Heziketa-kontratuei buruzko ohiko galderak

2022-03-31 baino lehen, praktiketako kontratu bat egin daiteke unibertsitateko pertsonei, lanbide-heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikariei edo profesionaltasun-ziurtagiri bat eskuratu duten pertsonei zuzenduta.

2022-03-30aren ostean, heziketa-kontratu bat egin behar da praktika profesionala eskuratzeko. Izan ere, langileak lanbide-heziketaren sistemako ziurtagiri bat dauka.

2022-03-31tik indarrean dauden kontratu berrien kasuan, titulaziorik ez daukaten eta beren ikasketak lan ordainduarekin uztartu nahi dituzten pertsonentzako ikas-ekinezko heziketa-kontratuak gutxienez hiru hilabeteko eta gehienez bi urteko iraupena izango du; eta praktika profesionalak lortzeko heziketa-kontratuak sei hilabete eta urtebete arteko iraupena edukiko du.

Ez, 2022-03-31 baino lehen egindako heziketa- eta ikaskuntza-kontratuak eta praktiketako kontratuak beren gehieneko iraupenera arte luzatu ahal izango dira. Sei hilabeteko behin-behineko araubidea aplikatuko da soilik obra edo zerbitzu jakin batzuen kontratuetan edo merkatuaren inguruabarren, zereginak metatzearen edo gehiegizko eskariak egotearen ziozko aldi baterako kontratuetan, betiere 2021-12-31tik 2022-03-30era egin badira.

Bai, enpresak banakako prestakuntza-plana egingo du, lanbide-jardunaren edukia zehaztuta; horrez gain, tutore bat izendatuko du, planaren jarraipena egiteko eta kontratuaren xedea behar bezala betetzeko prestakuntza edo esperientzia egokia duena.

Estatu- edo erkidego-mailako eremu sektorialeko edo, halakorik ezean, lurralde-eremu txikiagorako hitzarmen kolektibo sektorialen bidez, heziketa-kontratuaren bidez bete ahalko diren lanpostu, jarduera, maila edo lanbide-taldeak zehaztu ahalko dira.

32/2021 ELDren bidez erreformatutako Langileen Estatutuaren 11.4.d) artikulu berriaren arabera, arauz ezarriko dira adinaren gaineko mugak, ikasketetara, heziketa-planera edo heziketa-programara nahiz pertsona horien desgaitasun-mailara eta ezaugarrietara egokitzeko. Ondorioz, ez da heziketa-kontratuetarako langileen adinaren gaineko gehikuntzarik zehazten. Araudiari itxaron beharko zaio, adinaren muga handitzen den ala ez jakiteko.

Baldin eta kontratua sinatzen bada 1. eta 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko, eta Enplegu Sistema Nazionaleko prestakuntza-espezialitateen katalogoan sartuta dauden enpleguko ikas-ekinezko prestakuntza-programa publiko edo pribatuak betetzeko, adin-muga 30 urtekoa izango da.

Ikertzaileentzako kontratuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 14/2011 Legean eta Ikertzaileen Estatutua onartzen duen 103/2019 Errege Dekretuan arautzen dira. Arau horiek ez dira aldatu 32/2021 ELDren bidez. Ondorioz, ikertzaileentzako kontratuek, printzipioz, ez dute lan-erreformaren eraginik izango. Hala ere, lan-erreformaren araudia garatu arte itxarotea komeni da, ikertzaileentzako kontratuen alderdiren bat aldatuko balitz ere.