Prestakuntza-Zentroak/ Erakundeak egiaztatzeko eta erregistro-datuak aldatzeko eskaera

Deskribapena


Euskal Erregistroan prestakuntza-erakundeak egiaztatzeko eskatzea eta datuak Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistrora eramatea.

Erregistratutako erakundeetan honako aldaketa hauek egiteko eskatzea:

  • Titulartasun juridikoa aldatzea  aldaketa
  • Bizilekuz aldatzea 
  • Inskribatutako eta/edo egiaztatutako espazio-kopurua handitzea
  • Ikasle-kopurua handitzea


Erakundeak egiaztatzea

EAEko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan izena emanda ez dauden eta EAEko lurraldean enplegurako prestakuntza emateko interesa duten Enplegurako Lanbide Heziketako erakundeek, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta daudenek, ziurtagiri horiek aipatutako erregistroan egiaztatzeko eskatu dute.

Eskaera Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzura iritsiko da, azter dezaten eta, ondoren, Lanbideren tokiko bulegoetako enplegu- eta prestakuntza-teknikariek ikuskapen-bisita egin dezaten.


Espezialitate egiaztagarriak (Profesionaltasun-ziurtagiriak) zabaltzeko eskabidea

EAEko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan egiaztatuta dauden eta EAEko lurralde-eremuan profesionaltasun-ziurtagiri berriak eskatu nahi dituzten Enplegurako Lanbide Heziketako erakundeek dagoeneko egiaztatuta dauden profesionaltasun-ziurtagiriak handitzeko eskatu dute.

Eskaera Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzura iritsiko da, azter dezaten eta, ondoren, Lanbideren tokiko bulegoetako enplegu- eta prestakuntza-teknikariek ikuskapen-bisita egin dezaten.


Baimendutako ikasle kopurua handitzeko eskabidea

Dagoeneko egiaztatuta dauden profesionaltasun-ziurtagirietako ikasleen gaitasuna aldatzeko eskatu nahi duten Enplegurako Lanbide Heziketako erakundeek baimendutako parte-hartzaileen kopurua handitzeko eskatu dute.

Eskaera Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzura iritsiko da, azter dezaten eta, ondoren, Lanbideren tokiko bulegoetako enplegu- eta prestakuntza-teknikariek ikuskapen-bisita egin dezaten.


Prestakuntza-zentroen/erakundeen titulartasuna aldatzeko eskabidea

Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan egiaztatuta dauden eta forma juridikoa aldatzen duten edo titulartasun juridikoa aldatzen duten Enplegurako Lanbide Heziketako erakundeek erregistroan aldatzeko eskatzen diote Lanbideri.

Eskaera Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzura iritsiko da, azter dezaten eta, ondoren, Lanbideren tokiko bulegoetako enplegu- eta prestakuntza-teknikariek ikuskapen-bisita egin dezaten.


Prestakuntza-zentro/-erakundeen instalazioen kokapena aldatzea / Egiaztatutako espezialitateetan prestakuntza-gune berriak baimentzea

Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan egiaztatuta dauden eta beren instalazioen kokapena aldatzen duten Enplegurako Lanbide Heziketako erakundeek erregistroan aldatzeko eskaera egin ahal dute III. Eranskina igotzen.

Egiaztatutako profesionaltasun-ziurtagiriak emateko baimendutako prestakuntza-gune gehiago nahi dituzten enplegurako lanbide-heziketako entitateek prestakuntza-gune berriak baimentzeko eskaera egin ahal dute II. Eranskina igotzen. Prestakuntza-gune horiek kasuan kasuko profesionaltasun-ziurtagiria arautzen duen errege dekretuan ezarritako instalazioak eta ekipamenduak eduki behar dituzte.

Eskaerak Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzura iritsiko dira, azter dezaten eta, ondoren, Lanbideren tokiko bulegoetako enplegu- eta prestakuntza-teknikariek ikuskapen-bisita egin dezaten.

