Galdera eta erantzun ohikoenak

  • Enplegurako garrantzia duen lan-jarduera bat garatzeko pertsona batek dituen gaitasun profesionalak ziurtatzen dituen agiri ofiziala. Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren kualifikazioei egiten die erreferentzia.
  • Lan Administrazioak ematen du
  • Lan-merkatuen lanbide baterako eskatzen den prestakuntza zehazten du.
  • Lana bilatzen duen pertsona gisa:
    • Nire lanbidean trebea naizela adierazten duen ziurtapen ofiziala
    • Nire gaikuntza handituko duen prestakuntza-ibilbide koherente bat ahalbidetzea.
    • Lanbide-sustapenerako aukera ahalbidetzen du, lan-mugikortasunerako aukera eta gizarte-errekonozimendua bultzatzen du.
  • Lehiakortasuna bilatzen duen enpresa gisa
    • Nire lehiakortasuna handitzen dut enplegatutako pertsonen eskumenak lan-merkatuaren eskakizun aldakorretara egokituta.
    • Langile fidagarrien hautaketa ziurtatzen dut, egiaztatutako gaitasun profesionaletan oinarrituta.
  • Kalitatea bilatzen duen prestakuntza-zentro gisa
    • Kalitatea bermatzen dut lan-merkatuen premietara egokitutako prestakuntza eskaintza koherente baten plangintzan eta kudeaketan
    • Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotako Lanbide Heziketako eskaintza ezberdinen artean integrazioa, transferentzia eta errekonozimendua ahalbidetzen dut
  • Profesionaltasun-ziurtagiria osatzen duten modulu guztiak ebaluazio positiboarekin gainditu dituzten pertsonak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edozein deialditan baimendu edo diruz lagundutako enplegurako lanbide-heziketako ikastaro bat egin ondoren
  • Konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduran parte hartzen duten pertsonak. Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako konpetentzia horiek ebaluatzeko eta aitortzeko jardueren multzoa da prozedura hori
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak osatzen dituzten modulu guztiak osatu ez dituztenek prestakuntza-prozesu baten bitartez gainditu dituzten gaitasun-unitateen ziurtapen partzial metagarria eskatu ahal izango dute.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan aldez aurretik eskatuta:

  • Informazioaren bitartez:
    • Profesionaltasun-ziurtagiria osatzen duten prestakuntza-modulu guztiak gainditu ostean baimendutako zentro batean emandako ikastaro baten bitartez.
    • Gaitasun-unitateen egiaztapen partzialak metatuz, modulu-katalogoari lotutako prestakuntza-moduluen bitartez, profesionaltasun-ziurtagiriaren prestakuntza osoa osatu arte.
  • Lan-esperientziaren eta/edo ikaskuntza-bide ez-formalen bitartez
    • Konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren bidez.

Dagokion eskaera-orria aurkeztu behar da, eskatutako dokumentazioarekin batera:

Denbora-muga Profesionaltasun Ziurtagiriaren indarraldiak zehazten du. Profesionaltasun Ziurtagiria indarrean dagoen denboran lor daiteke hori. Gauza bera gertatzen da Egiaztapen Partzial Metagarriarekin.

Indargabetutako profesionaltasun-ziurtagiri batekin lotutako prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditu duten pertsonek bost urteko epea izango dute ziurtagiria egitea eskatzeko, indargabetzen duen Errege Dekretua indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita, betiere prestakuntza hori ziurtagiria arautzen duen errege dekretuaren indarraldian egin bada.

  • 26 lanbide-familia zehaztu dira lanpostuen eta lanbideen gaitasun profesionalarekiko kidetasun-irizpideei jarraiki, eta bost kualifikazio-maila ezari dira, lan-jarduera bat egiteko behar den jakintza-, ekimen-, autonomia- eta erantzukizun-mailaren arabera.
  • Gaur egun 1., 2. eta 3. mailetarako profesionaltasun-ziurtagiriak zehaztu dira.

