Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2017ko deialdia.

[enplegu-zentroak]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdiko 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeei eman ahal izango dizkien laguntzak arautzea. Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentroko aktibitateagatik emango ditu laguntza horiek.

Aurrekontuko zuzkidura

1.892.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzak Hau finantzatuko du:

  • Orientatzaileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioen kostuak, eta jarduerari lotutako gainerako kostu zuzenak eta zeharkakoak.

Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.892.000 euro­koak dira, horietatik 946.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2017eko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 946.000 euro 2018ko ordainketa-kreditukoak.

Diruz lagundutako enplegu-zentroen jarduera urtebetekoa izango da. Denbora hori jarduera hastean hasiko da. Edozein kasutan, prozeduraren ebazpena jakinarazi eta hurrengo 15 egun baliodunen epean hasiko da jarduera, 8.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.

- Enplegu-zentroaren zerbitzua garatzeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 44.000 eurokoa izango da, urtebeteko aldirako, kostu hauek estaltzeko: orientatzaileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioen kostuak, eta jarduerari lotutako gainerako kostu zuzenak eta zeharkakoak.

Edonola ere, diruz lagundu daitekeen gastuaren gehieneko zenbatekoa, aurreko paragrafoak aipatzen dituen kontzeptuak direla-eta, lanaldi oso bat beteko duten orientatzaileen gastu zuzenen %140 izango da, goian ezarritako gehieneko diru-laguntzaren mugarekin. Langileen gastu zuzenak honako hauek izango dira: enplegu-zentroaren zerbitzuaren bitartez eskatzaileei arreta ematen dieten orientatzaileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak; horretarako muga lanaldi osorako kontratatutako langile bat izango da, 12 hilabeteko aldian.

- Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa urtebeteko aldiari dagokio. Diruz lagundutako enplegu-zentroaren exekuzio-epea urtebetetik beherakoa izango balitz, gehieneko zenbatekoa txikitu egingo da, modu proportzionalean. Horretarako ez da kontuan hartuko Enplegu Zentroaren langileen opor epealdia.

Honela jardungo da enplegu-zentroko jarduerari lotutako diru-laguntzaren eskaerak eta esleipena ebaluatzeko:

1.- Jardun-eremu batean erakunde bakarrak eskatu badu diru-laguntza, erakunde horri emango zaio.

2.- Erakunde batek baino gehiagok eskatu badu diru-laguntza jardun-eremu berean, era honetan esleituko da diru-laguntza:

a) Lehentasuna izango dute udal-erakundeek edo udalaz gainekoek, bai eta haien mendeko erakundeek ere, eta haien artetik udalaz gainekoek.

b) Udalaz gaindiko hainbat erakundek edo toki-administrazioen mendeko hainbatek eskatu badute diru-laguntza, lehentasuna izango du, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren babesean, 2006-2010 aldian, eta/edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko, 2013ko, 2014ko eta 2015eko deialdietan, enplegu-zentroko zerbitzua ematen ibilbide luzeagoa egin izana frogatzen duen erakundeak.

c) Eskatzaileen artean arestian adierazitako erakunderik ez badago, honako hauek izango dute lehentasuna, betiere, ordena honen arabera:

  • Lanbide-heziketako zentro integratuek (EHAA, 109. zk., 2015eko ekainaren 12koa).
  • Lanbide-heziketako ikastetxe publiko nahiz itunduek.
  • Sindikatuek eta enpresa-elkarteek.
  • Irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek.
  • Gainerako erakundeek.

Aurreko apartatuan aipatutako hainbat erakundek eskatu badute diru-laguntza, lehentasuna izango du, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren eta/edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko, 2013ko, 2014ko eta 2015eko deialdien babesean, enplegu-zentroko zerbitzua ematen ibilbide luzeagoa egin izana frogatzen duen erakundeak.

d) Mota bereko hainbat erakundek eskatzen badute diru-laguntza, lehentasuna izango du Enplegu Agentzia izateko baimena duenak.

e) Berdinketa apurtu ez bada, erakunde eskatzaileek plantillan dituzten desgaituen ehunekoaren arabera emango da lehentasuna.

f) Berdinketak jarraituz gero, lehentasuna izango du deialdi hau EHAAn argitaratu arte enplegu-zentroetan pertsona gehieni lagundu dien erakundeak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2011. eta 2013. urteetan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzen laguntzeko egindako deialdien babesean eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2014. eta 2015. urteetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen zerbitzua gauzatzen laguntzeko egindako deialdien babesean.

g) Berdinketak jarraituz gero, lehentasuna izango du deialdi hau EHAAn argitaratu arte pertsona gehieni lagundu dien erakundeak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2011. eta 2013. urteetan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzen laguntzeko egindako deialdien babesean eta 2014. eta 2015. urteetan orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzen laguntzeko egindako deialdien babesean.

h) Azkenik, berdinketak jarraituz gero, lehentasuna izango du 5. artikuluan adierazitako baldintzak betetzeaz gain deialdi honetako laguntzen eskaera lehenago erregistratu duenak, betiere deialdi honen 7.4 artikuluan ezarritako epearen barruan. 

