RelevA+45: Lan-merkatura itzuli nahi duten eta Bizkaian bizi diren 45 urtetik gorako emakumeei zuzendutako programa

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Cámarabilbaok RelevA+45 jarri du abian, lan-merkatura itzuli eta erretiroengatik hutsik dauden edo geratuko diren lanpostuetan aukera profesional berriak eskuratu nahi dituzten Bizkaiko 45 urtetik gorako emakumeei zuzendutako programa.

Programak esperientzia duten emakumeak prestatzen ditu eta belaunaldi-erreleboko lanpostuak bete behar dituzten Bizkaiko enpresekin harremanetan jartzen ditu.

Jardunaldian izena emateko, deitu edo bidali mezu elektroniko bat: 944 069 626 edo info@aldalan.com

Aurkezpen eguna:

Noiz eta non:

  • Aurrez aurreko saioa: Azaroak 3: 10:00etatik 11:00etara, Cámarabilbaon.
  • Online saioa: Azaroak 3: 17:00etatik 18:00etara. Izena eman ondoren bidaliko dizugu esteka.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak % 100ean finantzatutako proiektua.