EKINTZAILETZA ETA MIKROENPRESAK PROGRAMAri buruzko ohiko galderak
Egindako eta egiaztatutako inbertsioak diru laguntza jasotzeko ezinbesteko baldintza dira. Baina diru laguntzaren helburua ez da inbertsioetan egindako gastuak ordaintzea, enpleguari eustea baizik. Eskuratzeko baldintza bete ondoren (600 €-ko gutxieneko inbertsioa), 5.000 euroak enpresako langile kopuruari eusten laguntzeko erabiliko dira.
Ekipo informatiko gisa PCak, eramangarriak eta tabletak sartzen dira.
Ekipo periferikoak (eskanerra, kaskoak, inprimagailuak, mikrofonoak, entzungailuak, etab.) eta telefonia mugikorra ezin dira diruz lagundu.
3.2 artikuluaren arabera (azken paragrafoan), banakako enpresari indibidualak edo enpresa bakoitzak, behin bakarrik jaso ahal izango du diru laguntza, diru laguntzen bi lerroetako baten babesean.
Enpresa-taldeak ez dira berariaz sartu deialdian; beraz, enpresa-talde bat ezin da laguntzaren onuradun izan.
Lan-sozietateen ezaugarria da kapitalaren gehiengoa kontratu mugagabea duten langileen jabetzakoa dela eta kooperatibaren antzeko oinarri teorikoak dituztela. Beraz, mikroenpresa bat den zehazteko, bazkide langileak hartu behar dira kontuan.
Ez, Interneteko publizitatean egindako inbertsioa ez da onartzen merkaturatze-sistemak garatzeko aplikazio edo plataforma gisa.
Ez da ulertuko enplegua mantendu ez denik, kaleratzeko arrazoia bidegabetzat jo ez bada.
Legezko ordezkaria ez bada, ordezkaritza emateko agiri bat erantsi behar da, prozedura zehatz horretarako legezko ordezkaritza egiaztatzen duena. Aldez aurretik Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan ere inskriba daiteke.
Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Ordezkarien Erregistro Elektronikoan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskuragarri (https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/).
Bai, elkarteak jarduera ekonomikoa badu, laguntzaren onuradun izan daiteke. Ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, kooperatibak eta lan-sozietateak, eta beren konturako langileak edo autonomoak (enpresari indibidualak) ez dira aipatzen beste batzuk baztertzeko , haiek onuradun potentzialen kategorian sartu daitezkeela argitzeko baizik.
Bizikleta ibilgailu bat da, baina ez da ibilgailu mistotzat jotzen zirkulazio-kodearen arabera.
Aurrekoa izan daiteke.
Ondare-sozietateek ez dituzte jarduera ekonomikoak garatzen nagusiki, baizik eta ondareak administratzen dituzte. Jarduera ekonomikorik ez izateak ondare-sozietateak baztertzen ditu.
Ez, nahikoa da eskriturak ekartzea.
Eranskin guztiak bete eta sinatu behar dira.