Lanaren etorkizuna AAen aroan
MerkaLan urtean behin Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatzen duen Enplegu eta Prestakuntza Azoka da; enpresa, erakunde, entitate eta herritarren arteko topagunea, kalitatezko enplegua eta prestakuntza espezializatua bultzatzea helburu duena.
Azokak bi modalitate ditu: birtuala (azaroaren 17tik 19ra) eta aurrez aurrekoa (azaroaren 18an). Bi modalitateetan, enpresek, prestakuntza-zentroek eta erakundeek ehunka enplegu- eta prestakuntza-eskaintza jarriko dituzte hainbat profiletako pertsonen eskura. Bilbao Exhibition Centre-ko Biltzar Zentroan egingo den aurrez aurreko modalitatean, 110 stand baino gehiago, hitzaldiak, lantegiak eta beste hainbat jarduera egongo dira.
Zazpigarren edizio honetan, MerkaLanek eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak antolatutako IX. Enplegu Kongresuak bat egingo dute, enplegua eta adimen artifiziala (AA) ardatz hartuta.
Enpresa erakusleak
¿Zure enpresak, prestakuntza-zentroak edo erakundeak stand bat izan nahi du Azoka birtualean? Bete inprimaki hau:






