Contrat@ri buruzko ohiko galderak

Web-zerbitzu bat da, zeinak Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuari kontratazioak telematikoki jakinaraztea errazten baitu. Norberaren izenean jarduten duten enpresaburuei nahiz hirugarrenen ordezkari gisa jarduten duten enpresei eta profesional elkargokideei aukera ematen die kasuan kasuko lan-kontratazioaren edukia jakinarazteko.

Contrat@ aplikazioa erabiltzeko gakoak "Enpresak" atalean eskuratu ditzakezu, "Contrat@ | Kontratuen jakinarazpena" zatian. Handik, SEPEren aplikaziora sar zaitezke, eta aplikazio horren bidez baimena presentzialki edo telematikoki eskuratzeko eskaera egin dezakezu.

Modalitate presentziala aukeratzen baduzu, eskaera eta dokumentazioa Lanbideren enplegu-bulego batean aurkeztu beharko dituzu, eta hark izapidetuko du baimena. Hitzordua eskatu behar duzu bulego batera joan ahal izateko edo 945 160 601 telefono-zenbakira deitu.

Contrat@-ra sartzeko gakoa galdu edo ahaztuz gero, edo enpresako ordezkaria aldatuz gero, gako hori berreskuratu beharko du Contrat@ aplikazioaren bidez eskaera eginez. Horretarako, hautatu menuko «Solicitud de autorización» aukera eta, ondoren, «Recuperación de clave personal-presencial» aukera. Ataza amaitu aurretik, «ver documento» botoian sakatu egin behar duzu, eta pantailan agertzen den dokumentua inprimatu. Horretarako, dagokion ikonoa sakatu behar duzu, ezin izango baita geroago inprimatu. «Solicitud de recuperación de clave» hau inprimatu ezean, berriro egin beharko duzu deskribatutako prozesu guztia.

Inprimatutako dokumentu honek segurtasuneko aztarna elektronikoa du, eta gakoa berreskuratzeko eskaeraren data/ordua/aztarna jasotzen du. Inprimatutako dokumentuarekin Lanbideko Enplegu Bulegora joan behar da, eta bulegoak eskaera hori baimenduko du.

Bai, enpresaburuak nahitaez jakinarazi behar dio Lanbideri zein den egin dituen lan-kontratuen edukia edo horien luzapena, idatziz formalizatu beharra izan zein ez. Kontratua egin osteko hamar egunetan eman beharko dio horren berri, Contrat@ erabiliz eta arauz ezartzen den moduan.

Ezinbestean Contrat@ "Lan-kontratazioaren Internet bidezko komunikazioa" aplikazioaren bidez, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko azaroaren 5eko Aginduaren –Euskal Autonomia Erkidegoan lan-kontratuen edukia eta haien oinarrizko kopiak bitarteko elektronikoen bidez helarazteko prozedura egokitzen duenaren– 2. artikuluari jarraiki.

Enpresa batek hamar egun balioduneko epea izango du, kontratua formalizatzen denetik aurrera, egiten dituen lan-kontratuen edo horien luzapenen edukia Enplegu Zerbitzu Publikoei jakinarazteko.

On Line Aholkularitzaren bidez kontratua hasi eta 10 egun balioduneko epean eska dezakezu kontratu-jakinarazpen bat aldatzeko.

Contrat@ aplikazioaren bidez, "Baimenaren kudeaketa" ataleko "Enpresaren datuak aldatu" aukeran klikatuta, enpresaren datu guztiak alda ditzakezu, enpresaren IFK/IFZ/AIZ izan ezik. Datu berriak aldaketa egin ondoko jakinarazpenetan agertuko dira, baina aldaketa egin aurrekoetan EZ.

Bai, baliogabetu ditzakezu, jakinarazi ondorengo 3 egun baliodunen barruan. Eginbide hori, baita kontsulta ere, Contrat@ aplikazioaren erabiltzaile nagusiak bakarrik egin ditzake, hark eman baitu baimena.

Contrat@ aplikazioaren bidez jakinaraz daiteke, gainerako jakinarazpenak egiten diren modu berean. Lehenik eta behin, enpresa subrogatzaileak ENPRESA-SUBROGAZIOAREN DEKLARAZIOA egin beharko du, eta gero, subrogatutako enpresaren kontratu bakoitzaren SUBROGAZIOA egingo du. Subrogazioa egiteko, enpresak menu hauetan sartu beharko du: "Baimenaren kudeaketa"/"Enpresa-subrogazioaren kudeaketa"/"Enpresa-subrogazioaren deklarazioa". Han, enpresa subrogatzailearen (berria) IFK/IFZ/AIZ eta enpresa subrogatuaren (zaharra) IFK/IFZ/AIZ idatzi beharko ditu.

ENPRESA-SUBROGAZIOAREN DEKLARAZIOA egin ondoren, kontratu bakoitzaren subrogazioa jakinarazi behar duzu, "Kontratazioaren jakinarazpena" eta "Subrogazioa" aukeretan klikatuta. Han, datu hauek idatzi beharko dituzu: kontratuaren identifikatzailea, enpresa subrogatzailearen IFK/IFZ/AIZ, enpresa subrogatuaren IFK/IFZ/AIZ, langilearen IFZ/AIZ eta aurreko enpresarekin formalizatutako kontratuaren hasiera-data.

Bigarren edo ondorengo subrogazioen kasuan, aurkeztu zure kontsulta gure On-Line Aholkularitzaren bidez, kontrata aplikazioak kontratu bidezko subrogazio bakarra komunikatzeko aukera baino ez baitu ematen.

Baimen berri bat eskuratu behar duzu, eta Contrat@ aplikazioa erabiltzeko gakoak eskatu behar dituzu; izan ere, forma juridikoa aldatzean, IFK berria ematen da.

