Argitalpen-data: 2017/03/23
HATZ-AZTARNA
Lanbide.
Beatriz Artolazabalek, Enplegua eta Gizarte Politiketako sailburuak, atzo hainbat neurriren berri eman zuen Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren kudeaketa eta eraginkortasuna hobetze aldera.
Aipatutako neurrien artean dago ezartea bermea ematen duen pertsonak identifikatzeko sistema. Honela bermatu nahi da identifikatzea Lanbideren erabiltzaile guztiak, ez bakarrik DSE (Diru-sarrerak Bermanteko Errenta) edo ELO (Etxebizitzagatiko Laguntza Osagarria) jasotzen dutenak, hau da, sistemak hatz-aztarna erabiliz identifikatu ditu bai langileak, bai erabiltzaileak; horrek ahalbideratuko du optimizatzea erakundearen modernizazioa.
Hala, aurrerantzean Lanbiden edozein izapide egin beharra izanez gero, identifikatzeko sistema moduan hatz-aztarna erabiliko da. Sistema 2018an jarriko da martxan erabiltzaileentzat, hau da, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat, lan eskatzaileentzat eta bestelako gizarte laguntzak jasotzen dituztenentzat.
Bestalde, sailburuak adierazi zuen bezala, sistema martxan jarri baino lehen, oraingoz proba pilotuak egiten ari dira.
Neurri hau ezarri aurretik, beharrezko denborarekin, herritarrei jakinarazi egingo zaie beharrezko izapideak egiteko sistema berrira egokitzeko.




