Contrat@ri buruzko ohiko galderak

Web-zerbitzu bat da, zeinak Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuari kontratazioak telematikoki jakinaraztea errazten baitu. Norberaren izenean jarduten duten enpresaburuei nahiz hirugarrenen ordezkari gisa jarduten duten enpresei eta profesional elkargokideei aukera ematen die kasuan kasuko lan-kontratazioaren edukia jakinarazteko.

Contrat@ aplikazioa erabiltzeko gakoak "Enpresak" atalean eskuratu ditzakezu, "Contrat@ | Kontratuen jakinarazpena" zatian. Handik, SEPEren aplikaziora sar zaitezke, eta aplikazio horren bidez baimena presentzialki edo telematikoki eskuratzeko eskaera egin dezakezu.

Modalitate presentziala aukeratzen baduzu, eskaera eta dokumentazioa Lanbideren enplegu-bulego batean aurkeztu beharko dituzu, eta hark izapidetuko du baimena. Hitzordua eskatu behar duzu bulego batera joan ahal izateko edo 945 160 601 telefono-zenbakira deitu.

Contrat@-ra sartzeko gakoa galdu edo ahaztuz gero, edo enpresako ordezkaria aldatuz gero, gako hori berreskuratu beharko du Contrat@ aplikazioaren bidez eskaera eginez. Horretarako, hautatu menuko «Solicitud de autorización» aukera eta, ondoren, «Recuperación de clave personal-presencial» aukera. Ataza amaitu aurretik, «ver documento» botoian sakatu egin behar duzu, eta pantailan agertzen den dokumentua inprimatu. Horretarako, dagokion ikonoa sakatu behar duzu, ezin izango baita geroago inprimatu. «Solicitud de recuperación de clave» hau inprimatu ezean, berriro egin beharko duzu deskribatutako prozesu guztia.

Inprimatutako dokumentu honek segurtasuneko aztarna elektronikoa du, eta gakoa berreskuratzeko eskaeraren data/ordua/aztarna jasotzen du. Inprimatutako dokumentuarekin Lanbideko Enplegu Bulegora joan behar da, eta bulegoak eskaera hori baimenduko du.

Bai, enpresak behartuta daude lan-kontratuen edukia Lanbideri jakinaraztera, salbu eta hitzezko kontratuena —mugagabeak direla jotzen da— eta 4 aste baino gutxiago irauten duten lanaldi osoko aldi baterako kontratuena (datuen jakinarazpen mugatua).

Enpresak Contrat@ aplikazioaren bidez jakinaraz dezake lan-kontratu baten edukia. Aplikazio hori gure webeko "Contrat@ | Kontratuen jakinarazpena" atalean dago eskuragarri.

Enpresa batek hamar egun balioduneko epea izango du, kontratua formalizatzen denetik aurrera, egiten dituen lan-kontratuen edo horien luzapenen edukia Enplegu Zerbitzu Publikoei jakinarazteko.

Kontratua hasi eta 10 egun balioduneko epean eska dezakezu kontratu-jakinarazpen bat aldatzeko.

Contrat@ aplikazioaren bidez, "Baimenaren kudeaketa" ataleko "Enpresaren datuak aldatu" aukeran klikatuta, enpresaren datu guztiak alda ditzakezu, enpresaren IFK/IFZ/AIZ izan ezik. Datu berriak aldaketa egin ondoko jakinarazpenetan agertuko dira, baina aldaketa egin aurrekoetan EZ.

Bai, baliogabetu ditzakezu, jakinarazi ondorengo 3 egun baliodunen barruan. Eginbide hori, baita kontsulta ere, Contrat@ aplikazioaren erabiltzaile nagusiak bakarrik egin ditzake, hark eman baitu baimena.

Contrat@ aplikazioaren bidez jakinaraz daiteke, gainerako jakinarazpenak egiten diren modu berean. Lehenik eta behin, enpresa subrogatzaileak ENPRESA-SUBROGAZIOAREN DEKLARAZIOA egin beharko du, eta gero, subrogatutako enpresaren kontratu bakoitzaren SUBROGAZIOA egingo du. Subrogazioa egiteko, enpresak menu hauetan sartu beharko du: "Baimenaren kudeaketa"/"Enpresa-subrogazioaren kudeaketa"/"Enpresa-subrogazioaren deklarazioa". Han, enpresa subrogatzailearen (berria) IFK/IFZ/AIZ eta enpresa subrogatuaren (zaharra) IFK/IFZ/AIZ idatzi beharko ditu.

