ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN LEHEN LANBIDE-ESPERIENTZIA IZATEKO PROGRAMAri buruzko ohiko galderak
Hiru kontrataziotarako eskatzen bada dirulaguntza, gutxienez haietako bat enplegu berdeari edo gaitasun digitalei lotuta egon beharko da.
Lau kontrataziotarako eskatzen bada dirulaguntza, gutxienez haietako bat enplegu berdeari lotuta egon beharko da, eta beste bat gaitasun digitalei.
Bost kontrataziorako edo gehiagorako eskatzen bada dirulaguntza, % 20, gutxienez, enplegu berdeari lotutakoak izan beharko dira, eta % 20 gaitasun digitalei lotutakoak.
Ehuneko horiek aplikatuta dezimalak dituen zifra bat ateratzen bada eta digitua 5 edo hortik gorakoa bada, goiko zenbaki osoa hartuko da.
Erakundeak eskabide bat baino gehiago aurkezten baditu, kontuan hartuko dira enplegu berdeen eta gaitasun digitalen ehunekoak betetzeko egiten diren kontratazio guztiak.
Erakunde eskatzailearen jarduera ekonomia berdearekin edo digitalarekin lotuta badago, kontratazio guztiak enplegu berdekoak edo gaitasun digitalen arlokoak direla ulertuko da.
Ingurumena zaintzen eta lehengoratzen laguntzen duena. Hauek dira, besteak beste, bere jarduketa-esparruak:
- Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, ekosistemak leheneratzeko eta animalien ustiapen-eredu ekologikoagoak eta iraunkorragoak ezartzeko.
- Energiaren eta lehengaien kontsumoaren eraginkortasuna handitzeko jarduerak.
- Berotegi-efektua eragiten duten gasen isuriak murrizten dutenak.
- Hondakinak eta kutsadura minimizatzen dutenak.
- Ekosistemak babesten eta lehengoratzen dutenak.
- Ingurumenari mesede egiten dioten ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko prozesuak.
Honako gaitasun hauekin lotuta dagoena:
Datuen informazioa eta alfabetatzea.
Nabigatzea eta datuak, informazioa eta eduki digitala bilatu eta filtratzea.
- Informazio-beharrak artikulatzea, datuak, informazioa eta edukia ingurune digitaletan bilatzea.
- Datuak, informazioa eta edukia eskuratzea eta horien artean nabigatzea. Norberaren premien araberako bilaketak egiteko estrategiak sortzea eta eguneratzea.
- Datuak, informazioa eta eduki digitala ebaluatzea.
- Datu-iturrien, informazioaren eta eduki digitalen sinesgarritasuna eta fidagarritasuna aztertzea, alderatzea eta kritikoki ebaluatzea.
- Datuak, informazioa eta eduki digitala aztertu, interpretatu eta kritikoki ebaluatzea.
Datuak, informazioa eta eduki digitala kudeatzea.
- Datuak, informazioa eta eduki digitala antolatzea, biltzea eta berreskuratzea.
- Ingurune egituratu batean antolatzea eta prozesatzea.
Komunikazioa eta lankidetza
Teknologia digitalak erabiliz eragina izatea.
- Interakzioan aritzea teknologia digitalen barietatearen bidez eta testuinguru jakin baterako komunikabide digital egokiak ulertzea.
Teknologia digitalak erabiliz partekatzea.
- Datuak, informazioa eta eduki digitala besteekin partekatzea, teknologia digital egokien bidez.
- Bitartekari gisa jardutea, erreferentziazko eta esleipeneko jardunbideak ezagutzea.
Herritarren konpromisoa teknologia digitalekin.
- Gizartean parte hartzea, zerbitzu digital publikoak eta pribatuak erabiliz. Norbera ahalduntzeko eta herritartasun parte-hartzailerako aukerak bilatzea teknologia digital egokien bidez.
Teknologia digitalak erabiliz lan egitea.
- Tresna eta teknologia digitalak erabiltzea lankidetza-prozesuetarako, datuak, baliabideak eta ezagutza elkarrekin eraikitzeko eta sortzeko.
Netiquetteak
- Teknologia digitalen erabileran portaera-arauak eta jardunbideak ezagutzea, eta ingurune digitaletan elkarreragitea.
- Komunikazioari lotutako estrategiak hartzaile zehatzei egokitzea, eta ingurune digitaleko kultura- eta belaunaldi-aniztasuna zein den ezagutzea.
Identitate digitala kudeatzea.
- Identitate digital bat edo batzuk sortzea eta kudeatzea, norberaren ospea babesteko gai izateko.
