Argitalpen-data: 2014/10/31
Zerbitzuen sektoreak industriako eta eraikuntzako okupazio jaitsieraren ondorio negatiboak leundu ditu
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
Lan-merkatuaren erroldak euskal ekonomian 2007. eta 2013. urteen artean 148.328 okupazio galdu zirela ezagutarazi du, % 75,6 gehienbat bi sektore horietakoak ziren
Industriako eta eraikuntzako okupazioen jaitsierarengatik 84.701 enplegu garbi galdu ziren euskal ekonomian 2007-2013 aldian. Hala ere, euskal lanmerkatuko krisiaren eragina handiagoa izan zitekeen bestelako produkzioadarrengatik ez balitz, esaterako, hezkuntza, osasun eta zerbitzu sozialengatik ez balitz.
Lan-merkatuaren erroldak (eskualdeko jarduera, okupazio eta langabeziaren alderdi nagusiak eskaintzen dituen azterketak) hiru jarduera-adar horiek (baita merkataritzak eta finantzen sektoreak ere) 2007. eta 2013. urteen artean enpleguaren jaitsiera leundu zutela baieztatu du 63.627 enplegu berri sortu zituztelako. Horrek esan nahi du EAEn, aldi horretan, sortu ziren enplegu guztien % 97,8, sektore horietan sortu zela.
Beste muturrean industriaren sektorea dago (krisia gehien pairatu duen sektorea baita). Sektore horretan enplegu-galeraren % 39,3 erregistratu zen aldi horretan, gehienbat, metal-industrian eta manufakturako industrian. Bestetik, eraikuntzan % 24,5eko jaitsiera izan zen, eta bere atzetik garraioen eta komunikazioen sektorea zeuden.
Guztira, 148.328 okupazio galdu ziren 2007. eta 2013. urteen artean euskal ekonomian, eta okupazioen % 75,6 jarduera-adar horietakoak ziren.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak aldian-aldian egiten duen lan estatistikoaren ekarpen handienetako bat sektore-enpleguen portaera eskualdeen arabera aztertzea izan da. Horrela, azterketak industriaokupazioaren jaitsieraren % 41,2 Ezkerraldean, Durangaldean, Aialako eskualdean eta Debagoienan izan zela ezagutarazi du. Donostialdean eta Tolosan/Goierrin jaitsieraren beste % 24,3 pilatu zen; Vitoria-Gasteizen % 15,9; Bilbon eta Eskuinaldean % 11,9; eta Bizkaia/Kostan % 6,8.
Azterketak eraikuntzaren jaitsiera, gehienbat, Bilboko hiru eskualdeetan izan zela nabarmentzen du. Okupazio-galeraren % 54,9 eskualde horietan izan baitzen, eta ehuneko horretatik % 33,3 Ezkerraldean izan zen. Enplegugaleraren beste % 33,1 Gasteiz eta Donostialdean izan zen.
Termino absolututan, 2007. eta 2013. urteen artean 127.819 enplegu galdu ziren langile-populazioko hiru maila hauetan: teknikaria baino maila baxuagoko langile-populazioan, makineriako operadoreen taldean eta kualifikatu gabeko langile-populazioan. Aldi horretan, hiru talde profesional horiek okupaziogaleraren % 22,4 erregistratu zuten; hala, 2001. urtekoa baino zazpi puntu
beherago zegoen. Horren ordainetan, zuzendaritzako langileek, teknikariek eta administrariek % 10,8ko gehikuntza izan zuten aldi horretan bertan.
Sektore publikoak (enplegu-gehikuntza txikiak izan ziren sektore horretan), ezin izan zuen moteldu enpresa pribatuak izan zuen jaitsiera orokorra (77.098 soldatapeko gutxiago). Gai horri dagokionez, Aiala, Durangaldea eta Debagoienako kasuak oso esanguratsuak izan ziren (% 10etik gorako jaitsierak eskualde horietan izan ziren), baita Bilboko metropolialdeko kasuak ere.
Eskualde horietan, gehienbat, baina, oro har, EAE osoan, enpresetan, pixkanaka, langile berri gutxiago hasi ziren lanean aldi horretan. Horrela, bost urtetik beherako antzinatasuna (2003an proportzioa % 45,7koa zen) zuten pertsonen proportzioa % 31ra jaitsi zen 10 urte geroago.
Lan-merkatuaren erroldako idazleen arabera, enpresetan langile berri gutxiago lanean hastea produkzio-sistemako irteera (bai behin-behineko langileen bai kontraturik gabeko langileen irteera) garbiaren prozesuarekin lotuta dago. Baina baita 2009 - 2013ko aldian kontratu mugagabeko langile-gutxitzearekin (68.506 pertsona gutxiago) ere.
Eskualdeen arabera, Lan-merkatuko erroldak azpimarratzen du kontratu mugagabeko soldatapeko okupazioaren galera gehien izan zituzten hiru eskualdeek –Gasteiz, Eskuinaldea eta Durangaldeak– jaso dutela EAEn 2007. eta 2013. urteen artean izandako kontratu mugagabeko okupazio-galeraren % 56,8, eta Bilbo eta Ezkerraldearen % 29,4aren eta Tolosa/Goierri eta Debagoienaren % 12,2aren oso gainetik zeudela. Aldiz, behin-behineko eta kontraturik gabeko langileen murrizketaren % 68,8 Bilbo, Ezkerralde eta Donostialdeari dagokie.
Diru-sarreren jaitsiera
Okupazioak behera egin zuen biztanleria landunaren sarreretan egindako doiketa-prozesuak eta lanaldi partzialeko lanen gorakada zirela eta. Horrela, beherakada horrek ondorio garrantzitsu bat izan zuen 2010ean; hau da, 2005. urteaz geroztik, lehen aldiz, EAEko biztanleria landunaren diru-sarrera garbiak behera egin zuen. 2011. eta 2013. urteen artean beheranzko joera hori mantendu zen eta, gehienbat, sektore publikoko langileei eragin zien. Izan ere, langile horien diru-sarrerak % 4,7 jaitsi ziren.
Hala ere, 2007. eta 2013. urteen artean, diru-sarreren krisiak gehien eragin zien taldea langile autonomoena izan zen; zeren horien diru-sarrerak % 18 jaitsi ziren. Horien kontrara, diru-sarreren eboluziorik onena kooperatibistek izan zuten.