Aplikatu beharreko araudia


Araudia Ley Orgánica 3/2022, de 31 de marzo, de ordenación e integración de la Formación Profesional Araudia Real Decreto 62/2022, de 25 de enero, de flexibilización de los requisitos exigibles para impartir ofertas de formación profesional conducentes a la obtención de certificados de profesionalidad, así como de la oferta de formación profesional en centros del sistema educativo y de formación profesional para el empleo Araudia Corrección de errores de la Orden TMS/369/2019, de 28 de marzo, por la que se regula el Registro Estatal de Entidades de Formación del sistema de formación profesional para el empleo en el ámbito laboral, así como los procesos comunes de acreditación e inscripción de las entidades de formación para impartir especialidades formativas incluidas en el Catálogo de Especialidades Formativas Araudia Orden TMS/369/2019, de 28 de marzo, por la que se regula el Registro Estatal de Entidades de Formación del sistema de formación profesional para el empleo en el ámbito laboral, así como los procesos comunes de acreditación e inscripción de las entidades de formación para impartir especialidades formativas incluidas en el Catálogo de Especialidades Formativas Araudia Orden ESS/723/2016, de 9 de mayo, por la que se desarrolla el modelo específico de declaración responsable para su presentación por entidades de formación para la impartición de formación distinta de las especialidades previstas en el Catálogo de especialidades formativas Araudia 82/2016 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duena Araudia 30/2015 Legea, irailaren 9koa, Lan-eremuan Enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duena

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Pedro Lasagabaster Latorre

Kodea(k)

  • Erakundeak egiaztatzea: 1013301
  • Espezialitate egiaztagarriak (Profesionaltasun-ziurtagiriak) zabaltzeko eskabidea: 1013301
  • Baimendutako ikasle kopurua handitzeko eskabidea: 1013301
  • Prestakuntza-zentroen/erakundeen titulartasuna aldatzeko eskabidea: 1013301
  • Prestakuntza-zentro/-erakundeen instalazioen kokapena aldatzea / Egiaztatutako espezialitateetan prestakuntza-gune berriak baimentzea: 1013301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan inskribatu eta egiaztatzeko eskaera eta eranskinak:

  • I. eranskina: eskatutako prestakuntza-espezialitateen zerrenda.
  • II. eranskina: higiezinak eta instalazioak identifikatzearen memoria.
  • III. eranskina: prestakuntza espezialitatea identifikatzea (eranskin hau bete egiaztatzeko edota inskribatzeko eskatzen den prestakuntza espezialitate bakoitzeko)
  • IV. eranskina: erantzukizunpeko adierazpena.

Eskaerari erantsiko zaion dokumentazioa:

  • Eratze-eskritura
  • Prestakuntza helburuetako bat bezala ageri den zentro/entitate berriaren estatutuak.
  • Legezko ordezkariaren egiaztapena eta NANa.
  • Identifikazio fiskaleko txartela.
  • Prestakuntza zentro bezala irekitzeko udal lizentzia, haren eskaera edo salbuespen-ziurtagiria.
  • JEZen altaren egiaztagiria prestakuntza epigrafe batean.
  • Prestakuntza emango deneko zentroaren eguneratutako planoak, elkargoko kide den teknikari batek sinatuak.
  • Jabetza, arrendamentu edo erabiltzeko eskubidearen dokumentua.
  • Irisgarritasun unibertsalaren baldintzak egiaztatzen dituen ziurtagiri teknikoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean argitaratutako irisgarritasun gidaren autoebaluazioaren ondorio dena.
  • Erakunde eskatzaileak ezarritako kalitate-sistemaren indarreko ziurtagiria.
  • Erantzukizunepeko adierazpena, prestakuntza hastean urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 13.artikuluan ezarritako aginduak betetzen dituzten prestatzaileak izateko konpromisoa hartzen duena.
  • Proiektuak orriak zenbatuta izan behar ditu ( eredua atxikita doakizue).
  • Plangintza didaktikoa, urriaren 10eko ESS/1897/2013 Agindua ezarritakoari jarraituko zaio.
  • Prestakuntza-modulu bakoitzaren programazio didaktikoa, urriaren 10eko ESS/1897/2013 Aginduaren ezarritakoari jarraituko zaio.
  • Ikasitakoaren (Prestakuntza-moduluen/ unitateen arabera) ebaluazio-plangintza egiteko, urriaren 10eko ESS/1897/2013 Aginduaren ezarritakoari jarraituko zaio.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, baliabide telematikoak baliatuta eskaera iritsi ondoren

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan inskribatu eta egiaztatzeko eskaera eta eranskinak:

  • I. eranskina: eskatutako prestakuntza-espezialitateen zerrenda.
  • II. eranskina: prestakuntza espezialitatea identifikatzea (eranskin hau bete egiaztatzeko edota inskribatzeko eskatzen den prestakuntza espezialitate bakoitzeko)
  • III. eranskina: erantzukizunpeko adierazpena.

Eskaerari erantsiko zaion dokumentazioa:

  • Erakundea ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen ahalordetze-dokumentua (1)
  • Ahaldunaren NANa (2)
  • Prestakuntza emango deneko zentroaren eguneratutako planoak, elkargoko kide den teknikari batek sinatuak
  • Eman nahi den espezialitate bakoitzeko prestakuntza-proiektua, honako hauek jasotzen dituena:
  • Erakunde eskatzaileak ezarritako kalitate-sistemaren indarreko ziurtagiria
  • Erantzukizunepeko adierazpena, prestakuntza hastean urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 13.artikuluan ezarritako aginduak betetzen dituzten prestatzaileak izateko konpromisoa hartzen duena
  • Plangintza didaktikoa (ikastaro osoa), III. eranskineko formatuaren arabera
  • Programazio didaktikoa (moduluka/prestakuntza-unitateka), IV. eranskineko formatuaren arabera
  • Ebaluazioaren plangintza (prestakuntza-moduluen/-unitateen arabera), V. eranskineko formatuaren arabera

(1/2) Prozedura honetan erakundea ordezkatzen duen ahalduna ez badator bat Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntzako Erakundeen Erregistroan ageri denarekin.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, baliabide telematikoak baliatuta eskaera iritsi ondoren

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Baimendutako ikasle kpurua handitzeko eskaera:

  • I. eranskina: Ikasleak handitzeko eskaera

Eskaerari erantsiko zaion dokumentazioa:

  • Erakundea ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen ahalordetze-dokumentua(1)
  • Ahaldunaren NANa2(2)
  • Prestakuntza emango deneko zentroaren eguneratutako planoak, elkargoko kide den teknikari batek sinatuak

(1/2) Prozedura honetan erakundea ordezkatzen duen ahalduna ez badator bat Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntzako Erakundeen Erregistroan ageri denarekin.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, baliabide telematikoak baliatuta eskaera iritsi ondoren

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Derrigorrezko legezko dokumentazioa:

  • Negozioa edo jarduera profesionala eskualdatu izana egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Lagapen-hartzaileak (titular berriak) aurreko pertsona juridikoaren eskubide eta betebehar guztiak subrogatu dituela berariaz jasotzen duen dokumentua.

Titular berriaren dokumentazioa:

  • Erakunde berriaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia
  • Erakundearen estatutuak, prestakuntza helburuetako bat dela adierazten dutenak.
  • Legezko ordezkaritza berria egiaztatzen duen agiria eta NANaren edo AIZaren fotokopia.
  • Zentro-erabileraren baimena, alokailua edo jabetzaren agiria.
  • Jarduera Ekonomikoen Zergan prestakuntzari buruzko epigrafe batean alta emanda zaudela egiaztatzeko agiriak.
  • Prestakuntza zentroa irekitzeko Udal-lizentzia, eskaera edo salbuespen-ziurtagiria.
  • Titular berriak lehengo titularraren langileen kontratuak subrogatu izana egiaztatzen duen dokumentazioa. Negozioa eskualdatzeko unean alta emanda dagoen langilerik ez badago, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, adierazteko negozioa eskualdatzeko egunean ez dagoela langilerik alta emanda.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, baliabide telematikoak baliatuta eskaera iritsi ondoren

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Instalazioen kokapena aldatzeko eskabidea


Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan egiaztatuta dauden eta beren instalazioen kokapena aldatzen duten Enplegurako Lanbide Heziketako erakundeek erregistroan aldatzeko eskatu behar diote Lanbideri.

Eskaera Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuak jasoko du. Zerbitzu horrek eskaera aztertuko du, eta gero Lanbideren tokian tokiko enplegu eta prestakuntzako teknikariek ikuskapen-bisita egingo dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, baliabide telematikoak baliatuta eskaera iritsi ondoren

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Egiaztatutako espezialitateetan prestakuntza-gune berriak baimentzeko eskabidea


Egiaztatutako espezialitateetan prestakuntza-gune berriak baimentzeko eskaera.

Egiaztatutako profesionaltasun-ziurtagiriak emateko baimendutako prestakuntza-gune gehiago nahi dituzten enplegurako lanbide-heziketako entitateek prestakuntza-gune berriak baimentzeko eskatu behar diote Lanbideri.

Prestakuntza-gune horiek kasuan kasuko profesionaltasun-ziurtagiria arautzen duen errege dekretuan ezarritako instalazioak eta ekipamenduak eduki behar dituzte.

Eskaera Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuak jasoko du. Zerbitzu horrek eskaera aztertuko du, eta gero Lanbideren tokian tokiko enplegu eta prestakuntzako teknikariek ikuskapen-bisita egingo dute.

  • II. Eranskin bat bete behar da prestakuntza-espezialitate bakoitzeko

    II. Eranskina (pdf , 545.84 KB)

Beste tramite batzuk