1. maila:: ez zaie baldintza akademiko nahiz profesionalik eskatuko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza-ekintzak egin nahi dituzten pertsonei.

2. eta 3. mailak:2. eta 3. mailetako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza eskuratzeko, ikasleek honako baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua edukitzea 2. mailari dagokionez, edo Batxilergoko titulua edukitzea 3. mailari dagokionez.
  • Egin nahi den prestakuntza-moduluaren edo moduluen eta/edo profesionaltasun-ziurtagiriaren maila bereko profesionaltasun-ziurtagiri bat izatea.
  • Familia eta lanbide-arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria edukitzea 2. mailari dagokionez, eta familia eta lanbide-arlo bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria edukitzea 3. mailari dagokionez.
  • Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko baldintza akademikoa betetzea 2. mailari dagokionez, edo goi-mailakoa 3. mailari dagokionez, edo hezkuntza-administrazioek araututako sarbide-probak gainditu izana.
  • 25 urtetik gorakoentzako eta/edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatean sartzeko proba gainditua izatea.
  • Prestakuntza aprobetxamenduarekin egiteko aukera ematen duten prestakuntza- edo lanbide-jakintza nahikoak izatea.

Informazioa

Profesionaltasun Ziurtagiria

  • Lan-administrazioak ematen duen dokumentua da, eta lan-eremuko kualifikazioa eta gaitasunak egiaztatzen ditu.
  • Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala hartzen du erreferentzia gisa, eta enplegurako garrantzia duen lan-jarduera bat garatzeko gaitzen duen prestakuntza- eta kalifikazio-maila ziurtatzen du.
  • Lanbide-kualifikazio batekin lotutako prestakuntza metatzen duen lanbide-profil bat da.
  • Prestakuntza- eta/edo praktika-ikastaro egiaztagarriak eta baliozkotu daitekeen esperientzia gainditu ondoren edo lan-esperientziaren bitartez edo ikaskuntza-bide ez-formalen bitartez lortutako gaitasunen errekonozimenduaren ondoren, gaitasun-unitateen egiaztapena eskatuta lortzen da.
  • Gaur egun, Lanbide Kualifikazioko 5 maila daude identifikatuak, baina une honetan soilik lehen 3entzako Profesionaltasun Ziurtagiriak garatzen dira; Lanbide Heziketa biltzen dutenak dira horiek

