Enpresak - Kontratuak
Ezinbestean Contrat@ "Lan-kontratazioaren Internet bidezko komunikazioa" aplikazioaren bidez, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko azaroaren 5eko Aginduaren –Euskal Autonomia Erkidegoan lan-kontratuen edukia eta haien oinarrizko kopiak bitarteko elektronikoen bidez helarazteko prozedura egokitzen duenaren– 2. artikuluari jarraiki.
Gure On-line Aholkularitza erabili dezakezu. Zerbitzu honetatik zure zalantzak argitzen ditugu eta Contrat@ aplikazioa, hobariak eta lan-kontratuei buruzko kontsultak erantzuten ditugu.
Inskripzioa Lanbidek kontratatu beharreko pertsonari emandako ziurtagiriaren bidez egiazta daiteke; hala ere, langabezi lan-egoera Gizarte Segurantzak egiaztatu behar du, lan-bizitzaren ziurtagiriaren bidez, non azaltzen den pertsona hori ez dagoela alta emanda kontratazioaren unean.
Bai, dagokion enplegu-bulegora hitzorduarekin joanda lor dezakezu informazio hori.