire DBE. DBE jasotzen duten pertsonek beren espedientea eta jasotako ordainketak kontsulta ditzakete, baita dokumentazioa igo ere.

Nire dokumentuak eta ziurtagiriak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin izan dituzun harremanetan sortu diren dokumentuak deskargatu: inskripzio-ziurtagiriak, DBEkoak, denbora luzeko langabetua izateko txostena, …

Hitzorduaren eskaera. Lanbideren bulegora joateko, hitzordua beharrezkoa da. Eskatu erraz Nire Lanbidenet-en.