3.- Eskuarki, erakunde bakoitzak enplegu-zentro baterako diru-laguntza baino ez du jasoko lurraldeko jarduera-esparru berean. Ondorio hauetarako, jarduera-esparruren batean enplegu-zentro bat baino gehiago aurreikusten bada, erakunde eskatzaileak artikulu honetako 2. paragrafoan ezarritako baldintzen arabera ordenatuko dira, eta, ordena horri jarraituz, enplegu-zentro bat esleituko zaio erakunde bakoitzari. Zentroren bat esleitu gabe geratuko balitz, dagokion esparruan enplegu-zentro baterako baino gehiagorako diru-laguntzak eskatu dituzten erakundeei esleituko zaie.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

1.- Lehendabizi, 2017ko ekitaldian, ebazpena argitaratu ondoren, emandako diru-laguntzaren % 50 ordainduko da. Diru-laguntzaren zati hori jasotzeko, erakunde onuradunak jarduera noiz hasiko den eta kontratatutako pertsonen identitatea zein den jakinarazi beharko du, eta Lanbidek ziurtatu beharko du pertsona horiek alta emanda daudela Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean.

Ordainketak 180.303,63 euroko kopurua gainditzen badu, erakundeek banku-abala aurkeztu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituz. Abalaren eredua eta hura egiteko jarraibideak Lanbidek emango ditu. 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren.

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuradunak tokiko erakundeak edo haien mendeko erakunde edo organismoak badira.

2.- Bigarren zatia, gainerako % 50a edo justifikazioaren ondorioz geratzen den zenbatekoa, 2018ko ekitaldian ordainduko da. Horretarako, enplegu-zentroko jarduera amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) Emandako zerbitzuak, haien iraupena eta erabiltzaileei ezarritako enplegu-politika aktiboetako ekintzak zehatz-mehatz azaltzeko memoria.

b) Diruz lagundutako jarduerak egin dituzten orientatzaileen soldata-kostuei buruzko ziurtagiria, nominen eta RED sisteman eskuratutako Gizarte Segurantzako kotizazioaren dokumentuen (RLC-kotizazioen likidazioko ordainagiria eta RNT-langileen zerrenda nominala) kopia, eta nominak eta horien kotizazioak ordaindu izanaren banku-ziurtagiria.

Nori dago zuzenduta


Enplegu-zentroak

Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, egin ahal izango du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, deialdi honen xede den enplegu-zentroko aktibitatea, eta hartarako aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da 3. artikuluan definitutako jarduerak behar bezala gauzatzeko balia­bide materialak eta giza baliabideak edukitzea.

Eskakizunak:

  • Enplegu-zentroak espazio fisiko egonkorrak dira, eta, haietan, erakunde laguntzaileak enplegu bila dauden pertsonen eskura jartzen du leku bat, tresna jakin batzuk dituena, beren kasa erabil ditzaten, enplegua bilatzeko jarduerak egiteko eta helburu hori lortzeko baliabideak kontsultatzeko. Erakunde laguntzaileak orobat jartzen du pertsona horien eskura orientatzaile bat, etengabe arituko dena eskura dauden tresnak nola erabili laguntzen.

  • Kokalekuari dagokionez, informazio hau aurkeztu beharko da:

Betekizunak

  • Deialdi honen babesean, hurrengo paragrafoan deskribatutako enplegu-zentroek ?5. artikuluan adierazitako erakundeek gauzatutakoek? jaso dezakete diru-laguntza, jarduera-esparruak eta diru-laguntza jaso dezaketen enplegu-zentroen kopurua zehazten dituen I. eranskinean aurreikusitako terminoetan.

  • Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta egotea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • Eskabide-orria (pdf , 682.69 KB)

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Zuzenketarako errekiremendua (06/11/2017)

Laguntzaren betebeharrak


Erakundeak laguntza hau eskuratzeko bete beharreko baldintzak zehazten dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


 

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ebazpena emanda

Beste tramite batzuk