- Sortzen diren datuak hainbat tresna, ingurune eta zerbitzu digitalen bidez tratatzea.
Eduki digitalak sortzea.
Edukiak garatzea.
- Eduki digitalak sortzea eta editatzea hainbat formatutan, eta bitarteko digitalen bidez adieraztea.
Eduki digitala integratzea eta berriz lantzea.
- Informazioa eta edukiak aldatzea, hobetzea eta lehendik dagoen ezagutza-multzo batean integratzea, eduki eta ezagutza berriak, originalak eta egokiak sortzeko.
Copyrighta eta lizentziak
- Egile-eskubideak eta lizentziak datuei, informazio digitalari eta edukiari nola aplikatzen zaizkien ulertzea.
Programazioa
- Jarraibide ulergarrien sekuentzia bat planifikatzea eta garatzea, sistema informatiko batek arazo jakin bat konpon dezan edo zeregin espezifiko bat egin dezan.
Segurtasuna
Gailuak babestea.
- Gailuak eta eduki digitala babestea, eta ingurune digitaletako arriskuak eta mehatxuak ulertzea.
- Segurtasun- eta babes-neurriak ezagutzea eta fidagarritasuna eta pribatutasuna errespetatzea.
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea.
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Norbera eta gainerakoak kalte-galeretatik babesten dituen bitartean, informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea. Zerbitzu digitalek «pribatutasun-politika» bat erabiltzen dutela ulertzea, datu pertsonalak nola erabiltzen diren jakinarazteko.
Osasuna eta ongizatea babestea.
- Teknologia digitalak erabiliz osasunerako arriskuak eta ongizate fisiko eta psikologikorako mehatxuak saihesteko gai izatea.
- Norbera eta gainerakoak babesteko gai izatea ingurune digitaletan egon daitezkeen arriskuetatik (adibidez, larderia zibernetikoa).
- Ongizaterako eta gizarteratzeko teknologia digitalak ezagutzea.
Ingurumena babestea.
- Teknologia digitalek eta haien erabilerak ingurumenean izan dezaketen eragina ezagutzea.
Arazoak konpontzea.
Arazo teknikoak konpontzea.
- Gailuak maneiatzean eta ingurune digitalak erabiltzean sor daitezkeen arazo teknikoak identifikatzea eta konpontzea (matxurak topatzea edo arazo konplexuagoak konpontzea).
Beharrizanak identifikatzea eta konponbide teknologikoak ematea.
- Beharrak ebaluatzea eta tresna digitalak eta horiek konpontzeko erantzun teknologiko posibleak identifikatzea, ebaluatzea, hautatzea eta erabiltzea.
- Ingurune digitalak norberaren beharretara egokitzea eta pertsonalizatzea (adibidez, irisgarritasuna).
Teknologia digitalaren erabilera sortzailea.
- Tresna eta teknologia digitalak erabiltzea, ezagutza sortzeko eta prozesuak eta produktuak berritzeko.
- Prozesamendu kognitiboan banaka eta taldeka parte hartzea, alderdi kontzeptualak ulertzeko eta ebazteko.
Gaitasun digitaleko arrakalak identifikatzea.
- Norberaren gaitasun digitala non hobetu edo eguneratu behar den ulertzea.
- Besteei beren gaitasun digitalak garatzen lagundu ahal izatea.
- Autogarapenerako aukerak bilatzea eta bilakaera digitalarekin egunean egotea.
https://www.pap.hacienda.gob.es/invente2/pagLocalizadorGeografico.aspx
Hauei buruzko helbidea: autonomia-erkidegoak.
Autonomia-erkidegoa: EAE
Emango den dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: aurkeztutako proiektuan kontratatzeko jasotzen den pertsonen kopuruari buruzko aurreikuspenak, pertsona bakoitza zenbat urtetarako (edo hilabetetarako) kontratatuko den eta Gizarte Segurantzako kotizazio-taldearen arabera aplikatu behar den modulua.
Kontratua amaitzean dirulaguntza justifikatzen dutenean, gastua ordaindutako modulua baino txikiagoa baldin bada, diferentziagatiko itzulketa-prozedura hasiko da, dirulaguntza ordaindu zenetik dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak gehituta. Interes horiek itzulketa-prozedurari amaiera ematen dion ebazpenean ezarriko dira.
Kontratuak bi hilabeteko epearen barruan hasi beharko dira, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean salbu. Kasu horretan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendu beharko du atzerapena. Atzeratzeko baimen hori Lanbideri eskatu beharko zaio, kontratuak hasteko 2 hilabeteko epearen barruan.