Hezibi-Enpresak 2026. Gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programa
[HEZIBI-enpresa]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak gazteak txandaka prestatzeko eta lan egiteko Hezibi programarako ematen dituen dirulaguntzetarako baldintzak ezartzea.
Aurrekontuko zuzkidura
3.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Diru kopurua guztira 3.000.000 euro izango da, eta horietatik 900.000 euro 2026eko ordainketa-kredituarti dagozkio eta 2.100.000 euro 2027ko konpromiso-kredituari.
Baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebatziko dira espedientea osatzen den neurrian, harik eta baliabide ekonomikoak amaitzen diren arte.
Erakunde onuradun bakoitzak 2.000 euroko prestazio ekonomikoa jasoko du programa honen babesean sinatutako ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bakoitzeko. Iraupen laburragoen kasuan, erakunde onuradunak txandakako prestakuntza-kontratuaren iraupenaren araberako prestazio proportzionala jasoko du.
Ordainketa-modua:
Eman ondoren, honela gauzatuko da diru-laguntzaren ordainketa:
- % 30 kontratua hasteko urtean
- Gainontzeko % 70a (edo dagokion kopurua kontratuaren iraupenaren arabera) hurrengo ekitaldian, kontratua bukatu eta dagokion justifikazio-txostena aurkeztu ondoren.
Kasu bakoitzean, kontratuaren jarraipena eta amaiera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak egiaztatuko ditu.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak.
Betekizunak
- Titulartasun juridiko pribatukoa izatea.
-
Hezkuntza Sailak (LHko tituluak) edo Lanbidek (Profesionaltasun-ziurtagiriak) onartutako Prestakuntza Proiektua edukitzea.
Dagokion onespen-ebazpena.
-
Laguntzaren eskaera lan-harremana hasi eta hilabeteko epearen barruan aurkeztu izana.
2024ko abenduaren 10eko AGINUDUaren III. eranskina.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
Erakunde kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-eta Gizarte Segurantzarekikoak betebeharrak eguneratuak egotea.
-
Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua ez izatea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin kondenatuta edo zigortuta ez egotea, edo zigortuta egon arren, kondenaren edo zehapenaren epea igaro izana.

Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratu ez izana edo, hala izan arren, hitzarmen batek eraginkortasuna hartu ez izana, esku-hartze judizialaren mende ez egotea, eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua ez izatea, edo, hala izan bada, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu izana.

Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana, kausaren batean erruduntzat jo badira.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea abenduaren 26ko 53/1984 Legean (Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzkoa) eta ekainaren 26ko 1/2014 Legean (Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituena) aurreikusitako bateraezintasunen araubideko kasuren batean, eta ez egotea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren batean, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

Zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

Dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

No haber sido sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas, con inclusión de las que se hayan producido:
- Sexuagatiko bereizkeria edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko bereizkeria egiteagatik.
- Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.

No estar incursa en causa legalmente establecida que le impida el acceso a ayudas o subvenciones, incluidas las siguientes:
- Berdintasun-planik indarrean ez izatea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
- Sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan, 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan.
- LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriagatik zehapenik jaso ez izana, administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, edo, zehapenik jaso badu, dagozkion neurri zuzentzaileak gauzatu eta zehapena ordaindu izana.

Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana edo, halakorik ezean, dagozkion neurri alternatiboak hartu izana.

Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta egotea.

Inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkartea izatea, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, dagokion erregistroan inskribatzeko ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.

Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako egoeretan.

- Enpresa-deslokalizazioan sartuta ez egotea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)
Kodea
1038117Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
HEZIBI programaren dirulaguntzak LAN-F izeneko aplikatiboaren bidez kudeatu behar dira.
Era berean, HEZIBI programaren inguruko tramite oro aipatutako aplikatiboaren bidez egingo dira. Hori dela-eta, behar-beharrezkoa da enpresak sisteman erregistratzea, horrela Lanbidek pasa-hitzak helaraziko dizkio enpresari, eta enpresak dagozkion gestioak kudeatu ahalko ditu LAN-F aplikazioaren bidez.
Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman
Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"
Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira, eta honako fitxategiak erantsi behar dira:
- Erabiltzailearen NANaren fotokopia
- Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
- Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko
Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularioan bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).
Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza idatzi behar du.
Aplikaziora sartzean, HEZIBI Programaren kudeaketari dagozkion eskabideak eta jarduketak egin ahal izango dira.
- Titulartasun juridiko pribatukoa izatea.
-
Hezkuntza Sailak (LHko tituluak) edo Lanbidek (Profesionaltasun-ziurtagiriak) onartutako Prestakuntza Proiektua edukitzea.
Dagokion onespen-ebazpena.
-
Laguntzaren eskaera lan-harremana hasi eta hilabeteko epearen barruan aurkeztu izana.
2024ko abenduaren 10eko AGINUDUaren III. eranskina.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
Erakunde kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-eta Gizarte Segurantzarekikoak betebeharrak eguneratuak egotea.
-
Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua ez izatea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin kondenatuta edo zigortuta ez egotea, edo zigortuta egon arren, kondenaren edo zehapenaren epea igaro izana.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratu ez izana edo, hala izan arren, hitzarmen batek eraginkortasuna hartu ez izana, esku-hartze judizialaren mende ez egotea, eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua ez izatea, edo, hala izan bada, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu izana.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana, kausaren batean erruduntzat jo badira.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea abenduaren 26ko 53/1984 Legean (Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzkoa) eta ekainaren 26ko 1/2014 Legean (Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituena) aurreikusitako bateraezintasunen araubideko kasuren batean, eta ez egotea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren batean, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
No haber sido sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas, con inclusión de las que se hayan producido:
- Sexuagatiko bereizkeria edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko bereizkeria egiteagatik.
- Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
No estar incursa en causa legalmente establecida que le impida el acceso a ayudas o subvenciones, incluidas las siguientes:
- Berdintasun-planik indarrean ez izatea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
- Sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan, 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan.
- LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriagatik zehapenik jaso ez izana, administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, edo, zehapenik jaso badu, dagozkion neurri zuzentzaileak gauzatu eta zehapena ordaindu izana.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana edo, halakorik ezean, dagozkion neurri alternatiboak hartu izana.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta egotea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkartea izatea, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, dagokion erregistroan inskribatzeko ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako egoeretan.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
- Enpresa-deslokalizazioan sartuta ez egotea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera aurkezten den egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Erakunde onuraduna erregistratuta ez badago edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, hirugarrenen alta-inprimakia bete beharko du.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.