Lanbidek 6,7 milioi bideratu ditu Bilboko 2026-2030 Enplegu eta Toki Garapeneko Plana gauzatzeko, bere lehen urtean

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Guztira, Lanbidek 19,5 milioi inbertituko ditu Euskadin aurten hasiko diren lehen hamaika planetan

5.000 pertsona, 1.500 enpresa eta 900 ekintzaile inguruk jasoko dute Bilboko lehen Enplegu eta Toki Garapeneko Plana. 2026ko ekainetik 2027ko ekainera bitartean Planaren lehen 39 ekintzak gauzatzeko 8,4 milioi euro aurreikusi dira, eta horietatik, Lanbidek % 80 inguru jarriko du: 6,7 milioi euro, enplegu-politika aktiboak indartzeko.

Ekarpen horren % 60 baino gehiago enplegua sustatzeko ekimenetara bideratuko dute, eta zati garrantzitsu bat, berriz, pertsonei eta enpresei aholkularitza ematera, ekintzailetza bultzatzera, lanerako prestakuntzara eta lan-bitartekotzako eta lanbide orientazioko jardueretara.

Bilbo da honetariko Tokiko Plan bat izango duten lehen hamaika toki-erakundeetako bat da, 2023ko EAEko lehen Enplegu Legean ezarritakoa betez eta 2030eko Enpleguaren Euskal Estrategiari jarraituz. EAEko hiru hiriburuez gain, Barakaldo, Durango eta Sestao Bizkaian, Amurrio eta Arabako Lautadako Koadrila Araban, eta Eibar, Irun/Hondarribia eta Oarsoaldea Gipuzkoan dira euren plana gauzatuko dutenak 2026an. Guztira, Lanbidek 19,5 milioi euroko ekarpena egingo du denentzat.

“Enplegu eta Tokiko Garapeneko Planek paradigma aldaketa dakarte enplegu politika publikoak diseinatzeko eta garatzeko moduan. Erakundeen artean modu koordinatuagoan lan egitea eta herritarren benetako beharretatik hurbilago lan egitea dakar”, adierazi du.

Tokiko ikuspegitik, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak zehaztu duen bezala, jarduketen plana egiteko "hiriko eta auzoetako arazoak modu eraginkorragoan eta errealistagoan konpontzeko; bisturiz egindako plangintza bat dela esan zitekeen".

Zertan datzan

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Lanbidek eta Bilboko eragile ekonomiko, sozial eta prestakuntza-arlokoek Plana eraiki dute, kalitatezko enplegua bultzatzera, prestakuntza eta gaikuntza hobetzera, ekintzailetza indartzera, belaunaldi-erreleboa indartzera, kolektibo kalteberak laneratzera, produkzio-sarea digitalizatzera eta hiriak talenturako eta jarduera ekonomikorako duen erakargarritasuna hobetzera bideratutako jarduketak lehenetsiz.

Torresek azpimarratu duenez, plan horien hedapena etorkizuneko Enpleguaren Euskal Sarearen ernamuina izango da. Sare hori zerbitzu sare hurbilagoa, eraginkorragoa eta pertsonen benetako beharretara hobeto egokitua izango da. “Politika publikoak nahi ditugu, aldaketei erantzuteko ez ezik, aldaketei aurrea hartzeko ere gai direnak. Euskadi lehiakorragoa, inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen jarraitu nahi dugu”, gaineratu du.

Azkenik, Bilboko Udala, Bilbao Ekintza, Lanbide eta egindako lanarekin zerikusia duten gizarte, ekonomia eta Prestakuntza eragileak zoriondu ditu Lehendakariordeak, eta nabarmendu du Bilbo eta gainerako udalerri aitzindariak “oinarri sendoak ezartzen ari direla Euskadiko enpleguaren eta toki garapenaren etorkizunerako”.

Zifra errekorrak enpleguan

Egindako hitzaldian, euskal lan merkatuak bizi duen une onaren testuinguruan kokatu du Mikel Torresek hedapen hori. Euskadik 1.042.000 kotizatzaile baino gehiago ditu Gizarte Segurantzan, inoizko kopururik handiena, eta langabezia, berriz, azken 17 urteetako minimoetan dago, 103.000 langabe ingururekin.

“Datu horiek erakusten dute norabide onean goazela, baina ezin gaituzte atseginera eraman. Aitzitik, enplegua sustatzen jarraitzeko eta langabezia modu iraunkorrean murrizteko konpromisoa indartzen dute”, adierazi du.

Testuinguru horretan, Torres Lehendakariordeak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren hurrengo helburu nagusia dela enpleguaren kalitatea hobetzea eta lan egonkortasuna indartzea. “Gure helburua ez da enplegu gehiago egotea bakarrik; enplegu hobea egotea baizik. Enplegu duina, egonkorra eta etorkizunekoa. Hori da gure politika publikoak gidatzen dituen etorkizuna”, ziurtatu du.

Bilboko 2026-2030 aldirako Enplegu eta Toki Garapeneko Planak honako helburu hauek dituzten jarduerak lehenesten ditu: kalitatezko enplegua sustatzea, prestakuntza eta gaikuntza hobetzea, ekintzailetza indartzea, belaunaldien arteko erreleboa, kolektibo kalteberak laneratzea, produkzio sarea digitalizatzea eta hiriak talentuarentzat eta jarduera ekonomikoarentzat duen erakargarritasuna hobetzea.

Torresek azpimarratu duenez, plan horien hedapena etorkizuneko Enpleguaren Euskal Sarearen ernamuina izango da. Sare hori zerbitzu sare hurbilagoa, eraginkorragoa eta pertsonen benetako beharretara hobeto egokitua izango da. “Politika publikoak nahi ditugu, aldaketei erantzuteko ez ezik, aldaketei aurrea hartzeko ere gai direnak. Euskadi lehiakorragoa, inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen jarraitu nahi dugu”, gaineratu du.

Azkenik, Bilboko Udala, Bilbao Ekintza, Lanbide eta egindako lanarekin zerikusia duten gizarte, ekonomia eta Prestakuntza eragileak zoriondu ditu Lehendakariordeak, eta nabarmendu du Bilbo eta gainerako udalerri aitzindariak “oinarri sendoak ezartzen ari direla Euskadiko enpleguaren eta toki garapenaren etorkizunerako”.