Jarraian, ENPRESA-SUBROGAZIOAREN DEKLARAZIOAren izapidea egin behar duzu (ikusi aurreko galderaren erantzuna), eta enpresa berrian jardungo duten langileen kontratuen subrogazioa jakinarazi.

AIZrik ez duten pertsonen lan-kontratuak On-Line Aholkularitzaren bidez jakinaraz ditzakezu.  Horretarako, jakinarazi behar duzun kontratuaren xede den pertsonaren pasaportearen lehen orriaren kopia erantsi behar duzu, baita haren helbidea eta telefono-zenbakia ere, eta U motako identifikatzailea izapidetzeko eskatu.

Dokumentazioa bidalitakoan, identifikatzaile hori sortuko da, eta hura erabiliz, kontratazioa jakinarazi ahal izango duzu Contrat@ aplikazioaren bidez.

Langileari AIZ ematen diotenean, Lanbideri jakinarazi beharko dio On-Line Aholkularitzaren bidez, behin-behineko identifikatzailea AIZrekin ordeztu dezan.

Ez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egin behar du familia-etxeko zerbitzu emateko kontratuen jakinarazpena, langileari dagokion araubidean alta eman ondoren.

Ikas-ekinezko heziketa-kontratuetan, ez da aldez aurreko baimenik eskatu behar kontratuaren prestakuntza-jarduera hasten denean.

Kontratuaren eredu berria erabiliko da (2022ko martxoaren 30etik aurrera eskuratu ahal izango da esteka honetan: https://www.sepe.es/HomeSepe/empresas/Contratos-de-trabajo/modelos-contrato.html , baina prestakuntzarako eta ikasketarako kontratuak aurretik zuen kodea eramango du.

Eranskin moduan sartu beharko dira: batetik, kontratatu den pertsonari prestakuntza eman dion prestakuntza-zentroak edo -entitateak eta enprek sinatu duten lankidetza-akordioa edo -hitzarmena, eta bestetik, banakako prestakuntza-plana. Azken horretan zehaztu beharko dira, hain zuzen, prestakuntzaren edukia, egutegia, jarduerak eta helburuak betetzeko tutoretza-betekizunak (Langileen Estatutuaren 11.2 artikuluaren c) eta e) letretan jasotzen direnak).  (Arauz garatuta ez badago, eta modu horretan arautu arte, prestakuntzarako eta ikasketarako kontratuan ezarri den prestakuntza-jarduera egiteko akordioaren edukia erabili ahal izango da banakako prestakuntza-lanerako erreferentzia moduan, azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoa).

11. artikulu berrian ez bada artikuluaren arauzko garapenik egiten, artikulu horri buruzko aipamenak eta lege-aginduak agortzen ez dituen alderdiak martxoaren 27ko 488/1998 Errege Dekretuan (Langileen Estatutuaren 11. artikulua garatzen duena prestakuntza-kontratuei dagokienez) eta azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuan (prestakuntzarako eta ikasketarako kontratua garatzekoa eta bitariko lanbide-hezkuntzaren oinarriak ezartzekoa) kontsultatuko dira, baldin eta horien edukia bat badator legearen idazketa berriarekin. (Lan Zuzendaritza Nagusia)

Oraintxe bertan garatzen ari da eta doitze teknikoa egiten ari zaio, gero Contrat@ aplikazioan horren berri emateko. Contrat@ aplikazioa ikas-ekinezko heziketa-kontratuaren modalitate berrira egokituta egon arte, kontratuari buruzko jakinarazpenak egitean, prestakuntzarako eta ikasketarako aurreko kontratuak zituen kodea eta formatua erabiliko dira. Aplikazioa garatuta dagoenean, ordea, enpresek jakinarazpena egin eta hurrengo 90 egunetan sartu ahal izango dira Contrat@ aplikazioan, jakinarazpenaren edukia kontratuaren modalitate berri horren eskakizunetara egokitzeko.

Kontratuaren eredu berria erabiliko da (2022ko martxoaren 30etik aurrera eskuratu ahal izango da esteka honetan: https://www.sepe.es/HomeSepe/empresas/Contratos-de-trabajo/modelos-contrato.html), baina praktiketako lan-kontratuak aurretik zuen kodea eramango du.

Banakako prestakuntza-plana ere eman beharko da, eranskin moduan. Eredu bat prestatu arte, dokumentu batean zehaztu beharko dira lanbide-trebakuntzaren edukia eta egingo diren tutoretza-jarduerak, Langileen Estatutuaren 11.3.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.

11. artikulu berrian ez bada artikuluaren arauzko garapenik egiten, artikulu horri buruzko aipamenak eta lege-aginduak agortzen ez dituen alderdiak martxoaren 27ko 488/1998 Errege Dekretuan (Langileen Estatutuaren 11. artikulua garatzen duena prestakuntza-kontratuei dagokienez) kontsultatuko dira, baldin eta horren edukia bat badator legearen idazketa berriarekin. (Lan Zuzendaritza Nagusia)

Oraintxe bertan garatzen ari da eta doitze teknikoa egiten ari zaio, gero Contrat@ aplikazioan horren berri emateko. Contrat@ aplikazioa lanbidean trebatzeko heziketa-kontratuaren modalitate berrira egokituta egon arte, kontratuari buruzko jakinarazpenak egitean, praktiketako aurreko lan-kontratuak zituen kodea eta formatua erabiliko dira. Aplikazioa garatuta dagoenean, ordea, enpresek jakinarazpena egin eta hurrengo 90 egunetan sartu ahal izango dira Contrat@ aplikazioan, jakinarazpenaren edukia kontratuaren modalitate berri horren eskakizunetara egokitzeko.