Lanbide Heziketa Titulua

  • Kualifikazioa eta gaitasunak egiaztatzeko hezkuntza-administrazioak ematen duen dokumentua da.
  • Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala hartzen du erreferentzia gisa, eta enplegurako garrantzia duen lan-jarduera bat garatzeko gaitzen duen prestakuntza- eta kalifikazio-maila ziurtatzen du
  • Lanbide-familia bateko hainbat lanbide-kualifikazioren prestakuntza biltzen duen ziklo bat da.
  • Dagokion mailako Lanbide Heziketako moduluen bitartez edo, zikloetan sartzeko baldintzak betetzen badira, egiaztatutako gaitasun-unitateak baliozkotuta eta dagokion prestakuntza osatuta lotzen dira.
  • Lanbide Heziketa Arautua Hasierako Lanbide Kualifikazio Programetan eta Erdi-mailako eta Goi-mailako Heziketa Zikloetan egituratzen da, lanbide-kualifikazioko mailaren arabera.
  • Prestakuntza-modulu osoak egiteko ez dago denbora-mugarik.
  • Prestakuntza-modulu bat osatzeko, prestakuntza-unitate independenteak egin behar badira, moduluak biltzen dituen unitateen kopuruak ezarriko du denbora-muga, araudian jasotzen diren baldintzen arabera egin beharko baitira. Adibidez, modulu bat hiru prestakuntza-unitatek osatzen badute, modulua osatzeko denbora-muga segidako hiru urtekoa izango da.
  • LOE Graduko Titulu batean sartu ahal izateko, ziurtatutako pertsonak bertan sartzeko irizpideak bete beharko ditu.
  • Horiek betetzen baditu, dagokion Hezkuntza Ordezkaritzan egiaztatuak dituen Gaitasun Unitateak baliozkotzea eska dezake.
  • HLOren graduko titulazioa eskuratzeko, eskumena daukan administrazioari eskatu beharko dio ikasleak. Tramitazioari buruzko jarraibideak emango zaizkio, eta azalduko zaio prestakuntza hasi eta bukatu egin behar dela, oraindik egiaztatzeko dauzkan konpetentzia-unitateak dituzten modulu profesionalak eginda.
  • LOE Lanbide Heziketako tituluen eta Profesionaltasun Ziurtagirien arteko baliokidetza Kualifikazioen Katalogo Nazionalak finkatzen du, eta Gaitasun Unitatea da baliokidetasun-unitatea.
  • Profesionaltasun Ziurtagiri bat lortzen duten pertsonek gaitasun-unitateetan antolatutako kualifikazio profesionala dute. Era berean, gerta daiteke gaitasun-unitateak egiaztatuak izatea Egiaztapen Partzialen bitartez..
  • Gaitasun-unitateekiko baliokidetasun horiek dira oinarria lan-eremuan edo hezkuntza-eremuan moduluen edo prestakuntza-unitateen baliozkotzeak edo salbuesteak eskatzeko.
  • Prestakuntza praktikoaren modulua ez egiteko salbuespena eskatzeko aukera daukate:
      • Enpleguarekin txandakatutako prestakuntza-programetako ikasleak (prestakuntza-kontratuak, esaterako), dagokien ziurtagiriaren arloan
      • Lan-esperientzia (gutxienez 3 hilekoa) egiaztatzen dutenek, baldin lan hori bat badator profesionaltasun-ziurtagiriaren modulu horietan lantzen diren gaitasunekin.
      • Beka (gutxienez 3 hilekoa) egiaztatzen dutenek, edo boluntario-lana (gutxienez, 3 hilekoa) egiaztatzen dutenek, baldin nola beka hala boluntario-lana bat badatoz profesionaltasun-ziurtagiriaren modulu horietan lantzen diren gaitasunekin.
    • Ez. Profesionaltasun Ziurtagiriek egiaztatzen dute langilea gai izango dela bere lanbidea betetzeko.
    • Nolanahi ere, lanbide-jardunaren erregulazioa aldatzen ari da, Europar Batasuneko Erregelamendu eta Zuzentarauetara egokitzeko, eta, beraz, Profesionaltasun Ziurtagiri batzuek iraganean txartelen bidez bakarrik sar zitekeen lanbide batzuetarako gaikuntza profesionalerako zuzeneko sarrera emango dute.
    • Lanbide-txartela aurreko araudiaren arabera lortu ez duten pertsonak txartel horiek lortu zituzten baldintza beretan daude gaituta, eta gainera, txartelen indarraldia mugagabea izango denez, ez dute txartelak berritu beharrik izango eta ez dute izapiderik egin behar izango.

    Lan-esperientziaren edo ikaskuntza ez-formalen bitartez gaitasun profesionalak lortu dituzten pertsonei gaitasun horiek ziurtatzeko aukera ahalbidetzen dien PROZEDURA BAT da.

    Epazpen honetan: EBAZPENA, 2021eko azaroaren 23koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura ireki eta iraunkorra ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan.

    Interesdunak ebazpenaren II. eranskinean adierazitako edozein zentro eta egoitzatan aurkeztu behar du izena emateko eskabidea, lanbide- eta prestakuntza-historiala erantsita.

