Talentu digitala sustatzeko Lanbide eta VASS Fundazioa
LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak, Talentu Digitala Sustatzeko VASS Fundazioaren eskutik, arlo digitalean punta-puntako prestakuntza praktikoa jasotzeko aukera eskaini nahi dizu.
DEVELOPERS FROM EUSKADI 2026 proiektuaren helburua, prestakuntza-ibilbide oso baten bidez, ezagutza tekniko aurreratuak eskaintzea da. Ibilbide horri esker, parte-hartzaileak Adimen Artifizialaren oinarrietatik abiatu eta espezializazio teknikoraino helduko dira, gaur egun profesionalen eskaera handiena duen arloetako batean sakonduz.
-
AAren Oinarri Teknikoak (90 ordu): Ikastaro honen helburua adimen artifizialaren munduan murgiltzea da, etorkizuneko espezializazioetarako ezinbestekoak diren oinarri teknikoak finkatuz.
-
AAean espezialista teknikoa (200 ordu): Ikastaro aurreratu hau amaitzean, ikaslea gai izango da adimen artifizialeko soluzioak hasieratik amaierara diseinatu, garatu eta hedatzeko.





