Enpresa kudeaketan berdintasuna txertatzea
Lanbideko Berdintasun Unitateak berdintasunaz, enpleguaz eta lanaz hitz egiterakoan kontuan hartu beharreko zenbait alderdi planteatu nahi ditu. Horregatik, enpresak generoaren ikuspuntutik berrantolatzea eta kudeatzea ahalbidetzeko tresna metodologikoak jarri ditugu enpresen eta bestelako erakundeen esku.
Zein da lana eta enpresen kudeaketa generoaren ikuspegitik aztertzeko abiapuntua? Badakigu enpresetako lanak eta zereginak balioztatzeko sistema, besteak beste, joera sexistek zehazten dutela. Horrenbestez, pertsona batek enpresa batean dituen aukerak mugatzen ditu. Gauzatzen duen jardueraren eta horren inpaktuaren arteko lotura birplanteatu beharko genuke, zenbait zereginen feminizazioa desagerraraziz. Enpresetan gauzatzen diren zereginei balio sozial eta ekonomiko bera eman behar zaie, multzoaren balioa handitzeko eta amaierako produktua enpresako kide guztientzat onuragarriagoa izateko.
Zergatik?
Legezko Obligazioa
Enpresa GUZTIEK, publiko naiz pribatu, txiki zein handi, beren jarduera edozein dela ere, Berdintasun arloan legezko obligazioak dituzte. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: 3, 40 eta 43 artikuluak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa : 3, 5, 45, 46, 47, 48 eta 49 artikuluak.
Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak lan-arloan
Finantza-erakundeen zuzendaritza-kontseiluetako postuen %20 eta kontseilu errektoreetako eta ekonomia sozialeko enpresen administrazioetako postuen %24,5 emakumezkoek okupatzen dute.
Hobetzeko estrategia
Pertsonen kudeaketa prozesuak, erakundearen kultura, denboraren antolaketa, ematen den zerbitzua eta diseinua genero-ikuspegitik birpentsatzea ETENGABEKO BERRIKUNTZA, KALITATEA ETA HOBEKUNTZA da.
Kontratazio publikorako jarrera hartzea
Berdintasun Klausulak kontratuaren objektuan, kaudimen teknikoan, esleipeneko irizpideetan eta betearazpen-baldintzetan txertatzen dituzten kontratu publikoak gero eta gehiago dira.