    Onartua izan ondoren, 3 fasetan banatutako prozedura batean parte hartuko du:

      1. AHOLKULARITZA: Elkarrizketa profesional bat egingo zaio aholkulari bati, eta hark txosten bat egingo du. Txosten hori orientagarria izango da, eta konpetentzia-ataletan egiaztatzeko aukeren berri emango dio, eta, hala badagokio, ebaluaziorako inskripzioaren berri..
      2. EBALUAZIOA: baloratutako konpetentzia-ataletan egindako dosierren analisiaren eta balorazioaren emaitza da.
      3. GAITASUNA EGIAZTATZEA ETA ERREGISTRATZEA: Administrazioak ziurtapen bat ematen du egiaztatutako gaitasun-unitate bakoitzeko. Ziurtapen hori metagarria da profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskatzeko.
    • Lan-jarduera bat garatuta jakintza profesionalak lortu dituzten eta titulurik ez duten pertsonak.
    • Beren ikasketa akademikoak amaitu ez dituzten, lan-munduan sartu diren eta beren lanbidea lan eginez ikasi duten pertsonak...
    • Gaitasun profesionalak lan boluntarioen bitartez edo beken bitartez lortu dituzten pertsonak....
    • Ordaindu gabeko jardueren bitartez gaitasun profesionalak lortu dituzten pertsonak....
    1. EAEn bizitzea
    2. Espainiako nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela izatea, edo Espainian bizitzeko edo bizitzeko eta lan egiteko indarreko baimen baten titularra izatea, atzerritartasunari eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritakoaren arabera.
    3. Izena emateko eskabidea egiteko unean 18 urte beteta izatea, 1. mailako kualifikazioei dagozkien gaitasun-unitateak direnean, eta 20 urte 2. eta 3. mailako kualifikazioei dagokienez.
    4. Egiaztatu nahi diren konpetentzia profesionalekin lotutako lan-esperientzia eta/edo prestakuntza izatea:
      • Lan-esperientziaren kasuan. Eskaera aurkeztu aurreko azken 15 urteetan, gutxienez 3 urte justifikatzea, guztira lan egindako 2.000 ordurekin. I. mailako konpetentzia-ataletarako, 2 urteko lan-esperientzia eskatuko da, eta gutxienez 1.200 ordu lan eginda guztira.
      • Prestakuntzaren kasuan. Eskaera aurkeztu aurreko azken 10 urteetan, gutxienez 300 ordu justifikatzea. I. mailako konpetentzia-ataletarako, gutxienez 200 ordu eskatuko dira. Egiaztatu nahi den konpetentzia-atalari lotutako prestakuntza-moduluek iraupen laburragoa badute, modulu horietan ezarritako orduak egiaztatu beharko dira.
      • Baloratuko diren konpetentzia profesionaleko unitateek, beren izaeragatik, betekizun gehigarriak badituzte, baldintza horiek betetzen dituztela egiaztatzen duen agiria eduki beharko dute.
    1. Inskripzio-eskaera
    2. Nortasuna egiaztatzen duen agiria: NAN, pasaportea... (jatorrizkoa eta fotokopia)
    3. Errolda-ziurtagiria edo -txartela
    4. Lan-bizitza (jatorrizkoa eta fotokopia)
    5. Ziurtagiria (k) (jatorrizkoa eta fotokopia) a. Soldatapeko langileentzako enpresa-ziurtagiria. b. Norberaren konturako langileentzako zinpeko aitorpena. c. Langile boluntario edo bekadunentzako ziurtagiria. d. Gainerako kasuetarako zinpeko aitorpena (enpresa-ziurtagiririk eduki ezin duten pertsonak)
    6. Lanbide- eta prestakuntza-historia (jatorrizkoa)
    7. Prestakuntza ez-formala (jatorrizkoa eta fotokopia)

    Dokumentazioari eta prozedurari buruzko informazioa hemen kontsulta daiteke:

    https://ivac-eei.eus/es/declaracion de competencia / https://ivac-eei.eus/es/reconocimiento-competencias /