ENPRESA-SUBROGAZIOAREN DEKLARAZIOA egin ondoren, kontratu bakoitzaren subrogazioa jakinarazi behar duzu, "Kontratazioaren jakinarazpena" eta "Subrogazioa" aukeretan klikatuta. Han, datu hauek idatzi beharko dituzu: kontratuaren identifikatzailea, enpresa subrogatzailearen IFK/IFZ/AIZ, enpresa subrogatuaren IFK/IFZ/AIZ, langilearen IFZ/AIZ eta aurreko enpresarekin formalizatutako kontratuaren hasiera-data.

Kontratu beraren bigarren subrogazioa bada, erreferentziazko Lanbideren bulegora jo behar duzu, subrogazioa erregistra dezaten, aplikazioak kontratu bakoitzeko subrogazio bakar bat jakinarazteko aukera ematen du-eta.

Baimen berri bat eskuratu behar duzu, eta Contrat@ aplikazioa erabiltzeko gakoak eskatu behar dituzu; izan ere, forma juridikoa aldatzean, IFK berria ematen da.

Jarraian, ENPRESA-SUBROGAZIOAREN DEKLARAZIOAren izapidea egin behar duzu (ikusi aurreko galderaren erantzuna), eta enpresa berrian jardungo duten langileen kontratuen subrogazioa jakinarazi.

AIZrik ez duten pertsonen lan-kontratuak On-Line Aholkularitzaren bidez jakinaraz ditzakezu.  Horretarako, jakinarazi behar duzun kontratuaren xede den pertsonaren pasaportearen lehen orriaren kopia erantsi behar duzu, baita haren helbidea eta telefono-zenbakia ere, eta U motako identifikatzailea izapidetzeko eskatu.

Dokumentazioa bidalitakoan, identifikatzaile hori sortuko da, eta hura erabiliz, kontratazioa jakinarazi ahal izango duzu Contrat@ aplikazioaren bidez.

Langileari AIZ ematen diotenean, Lanbideri jakinarazi beharko dio On-Line Aholkularitzaren bidez, behin-behineko identifikatzailea AIZrekin ordeztu dezan.

Ez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egin behar du familia-etxeko zerbitzu emateko kontratuen jakinarazpena, langileari dagokion araubidean alta eman ondoren.

Hasierako kontratua eta haren luzapenak formalizatu aurretik, Lanbidek prestakuntza-jarduera hori baimendu egin behar du.

Baimen-eskaera esteka honen bidez egingo da: https://sede.sepe.gob.es/portalSede/eu/procedimientos-y-servicios/empresas/formacion-dual/solicitud-autorizacion-inicio-actividad-formativa-contratos-formacion-aprendizaje.html

Prestakuntza baimendutakoan, Contrat@ aplikazioaren bidez jakinarazi behar dituzu kontratuaren edukia eta eranskina.

Hobaririk gabeko eraldatze gisa jakinarazi behar duzu, 189 eredua erabiliz (edo 289 eredua, lanaldi partzialeko kontratua bada), eta kuotak murrizteko aukera markatu behar duzu, salbu eta prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua Gazte Bermearen Sistema Nazionalean inskribatutako pertsona baten izenean badago; kasu horretan, eraldatze hobaridun gisa jakinarazi beharko duzu, 109 eredua erabiliz (edo 209 eredua, lanaldi partzialeko kontratua bada).

Gure web-orrian ageri den estekaren bidez sartu behar duzu Contrat@ aplikaziora; horrela, organismo horren logoa duten jakinarazpenen kopiak eskuratuko dituzu.

Contrat@ aplikaziora sartzeko beste esteka bat erabiltzen baldin baduzu, berriz, beste logo batzuek ageriko dira jakinarazpenen kopietan, dela SEPEkoa, dela beste autonomia-erkidego batekoa.