Nola berritu nire enplegu-eskaera?

Lau modu dituzu:

  • Sar zaitez "Nire Lanbidenet" gunean, sar ezazu zure erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta pantaila nagusian (Nire Lanbide eskaera), egin klik "Eskaera berritu" aukeran. (*)
  • Bidali ezazu SMS bat, SMSak jasotzeko telefonotik, 638444223 telefono-zenbakira, honako testu honekin: "LANBERRIZTATU (espazioa) zenbakia (NAN/AIZean agertzen dena, edo ZEABDn, W ondoren)". Gorde SMSa, eta hurrengo 24 orduetan ez baduzu baieztapen-mezurik jasotzen, deitu arreta-telefonoetara. (**)
  • Herritarrei arreta emateko telefonoan ere eska dezakezu: 945 160 600 (LEABD/ZEABDn agertzen den aztarna eskatuko da). (**)
  • LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuko zure erreferentziako bulegoan ere eska dezakezu, hitzordua jarrita. (**)

(*) Berritzeko hurrengo data baino 7 egun lehenagotik.
(**) SMS bidez oharra jaso ondoko 7 egun igaro aurretik.